Udala

Eska daitezke auzoetako festak antolatzeko dirulaguntzak

Uztarria.eus | 2019-03-21 : 15:26 | Udala

Aurten, 44.027,00 euroko diru partida bideratu du Udalak auzoetako festetara. Dirulaguntzak eskatzen dituztenek antolatutako festak hasi baino hilabete lehenago egin behar dute eskaera udaletxean.

 

»» Erantzunak: 2 (Juanlu, Txakurzarra)

Azpeitia "aniztasunetik eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berretsi" du Udalak

Uztarria.eus | 2019-03-21 : 10:26 | Udala

Adierazpen instituzionala zabaldu du, gaur Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta. Besteak beste, gaurko egunaren harira herrian antolatu diren ekintzetan parte hartzeko dei egin die herritarrei, "batez ere" gaur 19:00etan plazan egingo den elkarretaratzean.

 

Martxoko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2019-03-14 : 08:32 | Udala

Ez ohiko bilkura izango da, hil honetan ohiko udalbatzarraren datak (hileko lehen asteartea) karnabalekin bat egin duelako, eta horrenbestez, atzeratu egin behar izan dute.

 

Emakumeen Nazioarteko Egunean, adierazpen instituzionala kaleratu du Udalak

Uztarria.eus | 2019-03-08 : 10:46 | Udala

Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, eta horri lotuta, adierazpen instituzionala kaleratu du Azpeitiko Udalak. Martxoaren 8an, "Emakumeok planto egitea eta Bizitzak erdigunean jartzea" aldarrikatuko du erakundeak. Azpeitiko mugimendu feministak hainbat eragilerekin batera antolatutako ekintzetan parte hartzera animatu ditu Udalak herritarrak.

 

Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2019-02-05 : 09:03 | Udala

Udalbatzaren ohiko bilkura 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Udalaren eta Kulturaz kooperatibaren nahiz musika bandaren arteko lankidetza hitzarmenak eta Gipuzkoako suhitzaileen zerbitzua indartzeko eta lanpostu berriak sortzeko mozioa izango dituzte hizpide.

 

70-75 urte bitarteko herritarren beharrak ezagutzeko ikerketa egingo du Udalak

Uztarria.eus | 2019-01-23 : 17:08 | Udala

Etxez etxeko bisitak egingo dituzte 70 eta 75 urte bitarteko herritarren egoera ekonomikoa, autonomia, zaintza maila eta etxebizitzen egoera ikertzeko. Udalak gutunak bidali ditu adinekoen etxeetara, eta datozen egunetan hasiko dira bisitekin. Aurrera begira, Gizarte Zerbitzuek eskainitako baliabideak "sendotzen" jarraitzeko asmoa du Udalak.

 

Udaltzainen lan poltsa osatzeko deialdia irekiko du Udalak

Uztarria.eus | 2019-01-19 : 11:24 | Udala

Deialdiaren oinarriak atzo argitaratu zituzten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Izena emateko epea astelehenean irekiko da eta otsailaren 15ean itxiko da. Interesa dutenek eskaria eta agiriak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dituzte.

 

»» Erantzunak: 3 (andrex, Ieu, Gabiriko Pablo)

Pentsiodunek aurkeztutako mozioa aho batez onartu du Udalak

Uztarria.eus | 2019-01-16 : 17:03 | Udala

30 bat adineko bildu dira Udalaren osoko bilkuran. Adinekoen azterketa demografikoa egitea eskatu dute jubilatuek eta pentsiodunek, haiek izan ditzaketen beharrak zein diren identifikatzeko. Hori gauzatzeko, Udalari eskatu diote beharrezkoak diren baliabideak jartzeko 2019an. Aho batez onartu dute mozioa.

 

Urtarrileko udalbatzarra egingo dute gaur arratsaldean

Uztarria.eus | 2019-01-15 : 08:35 | Udala

19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, udaleko, bere erakunde autonomiadunetako eta Azpeitia Berritzeneko langileei ezarri beharreko ordainsariez ariko dira, baita eraikin garbiketan aritzen diren langileenaz ere. Gainera, Baigerako jubilatuek aurkeztutako mozio bat ere izango dute hizpide.

