Ustez dena, berez dena

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Etxaniz 2016ko urr. 5a, 13:21
Esnatu orduko hasten gara pentsatzen. Gosaldu bitartean ere pentsatzen. Lanera bidean edo eskolarako autobusean, pentsatzen. Lanean, pentsatzen. Kafe baten bueltan hitz egiten, eztabaidatzen, pentsatzen. Gauean ere badugu barne solasaldirako tarte aproposa. Pentsatzekoa, alegia. Zenbat pentsatzen dugun... \ \ Pentsatzen dugu esan duguna ondo ote dagoen, eta egindakoa ondo eginda dagoen. Pentsatzen dugu zer egin dezakegun eta zer ez. Pentsatzen dugu hartutako erabakia ondo dagoen, edo ez. Pentsatzen dugu besteak zer pentsatu duen, edo zer pentsatuko duen. Pentsatzen dugu pertsona batekin, edo gehiagorekin. Pentsatzen dugu ea zer esan behar diogun pertsona edo lagun horiei, edo ezer esan behar al diegun. Azalpenak eman behar ditugun pentsatzen dugu. Edo ikusten ez duten begiek sentitzen eta pentsatzen ez dutela uste dugu. Pentsatzen dugu bihar beti beste egun bat dela, eta "gora bihotzak!" pentsatzen dugu. \ \ Pentsatzen dugun guzti hori ustea da. Eta pentsatzen eta usten duguna baldin bada berez dena? Hau da, gure usteak errealitatetik ez badira asko urruntzen? Eta urruntzen badira? \ \ Askotan gehiago nekatzen gaitu uste eta pentsatzen dugunak, berez denak baino. Edo ez. Eta zuk, zer pentsatzen duzu?