Ostiralean izango da Txapelen omenezko bertso saioa

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2013ko abe. 17a, 14:57
Eguna: abenduak 20, ostirala.\ Ordua: 22:00etan.\ Tokia: Soreasu antzokian.\ \ A zer nolako bertsolari seikotea datorren aurten Azpeitiko jaialdira: Amets Arzallus txapelduna, Maialen Lujanbio txapeldunordea, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi txapelketa bikaina egin duten bi finalista eta txapelketan parte hartu duten bailarako beste hiru bertsolari; Jon Maia eta Beñat Lizaso kantuan eta Jokin Uranga gai-jartzaile. Ezin gehiago eskatu.\ \ Lehengo igandean bertso gosez gelditu bazineten edo berriro artista bikain hauek entzunez iluntze gozo bat igaro nahi baduzue, bertatik bertara entzun eta ikusiz, ostiral honetan Azpeitiko Soreasu antzokian duzue aukera.\ \ Sarrerak aurrez salgai 8 eurotan: \ \ - Azpeitian: Sanagustin kulturgunean, Orkatzen eta Jim Clarken.\ - Azkoitian Zurten. \ \ Egunean bertan leihatilan 10 euro ordaindu beharko da.\ \ Gonbidatuta zaudete!