Udala

Mahmud Traoreri harrera egin dio Udalak

Uztarria.eus | 2018-03-19 : 17:37

Gaur arratsaldean iritsi da Mahmud Traore Azpeitira, Samba, Un nombre borrado dokumentala herritarrei eskaintzeko eta bere bizipenak azpeitiarrekin elkarbanatzeko. Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan...

»» Erantzunak: 1 (Mertxentxermena)

Udalak bat egin du biharko greba deialdiarekin

Uztarria.eus | 2018-03-07 : 16:33 | Udala

Udalak bat egin du mugimendu feministak biharko deitutako emakumeen greba deialdiarekin. Atzoko udalbatzarrean aho batez onartu zuten testua EH Bilduk eta EAJk. Udal taldeek ez zuten udal adierazpenik onartu, baina grebari "ekarpena" egin nahi izan diote: erakundeak aurreratu du denboraren erabilera sozialari buruzko azterketa egingo duela datozen hilabeteetan.

 

Zabalik da kultur taldeek eta auzoetako festen antolatzaileek diru laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus | 2018-03-07 : 15:44 | Udala

Apirilaren 6a izango da eskaerak egiteko azken eguna, eta egun horretara bitartean udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera orria. Udalak, guztira, 47.500 euro bideratuko ditu kultur taldeetara eta auzoetako festen antolaketara.

Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2018-03-06 : 09:14 | Udala

19:00etan hasiko den udalbatzarrean, besteak beste, hizpide izango dituzte Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Nagusiari lotutako kontuak eta Urbitatxo-alde azpieremurako kontzertazio hitzarmena; baita martxoaren 8ren baitan Udalak argitaratuko duen oharra ere. Horrez gain, Azpeitiko jubilatu eta pentsionistek proposatutako pentsio publiko duinen aldeko mozioa onestea. 

 

Igandean Izarraitz pilotalekuan jokatuko diren herri kirol finaletarako sarrerak zozkatuko ditu Udalak

Uztarria.eus | 2018-03-01 : 17:43 | Udala

Urrezko Aizkolarien binakako finala, emakumeen banakakoa eta harri-jasotzaileena izango dira igandean. Sarreren zozketan parte hartzeko udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943-15 71 85 telefonora deitu behar da. 

Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2018-02-06 : 09:38 | Udala

19:00etan hasiko den udalbatzarrean, besteak beste, Soreasuko kulturgintza eta artegintza sormen gunea gauzatzeko proiektua onartuko dute. Horrez gain, Urola Erdiko Mankomunitatearen estatutuen aldaketa ere izango dute hizpide, baita Udal Musika Bandaren eta Sanagustin kulturgunearen arteko lankidetza hitzarmenak ere.

 

Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2018-01-16 : 10:11 | Udala

Hiru puntu izango ditu 19:00etan hasiko den bilkuraren lan zerrendak, tartean 2018ko lan eskaintza publikoari dagokiona.

 

20.825.354,46 euroko aurrekontu orokorra onartu du Udalak 2018rako, aho batez

Uztarria.eus | 2017-12-13 : 17:31 | Udala

Udalaren aurrekontu propioa 19.292.184,46 eurokoa izango da, aurtengoa baino ia milioi bat handiagoa. Udalaren sail gehienek izango dute 2017an baino diru gehiago, bereziki Ekonomia, Enplegua eta Formaziokoak, Gizarte Zerbitzuek, eta Euskarak eta Hezkuntzak. Euskara Patronatuaren, Kirol Patronatuaren eta Azpeitia Berritzenen aurrekontuak ere igo egingo dira datorren urtean.

 

Datorren urterako aurrekontuak izango dituzte hizpide gaurko udalbatzarrean

Uztarria.eus | 2017-12-12 : 09:15 | Udala

Gaur, asteartea, 19:00etan hasita egingo dute abenduko udalbatzarra. Besteak beste, 2018rako aurrekontu proposamena izango dute hizpide, eta, horrez gain, Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorriaren proiektu teknikoaz, Plan Estrategikoaz eta bestelako tramitazioez ere hitz egingo dute.

Azpeitiko EAJk Soreasu eta Landeta berregokitzea aztertzea eskatu dio Udal Gobernuari

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko EAJ | 2017-12-11 : 14:35 | Udala

Biharko udalbatzarrean hartuko da 2018rako udal aurrekontuen gaineko erabakia, eta EAJk Udal Gobernuari berriz eskatu dio Soreasuko eta Landetako guneen berregokitzea aztertzeko.

