Udala

Azaroaren 15ean izango da brigadako lanpostuen oposizio-lehiaketarako aurreneko azterketa

Uztarria.eus | 2018-10-29 : 14:36 | Udala

Datozen egunetan argitaratuko dute behin betiko hautagaien zerrenda. Azterketa guztiak gainditzen dituztenek merituen balorazioa egiteko dokumentazio aurkeztu beharko dute oposizio-lehiaketaren prozesuarekin bukatzeko. Hori egin ostean osatuko da behin betiko oposizio lehiaketako lan poltsa.

 

Denon Artean prozesua hasiko du Udalak, datorren urteko aurrekontuak osatzeko

Uztarria.eus | 2018-10-26 : 17:26 | Udala

Urtea amaitzerako onartuko ditu 2019ko aurrekontuak Udalak, eta ekonomia, gizarte zerbitzuak, etxebizitzak eta kultura izango ditu ardatz. Herritarren beharrak jasotzeko, Udal Gobernuak bilerak egingo ditu auzotarrekin, eta eragileekin harremanetan jarriko da. Era berean, galdetegiak banatuko ditu etxez etxe.

 

Energia berriztagarrien erabilera sustatzeko Udalak erakutsitako konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

Uztarria.eus | 2018-10-15 : 13:06

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Urola Kostako eta Urola Erdiko udalerriek trantsizio energetikora begira erakutsi duten konpromisoa aitortu du, EEEren Energiaren Bidea programaren barruan. Eskualdeko Udalek energia berriztagarrien efizientzian eta bultzadan...

2019rako tasa eta zerga gehienak izoztea onartu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-10-03 : 19:17 | Udala

"Familiei zuzenean eragiten dieten zergak eta tasak izoztea eta jarduera ekonomikoari dagozkienak egokitzea" da EH Bilduren Udal Gobernuaren aldeko botoekin atzoko udalbatzarrean onartu zuten proposamena. EAJ abstenitu egin zen, udal tasei eta zergei urtero KPIaren igoera ezartzea egokiago iritzita.

 

Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2018-10-02 : 09:21 | Udala

Udalbatzaren ohiko bilkura 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Lasaoko geltokiaren inguruan oinezkoen bidea egiteko lanen finantzaziorako hitzarmena, udal zerga agintaraua eta udal langileen-eta ordainsarien igoera izango dituzte hizpide.

 

Brigadako lanpostuak betetzeko hautatutakoen behin-behineko zerrenda argitaratu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-09-20 : 18:22 | Udala

Orotara, 163 lagunetatik 157 pertsona onartu eta zortzi pertsona baztertu dituzte, agiriren bat aurkeztea falta zaielako. Baztertutako zerrendan dauden pertsonek, urriaren 4a bitarteko epea dute falta zaien dokumentazioa udaletxean aurkezteko. Udalaren aurreikuspenen arabera, urriaren bukaera aldera izango da lanpostuak betetzeko azken azterketa.

 

Iraileko ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2018-09-11 : 09:08 | Udala

Udalbatzaren ohiko bilkura 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Elosiaga auzoko bidearen zati bat ordezkatzeko permuta eta Bai Euskarari egitasmoaren diru-laguntzak izango dituzte hizpide.

 

Udalak hitzarmena berritu du Urola Kostako Hitzarekin, "euskarazko prentsa bultzatzeko"

Uztarria.eus | 2018-08-31 : 12:35

Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu du Urola Kostako Hitza hedabidearekin, beste urte batez. Erakundearen hitzetan, "hitzarmenaren helburua da eskualdeko hedabideetan euskara bermatzea". Horretarako, 27.000 euro emango dizkio Udalak Urola Kostako...

96 haurrek eta nerabek jaso dituzte formaziorako bekak lehen seihilekoan

Uztarria.eus | 2018-08-30 : 12:46 | Udala

25 urtetik gorako langabetuentzako edo %50eko jardunaldia dutenentzako laguntza lau lagunek jaso dute oraingoz. Bigarren seihilekoan ere eska daitezke laguntza horiek.

 

Herritarren Arreta Zerbitzua goizez izango da zabalik abuztuan

Uztarria.eus | 2018-07-28 : 10:18 | Udala

Datorren ostirala bitartean itxita izango da, eta ostiraletik abuztuaren 31ra bitartean 08:00etatik 14:30era bitartean izango da irekita.

