Udala

Kandido Mitxelena zinegotzi ohia hil da

Uztarria.eus | 2018-07-12 : 11:25 | Udala

Hiru agintalditan aritu zen Azpeitiko Udalean, Eusko Alkartasunaren ordezkari gisa; Kirol batzordeburua izan zen, besteak beste. Izarraitz Igeri Elkartearen lehendakari ere izan zen urte luzez, baita Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren lehendakari ere.

 

Ostiralera arte luzatu du Udalak saninazioetan lan egiteko izen emate epea

Uztarria.eus | 2018-07-11 : 16:07 | Udala

Saninazioetan hainbat eginkizunetan aritzeko lanpostuak eskaini ditu Udalak. Izena eman nahi dutenek gaur arte, asteazkena, zuten horretarako aukera, baina erakundeak epea luzatzea erabaki du.

Denboraren erabilera aztertzeko inkestak betetzeko aukera eskainiko dute gaur, plazan

Uztarria.eus | 2018-07-06 : 17:35

Martxoan iragarri zuen Udalak azpeitiarren denboraren erabilera aztertzeko egitasmoa martxan jarriko zuela. Ekainaren hasieran banatu zituzten etxez etxe denboraren erabilera aztertzeko inkestak, eta aste honetan, kalera atera dute egitasmoa, inkestak ...

Brigadako lau lanpostu betetzeko lehiaketa jarri du abian Udalak

Uztarria.eus | 2018-07-04 : 17:05 | Udala

Udalak oposizio lehiaketa betetzeko deialdia egin du, eta dagoeneko zabaldu du izena emateko epea. Interesa dutenek uztailaren 24ra bitartean eman dezakete izena udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:30era bitartean.

 

Euskaraldia udal barruan sustatzeko adierazpena onartu du Azpeitiko Udalak

Uztarria.eus | 2018-07-04 : 15:00 | Udala

Aho batez eman zioten baiezkoa atzoko udalbatzarrean Gipuzkoako udal guztietan aurkezten ari diren adierazpen bateratuari, euskararen erabilera indartzeko udazkenean gauzatuko den egitasmoa babesteko.

 

Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela ateratzeko ikastaroa antolatu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-07-04 : 09:15 | Udala

Izena emateko, ordainketa agiria eta eskaera orria beteta aurkeztu beharko dira. Azpeitian erroldatuta daudenek 30 ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 37,50 euro.

 

Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2018-07-03 : 08:49 | Udala

19:00etan hasiko da uztailareko ohiko bilkuta, udaletxeko areto nagusian. Hitzarmena, ordenantza aldaketa, lagapenak eta Euskaraldia udal barruan sustatzeko erakunde adierazpena izango dituzte hizpide, besteak beste.

 

Saninazioetan lan egiteko hainbat postu eskainiko du Udalak

Uztarria.eus | 2018-07-02 : 15:22 | Udala

Interesa dutenek uztailaren 4tik 11ra bitartean eman behar dute izena udaletxean. Langileak aukeratzerakoan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta halako eginkizunetan esperientzia izatea hartuko dituzte kontuan.

Loiola nazioartean ezagutarazteko plan estrategikoa garatzeko inkesta abiatu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-06-07 : 18:28 | Udala

Egitasmoaren helburua da "Loiolaren eta Azpeitiaren izenari, izanari, ondareari eta balioei garrantzia ematea eta turismo jasangarriaren bidez Loiola ezagutaraztea". Egitasmoan interesa dutenek Internet bidez, Loiolako turismo bulegoan eta udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan bete dezakete galdetegia. Udalak prestatutako inkesta hori betetzera animatu nahi ditu herritarrak.

 

Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2018-06-05 : 09:53 | Udala

Udalbatzaren ohiko bilkura 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, ekonomia sustatzeko diru-laguntzak eta etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak izango dituzte hizpide udalbatzarrean. Bestalde, Gure Esku Dagoren giza kateari babesa emateko mozioa onartuko dute bi udal taldeek.