"Ongizatean eta eskubideetan eragiteko" aurrekontu proposamena aurkeztu du Udal Gobernuak

Uztarria.eus | 2017-12-07 : 17:55 | Udala

19.300.000 euro inguruko aurrekontua izango du Udalak datorren urtean. Gizarte Zerbitzuak eta Ekonomia eta Formazioa dira dirutan gehien haziko diren sailak.

 

Denon Artean prozesuaren barruan, Urrestillan eta Nuarben bilerak egingo ditu udalak

Uztarria.eus | 2017-11-29 : 13:14 | Udala

Azpeitiko Udala hasi da 2018rako aurrekontuak osatzeko Denon Artean prozesuarekin. Auzoetako ordezkariekin bilera eginda erabaki dute Urrestillan eta Nuarben bilera bana egitea, Azpeitia eta Urrestilla lotuko dituen bidegorriaren proiektuaz eta Nuarbeko etxe batzuetako ur zikinen arazoaz hitz egiteko. Herritarrek aste honen bukaera bitartean egin ditzakete aurrekontuetarako proposamenak.

 

2018an "inoiz baino diru gehiago" izango du Udalak aurrekontuetan

Uztarria.eus | 2017-11-13 : 13:17 | Udala

Datorren urteko udal aurrekontuak osatzeko eta onartzeko jarraituko dituzten ildoak eta emango dituzten pausoak aurkeztu ditu gaur goizean Udal Gobernuak. Denon Artean prozesuan berrikuntza batzuk izango dira, herritarren ekarpenak jasotzeko moldeei dagokienez.

 

Kataluniari babesa adierazteko bi mozio onartu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2017-11-08 : 11:00 | Udala

EH Bilduk aurkeztutakoa aldeko hamabi botorekin eta bost abstentziorekin onartu zuten; Udal Gobernuko hamar kideek eta EAJren bi zinegotzik egin zuten alde, eta gainerako bost zinegotzi jeltzaleak abstenitu egin ziren. EAJk aurkeztutakoa, berriz, aho batez onartu zuten.

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2017-11-07 : 09:15 | Udala

Azpeitiko Udalbatzaren osoko bilkura 19:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, honako gai hauek izango dituzte hizpide: Udalak Sokaitz eskalada elkartearekin duen hitzarmenaren berrazterketa, Kataluniako gertarkarien inguruko mozioa eta Iñaki Errazkin Azpeitiko alkatea ohiari zuzendutako babes adierazpena.

 

Udal zergak eta tasak ez dira igoko 2018an

Uztarria.eus | 2017-10-04 : 12:50 | Udala

Aho batez onartu zituzten datorren urterako ordenantza fiskalak atzoko udalbatzarrean. Zenbait hobari indartzeko aldaketak ere egingo dituzte, eta etxez etxeko laguntzaren zerbitzua merkeagoa izango da.

 

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2017-10-03 : 10:03 | Udala

Azpeitiko Udalbatzaren osoko bilkura 19:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, zerga agintarauen aldaketari hasierako onarpena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, emakumen migratzaileak alfabetizazio prozesuen bidez ahalduntzeko proiektuaren fase pilotua eta udal-zergak izango dituzte hizpide. 

 

Sestaon jazotako hilketa matxista gaitzetsi du Udalak

Uztarria.eus | 2017-09-29 : 16:13 | Udala

Ikastetxeetan martxan jarritako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bitartez, "pertsonen arteko berdintasuna landuz" indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi du Udalak.

Kataluniari babesa adierazteko eta "jasaten ari diren jazarpena salatzeko" adierazpena onartu du Udalak

Uztarria.eus | 2017-09-22 : 09:22 | Udala

Atzo bildu zen Udaleko bozeramaile batzordea, eta aho batez onartu zuten adierazpena. Urriaren 1eko erreferendumaren atarian, "Espainiako Gobernua bultzatzen ari den neurri antidemokratikoei erantzunez", Kataluniako herri osoari elkartasuna adierazi diete. Galdeketaren egunean kataluniarrek hartutako erabakia errespetatuko eta aitortuko du Udalak.  

 

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2017-07-04 : 11:18 | Udala

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:15ean hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte; besteak beste: Azpeitiko azoka plazan Elikagunea espazioa herri jabariko emakidan lagatzeko kontratazio espedientea: esleipen proposamena onartzea, eta ekainak 28, LGTBI kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna. Adierazpen instituzionala.

 

Emaitzak: 557 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 25 26 27 28