 

Urte Zahar gauean suziririk ez botatzeko eskatu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-12-28 : 13:59 | Udala

Erakundeak jakinarazi du artefaktu piroteknikoak botatzeko Ertzaintzaren baimena behar dela, Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailarena delako horien gaineko eskumena.

 

Udaletxea itxita izango da bihar, abenduaren 24an eta 31n

Uztarria.eus | 2018-12-20 : 10:41 | Udala

Bihar, Santo Tomas eguna, jaieguna delako izango da itxita, eta abenduaren 24an eta 31n ere ez dute zabalduko. Gainerako egunetan irekita izango da, ohiko ordutegian.

 

24,8 milioi euroko aurrekontu orokorra izango du Udalak 2019an

Uztarria.eus | 2018-12-05 : 17:41 | Udala

Aho batez onartu dute proposamena. Iaz baino lau milioi euro gehiago izango ditu Udalak. 2019ko udal hauteskundeak tarteko, aurrekontuak "malguak" izango dira.

 

Abenduko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2018-12-04 : 08:25 | Udala

19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, 2019rako udal aurrekontuez eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaz arituko dira hizketan. Gainera, egun bat geroago, baina Euskararen Nazioarteko Egunaren harira udal adierazpena onartuko dute.

 

Nafarroako bandera jarri dute udaletxean

Uztarria.eus | 2018-12-03 : 16:45

Nafarroako Eguna da gaur, abenduak 3. Horren harira, Nafarroako bandera jarri dute udaletxeko balkoian aldarri moduan. Nafarroako Eguna izateaz gain, Euskararen Nazioarteko Eguna ere bada gaurkoa. 

Martxan da Udalaren aurrekontu parte-hartzaileen prozesua

Uztarria.eus | 2018-11-24 : 09:54 | Udala

 

2019rako aurrekontuak osatzen hasi da Udala dagoeneko, eta martxan jarri du Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesua ere. Azken asteetan, ekarpenak jasotzeko hainbat bilera egin dute auzoetan, eta mahaikako batzarrak ere...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Internet bidez egin ahalko dira Sindikatu Zaharreko eta Baigerako gelen erreserbak

Uztarria.eus | 2018-11-19 : 11:16 | Udala

Orain arte, udaletxean egin behar izaten ziren gela horiek erabiltzeko eskaerak, eta herritarrei baliabideak "errazteko" asmoz jarri du Udalak zerbitzu berria. Gelak 08:00etatik 23:00etara bitartean erabili ahal izango dira, eta erreserba egiten duenak Udaltzaingoan jaso beharko du gelako giltza eskaera eginda duen egunean nahiz orduan.

 

Brigadako lanpostuen oposizio-lehiaketarako aurreneko azterketa egin dute ehundik gora lagunek

Uztarria.eus | 2018-11-15 : 12:29

Azpeitiko Udalaren brigadan denetariko lanak egiteko lehen mailako ofizialen lau lanpostutarako oposizio-lehiaketaren lehen azterketa egin dute gaur, osteguna, 120 lagun baino gehiagok Izarraitz pilotalekuan. Azterketa 10:30ean hasi da, eta...

Udalaren aitortza jaso du erretiratu berri den Joxe Mari Arregi aparejadoreak

Uztarria.eus | 2018-11-14 : 11:06

Joan zen ostirala agur eguna izan zen Udaleko langileentzat; izan ere, 37 urtez erakunde horretako aparejadore lanetan aritu den Joxe Mari Arregi zestoarrak erretiroa hartu duela eta, langileek agur omenalditxoa...

Azaroko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2018-11-06 : 08:13 | Udala

Udalbatzaren ohiko bilkura 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Ekoetxea Azpeitiaren kudeaketarako hitzarmena, taxien tarifak eta Iñaki Errazkin Azpeitiko alkate ohiaren aldeko babes adierazpena izango dituzte hizpide.

 

Aldi baterako gizarte langilea eta herri formazio teknikaria kontratatuko ditu Udalak

Uztarria.eus | 2018-10-31 : 17:36 | Udala

Gizarte langile eta formazio teknikari postuetarako izena eman nahi dutenek Lanbidera jo beharko dute azaroaren 16a baino lehen. Lanpostuen iraupena sei hilabetekoa izango da.

 

Emaitzak: 565 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 26 27 28 29