Udala

Udal aurrekontu propioa 16,9 milioi eurokoa da

Uztarria.eus | 2002-05-02 : 18:05 | Udala

Gaur eguerdian, 13:00etan Sindikatu Zaharrean egin den udalbatzan onartu dira 2002 urterako udal aurrekontuak: udal aurrekontu propioa 16,9 milioi eurokoa da (2.822 milioi pezeta) eta udal aurrekontu osoa, berriz, 20,7 milioi eurokoa da (3.454 milioi pezeta). Udal aurrekontuak EAJ eta EA-ko ordezkarien onespenarekin erabaki dira. Udaleko Batasuneko ordezkariek ez dituzte onartu.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Sansebastianetako talde berrientzako deialdia zabaldu da

Azpeitiko Udaleko Festa Batzordea | 2002-04-12 : 13:04 | Udala

Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeak San Sebastian bezperan danborra jotzen atera nahi duten talde edota elkarte berriei zuzendutako deialdia zabaldu du.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Bi hiri eremu osatzeko haserako onespena eman du Udalak

Uztarria.com | 2002-04-11 : 18:04 | Udala

Gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Azpeitiko Udal Batzarrak, bi hiri eremu osatzeko hiri antolamenduko arauen aldaketaren haserako onespena iragartzen du. Iragarki berean etxebizitza arloko presako neurriak eta hirigintza plangintzako zein kudeaketako tresnak tramitatzeko neurriak zehazten ditu. San Migel ibarbidea, Iturzulo gainaldea, Txapa Enea, Migel Ibarbidea, Soreasu, Alde Zaharra, Azkune, Etxe-beltz eta Oiarzabal lur-eremuak eragingo ditu hartutako neurriak.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Herriko kultur taldeek dirulaguntza eskaria egiteko epea astelehenean zabalduko da

Udal Kultura Batzordea | 2002-02-21 : 16:02 | Udala

Aurtengo urteari dagozkion kultur taldeen dirulaguntza eskaerak egiteko epea otsailaren 25ean, astelehenean zabalduko da. Eskaria egiteko epea hilabetekoa da, martxoaren 25a arte izango da zabalik beraz, eta eskaerak Udaleko Kultura Batzordera zuzenduko dira.

Astelehenean Udaletxeko zenbait zerbitzu Sindikatu Zaharrera aldatuko dira

Uztarria.com | 2002-01-18 : 18:01 | Udala

Urtarrilaren 21ean, astelehenean, Udaletxean igogailu berri bat jartzeko lanak hasiko dira, eta hori dela eta zenbait aldaketa izango dira udaletxean. Sarrera nagusia itxita izango da eta harrera, zerga-bilketarako bulegoa, sarreren erregistroa eta katastroa Sindikatu Zaharreko lehenengo solairuan izango dira lanek irauten duten bitartean, sei hilabetetan alegia.

Emaitzak: 565 | Orriak: 1 2 3 4 ... 25 26 27 28 29