Pentsioen etorkizunaz hitzaldia eskainiko du Miren Etxezarretak ostegunean Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Baigera elkartea 2016ko api. 19a, 10:51
'Pentsioen etorkizuna, prekarietatea edo duintasuna?' hitzaldia eskainiko du Miren Etxezarretak apirilaren 21ean, osteguna, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Pentsioen gaia aztertuko du nagusiki Etxezarretak baina, horrez gain, egungo egoera ekonomikoa ere izango du hizpide eta horri erreferentziak eta kritikak ere egingo dizkio.\ \ Miren Etxezarreta Zubizarreta (1936, Ordizia) ekonomialaria, ezkerreko intelektuala eta gizarte mugimenduen inguruko ekintzailea da. 2007tik aurrera Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Aplikatuaren katedratiko emeritua da.\ \ Duintasuna, Baigera eta Elkar-ekinen irakurketa:\ \ Pentsiorik izango al dugu? Nolako pentsioak izango ditugu?\ \ Esaten digute, hemendik urte gutxi barru ez dela pentsio publikoak ordaintzeko dirurik geldituko eta, gaurtik bertatik, pentsio pribatuak izateaz arduratu beharko dugula zahartzaroa itxuraz pasa nahi badugu. Zenbateraino da hori egia?\ \ Ez da egia pentsio publikoak ordaintzeko dirurik ez dagoenik. Gizarte orok mantendu behar du bere biztanleria ez aktiboa: jubilatuak, haurrak, langabeak, pertsona ezinduak. Gizarte osoaren lanaren bidez sortutako aberastasuna banatzeko era partikular bat aukeratu delako dago ‘pentsioen krisia’ deitzen duguna.\ \ Espainiar estatuan, aktiboan dauden langileen ekarpenekin bakarrik ordaintzen dira pentsio publikoak. Honi, banaketa sistema deitzen zaio. Horrek esan nahi du, gainerako guztiek jasotzen dituzten diru-sarrerek (errentek), kapitalaren etekinek bereziki, ez dutela inolako ekarpenik egiten adinemoak mantentzeko. Hori ez da bidezkoa ezta urrik eman ere.\ \ Pentsio publikoak finantzatzeko badaude beste sistemak. Eta hori da exijitu behar duguna: oraingo sistemaren bidez dirurik ez badago –guztiz egia ez dena–, beste sistema batzuk bilatu beharko dira, baina herrialde honetako adinekoek eskubidea dute itxuraz bizitzen jarraitzeko.\ \ Pentsio pribatuak ez dira irtenbide inolaz ere. Oso arriskutsuak dira, errentagarritasun oso eskasekoak eta oso garesti kobratzen dute berauen kudeaketa. Pentsio pribatuak gomendatzen dituzte, bankuentzat eta aseguru etxeentzat oso negozio borobilak direlako. Ez gaitzatela engainatu!\ \ Ongi informatuta egon beharra daukagu langile eta klase herritarrentzat onenak diren erabakiak hartu ahal izateko. Zatoz, ostegun honetan, apirilak 21, 19:00etan, Miren Etxezarreta ekonomialariarekin gai horiez guztiez solasaldi bat izatera Azpeitiko Sanagustin aretoan.