 

Martxan da Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzua

Uztarria.eus | 2018-06-04 : 12:02 | Udala

Udaletxeko lehen solairuan egokitu dute herritarrei arreta eskaintzeko bulegoa. Zerbitzu berriaren xedea da herritarrei arreta "integrala eta zentralizatua" eskaintzea eta administrazio prozedurak arintzea. Bulegoak ordutegi zabalagoa izango du aurrerantzean. Astegunetan 07:30etik 15:30era irekiko dute eta zapatuetan 09:00etatik 12:30era.

 

Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus | 2018-05-15 : 07:58 | Udala

19:00etan hasiko den udalbatzarrean, besteak beste, hizpide izango dituzte Azpeitian kaleko salmenta arautzen duen udal-ordenantzari hasierako onespena emango diote, euskarazko irratigintza sustatzeko Udalaren azpiegituren erabilera lagatzeko hitzarmena eta Esklabak-Iturtzulo eremuan babes ofizialeko etxebizitzen nahiz udal etxebizitza tasatuen eranskinak esleitzeko oinarriak.

 

Udalaren egoera ekonomikoa "ona" dela nabarmendu du Udal Gobernuak

Uztarria.eus | 2018-04-20 : 10:55 | Udala

2017ko likidazio datuak jakinarazi ditu Udalak, eta iazko gastuen betetze maila %86koa izan dela azaldu du. Gainera, gaur egun Udalak duen zor bizia "oso baxua" dela nabarmendu dute ordezkariek: %11,2koa da. 

 

Apirileko udalbatzarra izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus | 2018-04-10 : 09:01 | Udala

19:00etan hasiko den udalbatzarrean, besteak beste, hizpide izango dituzte euskarazko toki hedabideentzako diru laguntzak; tartean, Uztarria Komunikazio Taldearena.

 

Hitzarmena berritu dute Udal Musika Bandak eta Udalak

Uztarria.eus | 2018-04-03 : 12:06

2018rako hitzarmena sinatu dute Udal Musika Bandak eta Azpeitiko Udalak, "aurten ere musikarik falta ez dadin herriko festa eta ospakizunetan". Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak eta Josu Eizagirre Udal Musika Bandako ...

Eibartik etorri dira Azoka Plaza berritua ezagutzera

Uztarria.eus | 2018-03-29 : 08:35

Azpeitiko Azoka Plazak ikusmina sortu du beste hainbat udalerritan, eta horren erakusle da aste honetan jasotako bisita. Izan ere, udal ordezkariek Eibarko hainbat lagunen bisita jaso zuten asteartean. Hain zuzen ...

Herritarren Arreta Zerbitzua martxan jartzeko harrera egokitzen ari da Udala

Uztarria.eus | 2018-03-23 : 17:15

Azken hilabeteotan Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) abian jartzeko prozesuan murgilduta dago Azpeitiko Udala. Udal teknikariak barne lanketa prozesuan murgilduta egon dira proiektu berriaren nondik norakoak zehazteko. Orain, udaletxean zenbait aldaketa ...

Mahmud Traoreri harrera egin dio Udalak

Uztarria.eus | 2018-03-19 : 17:37

Gaur arratsaldean iritsi da Mahmud Traore Azpeitira, Samba, Un nombre borrado dokumentala herritarrei eskaintzeko eta bere bizipenak azpeitiarrekin elkarbanatzeko. Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan ...

»» Erantzunak: 1 (Mertxentxermena)

Udalak bat egin du biharko greba deialdiarekin

Uztarria.eus | 2018-03-07 : 16:33 | Udala

Udalak bat egin du mugimendu feministak biharko deitutako emakumeen greba deialdiarekin. Atzoko udalbatzarrean aho batez onartu zuten testua EH Bilduk eta EAJk. Udal taldeek ez zuten udal adierazpenik onartu, baina grebari "ekarpena" egin nahi izan diote: erakundeak aurreratu du denboraren erabilera sozialari buruzko azterketa egingo duela datozen hilabeteetan.

 

Zabalik da kultur taldeek eta auzoetako festen antolatzaileek diru laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus | 2018-03-07 : 15:44 | Udala

Apirilaren 6a izango da eskaerak egiteko azken eguna, eta egun horretara bitartean udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera orria. Udalak, guztira, 47.500 euro bideratuko ditu kultur taldeetara eta auzoetako festen antolaketara.

Emaitzak: 514 | Orriak: 1 2 3 4 ... 23 24 25 26