150 urteurreneko ekitaldi nagusia

Erabiltzailearen aurpegia
150. urteurreneko ospakizunei amaiera emateko, ekitaldi-kontzertu-ikuskizun-emanaldi-show berezi bat antolatzen ari gara Azpeitiko musikari, dantzari eta abeslari ugarirekin. Guztira 130 lagunetik gora izango dira gurekin batera parte hartuko dutenak: Izarraitz eta Juan de Antxieta txistulari taldeak, Sahatsa eta Itsasi dantza taldeak, Luix “Beltza”ren dantza suelto eskolako ikasleak, Jose Mari Orbegozo eta Dantzaki dantza eskolako ikasleak, Tobalo Iglesias Sevillana taldea, Antxieta eta Julian Barrenetxea abesbatzak, Kbeat ahots taldea, Metalhika taldea, Garikoitz Mendizabal, Iraia Bereziartua, Ignacio Arakistain, Olatz Prat eta Angel Azkue “Piti”. Unai Frantsesenaren audio muntaia batekin Urtzi Oteiza “Kaito”k egindako bideo bat ere ikusiko dugu emanaldian zehar. \ \ Banda batek izan ditzakeen erregistro ezberdinak erakutsiz, estilo eta mota askotako abestiak izango dira kontzertuan. Guztion gustuko ekitaldia izatea espero dugu. \ \ Ikuskizun hau Eitbk grabatuko du bere “Oholtzan” saiorako, horretarako ABS eta Zaga enpresak izango ditugu, KulturAZ Azpeitiko kultur Kooperatibako teknikariekin batera, 30 lagunetik gorako ekipo tekniko batean. \ \ Ez genuke aipatu gabe utzi nahi, Azpeitiko Udalak eta KulturAZ Azpeitiko kultur Kooperatibak emandako laguntza guzti honen antolaketan. \ \ Emanaldia Soreasu Antzokian izango da hurrengo ostiralean, abenduak 23, 22:00etan eta 5€-ko sarrera izango du. Sarrerak dagoeneko salgai daude Izaro, Eguzkitza eta Berdie tabernetan eta Sanagustin Kulturgunean. \ \ Guztiok gonbidatuta zaudete ikuskizun berezi honetara! Animatu, zuen zain izango gara! \

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide