Udala

Imsersok bainuetxeetako egonaldietarako izen-emate epea zabaldu du

Uztarria.com | 2004-01-21 : 16:01 | Udala

  • Otsaila eta abuztua bitartean egonaldiak egiteko urtarrilak 31 baino lehen eman behar da izena, iraila eta abendua artean egiteko maiatzak 16a baino lehen
  • 85 bainuetxe desberdinen artean hautatzeko aukera dago

Azpeitiko Udalak Udaltzaingorako lau lan eskaintza atera ditu

Uztarria.com | 2004-01-16 : 13:01 | Udala

  • Oposizio sistema bidez hautatuko dira udaltzain berriak
  • Lan posturako aurkeztu beharreko dokumentazioa Azpeitiko Udaletxean aurkeztu behar da
 

»» Erantzunak: 9 (Uztarria.eus...)

Julia Tercero da PPko zinegotzi berria, eta hasi da udalbatzarrera azaltzen

Uztarria.eus | 2004-01-09 : 14:01 | Udala

  • Piñeiro zerrendaburua ordezkatu du, eta atzo hartu zuen kargua
  • Ez daki euskaraz, eta gaztelaniazko laburpenak "exijitu" ditu
 

»» Erantzunak: 17 (Uztarria.eus...)

2004rako 20,8 milioi euroko udal aurrekontua onartu da

Uztarria.com | 2003-12-23 : 21:12 | Udala

  • Abenduaren 23an onartu dira, EAJren, EAren eta PSE-EEren botoekin.
  • Habeak aurrez, EAJ eta EAri herri proiektuen “akordio” proposamena egin zien.

Udalak elkarretaratzea egin du Manoli Urangari eginiko erasoa salatzeko

Uztarria.eus | 2003-12-09 : 10:12 | Udala

  • Udalak agiria kaleratu du Uranga zinegotziaren erasoa salatuz
  • Ezezagun batzuk Uranga zinegotziaen etxera koktel bat bota zuten
 

»» Erantzunak: 42 (Uztarria.eus...)

Azpeitiko Udalak 2004-2007 Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu du

Uztarria.eus | 2003-12-04 : 13:12 | Udala

  • Azpeitia 2004-2007 Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, 2004. urterako Kudeaketa Plana eta udaleko barne jardueran EBPN onartzea erabaki du Azpeitiko Udalak aho batez.
  • Ez ohiko udalbatzarra egin zen abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Azpeitian EBPN martxan jartzea onartzeko.
 

Antzerki tailerra antolatu da Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik eta Emakumearen Mahaitik

Uztarria.eus | 2003-11-17 : 15:11 | Udala

Antzerki Hastapeneko Tailerra antolatu du Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak sailak. Tailerra urtarriletik maiatzera bitartean izango da. Bertan parte hartu nahi duenak abenduaren 30a baino lehen eman beharko du izena Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak sailean. Gizarte Zerbitzuetako arduradunek Uztarriari tailerraren nondik norakoen berri eman diote.

Festa programak osatzeko bilera azaroaren 18rako atzeratu du Udalak

Uztarria.eus | 2003-11-14 : 11:11 | Udala

Santotomasetako, Sansebastianetako eta ihauterietako bilerako lehen deialdia atzo, azaroaren 13rako zen, baina bertara inor gutxi azaldu zenez bilera atzeratzea erabaki zuten. Santo Tomasetako programa ixtear dago eta programa itxi aurretik herriko taldeen eta herritarren iritzia jakitea gustatuko litzaioketela esan zuten udaleko festa batzordeko kideek.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Julian Eizmendi da Udalbiltzako lehendakari berria

Uztarria.eus | 2003-11-08 : 17:11 | Udala

Julian Eizmendi EAJko Azpeitiko alkatea izango da gaurtik aurrera EAJ eta EAko hautetsiek osatzen duten Udalbiltzako lehendakari berria, Jon Jauregi Beasaingo alkate ohiak zuen kargua hartu ondoren.

»» Erantzunak: 37 (Uztarria.eus...)

San Sebastian Eguneko karrozako lehiaketarako oinarriak ezagutzera eman dira

Azpeitiko Udala - Festa Batzordea | 2003-11-05 : 18:11 | Udala

Azpeitiko Udalak, San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, Azpeitian ospatzen den haurren danborrada dela eta, hurrengo ekitaldirako karrozaren dekorazio proiekturako eta karroza bera egiteko lehiaketara deitu du. Karrozaren gairako ondorengo hiru gai bat egitea proposatzen du Udalak: Frontoi Txikia, Gernikako Zuhaitza eta Txikuri pilotaria. Izan ere, 2004ean lehenengoaren 175. urteurrena da, eta beste bien 100. urteurrena. Lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaitzen da.

