Udala

65-70 urte bitarteko herritarren beharrak ezagutzeko azterketa egingo du udalak

Uztarria.eus | 2019-12-09 : 14:27 | Udala

Etxez etxeko bisitak egingo dituzte 65 eta 70 urte bitarteko herritarren bizi baldintzak ikertzeko. Udalak gutunak bidaliko ditu adin tarte horretako pertsonen etxeetara, eta datozen egunetan hasiko dira bisitekin. Laugarren eta azken ikerketa amaitutakoan aterako dituzte Azpeitiko adineko pertsonek dituzten beharren inguruko ondorio orokorrak, eta orduan hasiko dira neurri zehatzak aplikatzen.

 

25,8 milioi euroko aurrekontu orokorra izango du udalak 2020an

Uztarria.eus | 2019-12-04 : 19:21 | Udala

Aho batez onartu dituzte 2020. urterako aurrekontuak. Bi ardatz nagusiren bueltan osatu dituzte datorren urterako aurrekontuak: ekonomia eta gizarte babesa. Besteak beste, lur industrialen gaiari heldu eta lanaren kalitatea hobetzeko neurriak hartuko dituzte. Gizarte Zerbitzuen Saileko zenbait zerbitzu ere indartuko ditu udalak. Kultur arlora bideratutako diru partida %13 igo da, eta hezkuntzara bideratutakoa %8. Udalaren egoera ekonomikoa "ona" da, eta erakundeak "zorpetxe txikia" du. 

 

»» Erantzunak: 4 (JesperSkibby, azpeitianue, juaristi, Spirit82)

Udal aurrekontuak onartuko dituzte gaurko udalbatzarrean

Uztarria.eus | 2019-12-03 : 09:24 | Udala

Bilkura 19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Hainbat gai landuko dituzte gaurko bilkuran, eta garrantzitsuena 2020rako udal aurrekontuen puntua izango da. Horrez gain, gaur Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, adierazpen instituzionala onartuko dute gaur bertan.

 

Kiroldegiko tabernaren kudeaketa lehiaketara atera du udalak

Uztarria.eus | 2019-11-27 : 18:59 | Udala

Abenduaren 20an bukatuko da eskaintzak eskabide elektroniko bidez udaletxean aurkezteko epea. Gehienez lau urterako izango da esleipena. Joan den uztailetik itxita dago kiroldegiko taberna.

 

Azpeitiko Udalak 3.000 euro eman dizkio Tafallakoari uholdeen ondorioei aurre egiten laguntzeko

Uztarria.eus | 2019-11-26 : 15:38

3.000 euro eman dizkio Azpeitiko Udalak Tafallakoari (Nafarroa), joan den uztaileko uholde larriek eragindako kalteak konpontzen laguntzeko. Urriko ohiko udalbatzarrean onartu zuen udalak, aho batez, Nafarroako erdialdean izan ziren...

Ezohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2019-11-12 : 08:56 | Udala

2020 urterako Urola Erdiko taxi zerbitzuaren tarifen proposamena landuko dute bilkuran. 19:00etan izango da bilkura, udaletxean.

 

Udalak ekin dio 2020ko aurrekontuak osatzeko prozesu parte-hartzaileari

Uztarria.eus | 2019-11-08 : 16:00 | Udala

Urrian zehar auzoetako bizilagunen beharrak eta eskaerak ezagutzeko hainbat bilera egin ostean, aurrekontuak osatzeko azken txanpan sartu da udala. Udalak abenduan onartuko ditu 2020rako aurrekontuak, eta dagoeneko hasi da horiek osatzeko prozesu parte-hartzailearekin. Datozen asteetan bilerak egingo dituzte herriko eragileekin, eta ekarpenak egiteko postontziak jarriko dituzte herriko hainbat txokotan. 

 

Xingola arrosa balkoian, Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Egunean

Uztarria.eus | 2019-10-19 : 12:03

Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta gaixotasun hori jasaten duten pertsonei babesa adierazteko, xingola arrosa jarri dute udaletxeko balkoian. Gainera, arrazoi bera dela eta, iluntzean arrosa...

2020ko udal tasak eta zergak %1,2 igoko dituzte

Uztarria.eus | 2019-10-16 : 12:33 | Udala

2020rako ordenantza fiskalen proposamena onartu du udalak, EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin. KPIaren azken urteko datuak erreferentzia gisa hartuta, udal tasak eta zergak %1,2 igoko dituzte. Gainera, lehengo hobariak mantendu eta berri batzuk ezarriko dituzte.