 

"Ekonomia indartzen jarraitzeko" diru-laguntzak banatuko ditu Udalak

Uztarria.eus | 2018-07-27 : 16:39 | Udala

Guztira, hainbat alorretan enplegua sustatzeko 300.000 euro bideratuko ditu erakundeak. Eskaerak urriaren 15a bitartean egin daitezke, udaletxean edota Azpeitia Berritzen garapen agentziaren bulegoan. Laguntzen inguruko informazioa eta xehetasunak, udalaren webgunean kontsulta daitezke.

Kandido Mitxelena zinegotzi ohia hil da

Uztarria.eus | 2018-07-12 : 11:25 | Udala

Hiru agintalditan aritu zen Azpeitiko Udalean, Eusko Alkartasunaren ordezkari gisa; Kirol batzordeburua izan zen, besteak beste. Izarraitz Igeri Elkartearen lehendakari ere izan zen urte luzez, baita Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren lehendakari ere.

 

Ostiralera arte luzatu du Udalak saninazioetan lan egiteko izen emate epea

Uztarria.eus | 2018-07-11 : 16:07 | Udala

Saninazioetan hainbat eginkizunetan aritzeko lanpostuak eskaini ditu Udalak. Izena eman nahi dutenek gaur arte, asteazkena, zuten horretarako aukera, baina erakundeak epea luzatzea erabaki du.

Denboraren erabilera aztertzeko inkestak betetzeko aukera eskainiko dute gaur, plazan

Uztarria.eus | 2018-07-06 : 17:35

Martxoan iragarri zuen Udalak azpeitiarren denboraren erabilera aztertzeko egitasmoa martxan jarriko zuela. Ekainaren hasieran banatu zituzten etxez etxe denboraren erabilera aztertzeko inkestak, eta aste honetan, kalera atera dute egitasmoa, inkestak...

Brigadako lau lanpostu betetzeko lehiaketa jarri du abian Udalak

Uztarria.eus | 2018-07-04 : 17:05 | Udala

Udalak oposizio lehiaketa betetzeko deialdia egin du, eta dagoeneko zabaldu du izena emateko epea. Interesa dutenek uztailaren 24ra bitartean eman dezakete izena udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:30era bitartean.

 

Euskaraldia udal barruan sustatzeko adierazpena onartu du Azpeitiko Udalak

Uztarria.eus | 2018-07-04 : 15:00 | Udala

Aho batez eman zioten baiezkoa atzoko udalbatzarrean Gipuzkoako udal guztietan aurkezten ari diren adierazpen bateratuari, euskararen erabilera indartzeko udazkenean gauzatuko den egitasmoa babesteko.

 

Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela ateratzeko ikastaroa antolatu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-07-04 : 09:15 | Udala

Izena emateko, ordainketa agiria eta eskaera orria beteta aurkeztu beharko dira. Azpeitian erroldatuta daudenek 30 ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 37,50 euro.

 

Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2018-07-03 : 08:49 | Udala

19:00etan hasiko da uztailareko ohiko bilkuta, udaletxeko areto nagusian. Hitzarmena, ordenantza aldaketa, lagapenak eta Euskaraldia udal barruan sustatzeko erakunde adierazpena izango dituzte hizpide, besteak beste.

 

Saninazioetan lan egiteko hainbat postu eskainiko du Udalak

Uztarria.eus | 2018-07-02 : 15:22 | Udala

Interesa dutenek uztailaren 4tik 11ra bitartean eman behar dute izena udaletxean. Langileak aukeratzerakoan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta halako eginkizunetan esperientzia izatea hartuko dituzte kontuan.

Loiola nazioartean ezagutarazteko plan estrategikoa garatzeko inkesta abiatu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-06-07 : 18:28 | Udala

Egitasmoaren helburua da "Loiolaren eta Azpeitiaren izenari, izanari, ondareari eta balioei garrantzia ematea eta turismo jasangarriaren bidez Loiola ezagutaraztea". Egitasmoan interesa dutenek Internet bidez, Loiolako turismo bulegoan eta udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan bete dezakete galdetegia. Udalak prestatutako inkesta hori betetzera animatu nahi ditu herritarrak.

 

Emaitzak: 565 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 26 27 28 29