Udalak atzo Guardia Zibilak euskararen inguruko enpresetan egindako polizi operazioa salatu du

Uztarria.com | 2003-10-17 : 16:10 | Udala

Martin Ugalde Kultur Parkean atzo euskal kulturgintzako enpresetan izandako polizia operazioa salatzeko ez ohiko udal batzarra egin da gaur eguerdian (13:30ean) Udalean.

 

»» Erantzunak: 24 (Uztarria.eus...)

Zapo Txokoko ikastaroetan izen ematea zabaldu da

Uztarria.eus | 2003-10-07 : 15:10 | Udala

Urteko azken hiruhilabeterako sukaldaritza, dantza afrikarrak, txalaparta eta Chi-Kung ikastaroak antolatu ditu Azpeitiko Udaleko Gazteria sailak 14 urtetik gorakoentzat. Ikastaroetan parte hartzeko izena urriaren 17a baino lehen eman behar da Zapo Txokoko bulegoan.

Udal tasa eta zergak %3 igoko dira

Uztarria.eus | 2003-10-07 : 11:10 | Udala

Udal tasa eta zergak, 2004. urterako, %3a igotzea erabaki zen besteak beste ohiko udal batzarrean (urriaren 2an izan zen).

Habeak herritarrei aurkeztu die '2004 urterako udal zerga, tasa eta zerga publikoei buruzko proposamena'

Uztarria.eus | 2003-10-03 : 17:10 | Udala

Udalbatzar aretoan osoko bilkura egiten ari ziren bitartean, prentsaurrekoa eman zuen Habeak udaletxe azpian. "Herritarrei zor diegun konpromezua aintzakotzat hartuta" beraien proposamenak "zuzenean herritarrei" helaraztea xede hartuta.

 

Habeakoak alkatearen aginduz udalbatzarretik kanporatuak

Uztarria.com | 2003-09-05 : 19:09 | Udala

Udako oporren ondorengo lehen udalbatzarra egin zen atzo (irailak 4) udaletxean. 20:00etan hasi behar zen batzarra, baina beranduago hasi zen. Boto baliogabeak kontuan hartuta Habeari legozkiokeen lau udal ordezkariak udalbatza aretoko mahaiko zinegotzien eserlekuetan eseri ziren eta ez hauentzako espreski jarritako beste mahai batean, ondorioz Julian Eizmendi alkatea (EAJ) eta Habeakoen artean eztabaida sortu zen.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Reala animatzeko zenbait ekintza antolatu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2003-06-20 : 12:06 | Udala

Igandean Reala animatzeko zenbait ekintza antolatu ditu Azpeitiko Udalak. Donostira joateko autobusa antolatu da eta Izarraitz Pilotalekuan pantaila erraldoi bat jarriko da partidua ikusteko.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Udal sustapeneko 57 etxebizitzaren zozketa izan da

Uztarria.eus | 2003-06-19 : 20:06 | Udala

Udal sustapeneko 57 etxebizitzaren zozketa egin da gaur arrtsaldean kiroldegian. 525 lagunek zuten izena emanda etxebizitza hauen zozketarako.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Tentsioa eta istilua nagusi udaleko kargu hartzean

Uztarria.eus | 2003-06-14 : 14:06 | Udala

Tentsioa eta istiluak nagusitu dira gaur eguerdian plazan eta udaletxean datozen legegintzaldirako udal agintarien kargu hartzean. Hamabost bozka jaso ditu Julian Eizmendik(EAJ-EA) eta bera izendatu dute alkate. Boto bat hutsa atera da. PPko ordezkaria, Francisco Piñeiro, ez da etorri Azpeitira kargu hartzera. Habeako lau ordezkariek, "jasotako botoen arabera" dagozkien lau zinegotzi aulkiak hartu eta kalera atera dituzte.

 

»» Erantzunak: 18 (Uztarria.eus...)

Gizartekintzak bulego berria du Azpeitiko Udaletxean

uztarria | 2003-06-11 : 18:06 | Udala

Azpeitiako Gizartekintzak bulego berria du. Udaletxeko bigarren pisuan dago gela berria, lehen bezala, baina beste aldean. Udaletxeko bigarren sarreratik igotzen zen gelara lehen, orain berriz, sarrera nagusitik.

Valdemoroko auziaren inguruan ez zen adostasunik lortu udaletxean

uztarria | 2003-05-21 : 19:05 | Udala

Valdemoroko presoen egoera larria dela eta mozioa aurkeztu zuen Azpeitiko Sozialista Abertzaleak (ASA) taldeak udalean. Mozioa ez zen onartu, EAJk eta EAk kontrako boza eman baitzuten.

 

Emaitzak: 557 | Orriak: 1 2 3 4 ... 22 23 24 25 26 27 28