 

Ezohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2019-10-15 : 08:46 | Udala

Espainiako Kongresurako nahiz Senaturako hauteskundeetarako mahaietako ordezkarien zozketa egiteaz gain, 2020rako ordenantza fiskalak izango dituzte hizpide. Urola Kostako Hitzaren, Uztarria Komunikazio Taldearen eta Erlo Telebistaren dirulaguntzak ere landuko dituzte. 19:00etan izango da bilkura, udaletxean.

 

Klima larrialdi egoera deklaratzeko mozioa onartu du Udalak

Uztarria.eus | 2019-10-02 : 11:15 | Udala

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egin zuen atzo, eta klima larrialdiari buruzko mozioa onartu zuten, aho batez. "Udalak mundu mailako klima larrialdi egoera deklaratzen du, eta ikuspuntu horretatik lan egiteko konpromisoa berresten du", dio mozioak, besteak beste.

 

»» Erantzunak: 5 (batzuek2, Mzurbano, Egipixkat, Izarraitzpe, Unax)

Urriko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2019-10-01 : 08:22 | Udala

19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Esklabak-Iturtzulo eremuko babestutako etxebizitzen bigarren faseko garaje eta trastelekuak esleitzeko baldintzak onartzea, Loiolako Santutegiarekin hitzarmena, Udaltzainburu postua sortzea, Nafarroako uholdeen hitzarmena egitea eta klima aldaketaren mozioa landuko dituzte.

 

Bihar itxita egongo da udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzua

Uztarria.eus | 2019-09-20 : 16:47 | Udala

Astelehenean zabalduko dute berriro 07:30etik 14:45ra bitartean.

 

Herritarren Arreta Zerbitzua goizez izango da zabalik abuztuan

Uztarria.eus | 2019-08-02 : 09:01 | Udala

Astelehenetik irailaren 1era bitartean, astegunetan, 08:00etatik 14:30era egongo da irekita zerbitzua; herritarrek ordutegi horren barruan bertaratu beharko dute Arreta Zerbitzura.

 

Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2019-07-16 : 08:04 | Udala

19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko bi hitzarmen izango dituzte hizpide.

 

Udako festetan lan egiteko hainbat postu eskainiko du Udalak

Uztarria.eus | 2019-07-04 : 11:11 | Udala

Interesatuek bihartik uztailaren 12ra bitartean eman ahal izango dute izena, Udaleko Sarrera Erregistroan. Langileak aukeratzerakoan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta halako eginkizunetan esperientzia izatea hartuko dituzte kontuan.

 

Zehaztu dituzte udaleko batzordeak, hautetsien ardurak eta ordainsariak

Uztarria.eus | 2019-07-03 : 13:45 | Udala

Aurreko agintaldiko egiturak eta soldatak mantenduko dituzte. Liberazioei dagokienez, Udal Gobernuko sei hautetsik izango dute arduraldi erabatekoa edo partziala: Nagore Alkortak, Josu Labakak eta Leire Goenagak %100eko liberazioa izango dute, Aitor Bereziartuak %50ekoa, Mikel Odriozolak %30ekoa eta Eneritz Albizuk %20koa. Lehen aldiz, oposizioko hautetsi batek ere, Amaia Etxeberriak, %100eko liberazioa izango du.

 

»» Erantzunak: 11 (batzuek2, Izarraitzpe, Azpeitiarra2209, miren...)

Herriko eragileekin bilera egingo du bihar Udalak

Uztarria.eus | 2019-07-02 : 10:53 | Udala

Hainbat arlotan lanean ari diren herritarrekin bilera egingo du bihar, asteazkena, Udal berriak. Sanagustin kulturgunean elkartuko dira, 19:00etan, eta edonork parte har dezake bertan.

 

Agintaldiko lehen udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2019-07-02 : 08:48 | Udala

Hasi berri den 2019-2023 agintaldiko lehen udalbatzarra izango da. 19:00etan hasita egingo dute bilkura, eta besteak beste, bozeramaileen izendapenak, informazio batzordeen eraketa, erakundeetako ordezkarien izendapenak, ordainsarien zehaztapenak eta batzordeen eraketa izango dituzte hizpide.

 

Zapatuan egingo dute udalbatza berria osatzeko kargu-hartze ekitaldia

Uztarria.eus | 2019-06-11 : 11:42 | Udala

12:00etan hasita egingo dute 2019-2023 agintaldian udal ordezkari izango diren hautetsiek kargu-hartze ekitaldia, udaletxeko areto nagusian. Eneko Etxeberria funtzioetan den alkateak Nagore Alkortari emango dio aginte makila. EH Bilduk hamar hautetsi izango ditu hurrengo agintaldian, eta zazpi EAJk. Hamazazpi udal ordezkaritatik bederatzi izango dira berriak.

 

Emaitzak: 570 | Orriak: 1 2 3 4 ... 26 27 28 29