Politika

Herriko beste bi gazte Madrilera deitu dituzte, deklaratzera

Urola Kostako Hitza | 2005-07-16 : 19:07 | Politika

Askatasunaren hitzetan, Ertzaintzak zuzenean Espainiako Auzitegira bideratzen duen herriko bigarren auzia da (Urola Kostako Hitza)

»» Erantzunak: 22 (Uztarria.eus...)

Habeak "hautetsiak itzultzeko" eskatu du

Urola Kostako Hitza | 2005-07-08 : 11:07 | Politika

Azkoitikoa eredutzat jarrita, "dagozkien karguak itzultzea posible dela" adierazi dute

"Herriaren zati handi bat isilarazi eta desagerraraztea helburu" zuen legeak "porrot" egin duela diote (www.urola-kostakohitza.info)

 

Maider Egiguren Coruñako kartzelara aldatu dute

Uztarria | 2005-06-30 : 10:06 | Politika

Lehen baino urrutiago dago orain, Euska Herritik 665 kilometrora

Zapatuan aldatu zuten kartzelaz

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Xoxoteko Ekimena uztailaren 3an egingo dute aurten

Urola Kostako Hitza | 2005-06-27 : 10:06 | Politika

Iaz hasi ziren berriro ekimen hau egiten, eta antolatzaileen hitzetan "errepresaliatu guztiak omentzea du helburu"

"Herri honen sufrimenduarekin amaituko duten konpromisoak hartzeko" eskatzen die Askatasunak "Espainiara begira gobernatzen" dutenei (www.urola-kostakohitza.info)

Garikoitz Etxeberia 'Kafe' aske gera daiteke behin betiko

uztarria | 2005-06-20 : 12:06 | Politika

Espainiako Auzitegi Nazionalak Jarrai, Haika eta Segi ez direla "erakunde terroristak" erabaki du

Bi urte eta erdi eta hiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete auzian epaitutako 24 gazteri. 'Kafe'-k lau pasatu zituen

Azkeneko albistea: (Ekainak 21) Espainiako fiskaltzak helegitea abiatu du, Jarrai-Haika-Segiko auzipetuei jarritako zigorrak handitu nahian

»» Erantzunak: 11 (Uztarria.eus...)

Naziotasun Eguna ospatzeko, EHNA ateratzea onena

Uztarria | 2005-06-09 : 13:06 | Politika

Bai Euskal Herriarik antolatuta Naziotasun Eguna ospatuko da Zestoan izEHNA eta izana lelopean

Lau argazkirekin eta 15 eurorekin Azpeitiko udaletxera joan eta bertan atera daiteke EHNA

"Auzia berriro zabalduko dela jakitea sorpresa izan da", adierazi dute Pasaiako Sarraskia Argitu taldeko kideek

Urola Kostako Hitza | 2005-06-08 : 12:06 | Politika

Komando Autonomo Antikapitalistetako lau lagun hil zituen Espainiako Poliziak Pasaiako portuan; tartean ziren Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak (www.urola-kostakohitza.info)

Bigarren sekzioko epaimahaiak dioenez "poliziek hilketa egin zuten zantzuak daude, eta segadan parte hartu zuten polizien zirkulua nahiko zehaztuta dago"

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Ramon Etxezarreta: "Gazteentzat ez zara inor, PSOEko kargu bat besterik ez, etsaiaren ordezkaria"

Uztarria | 2005-05-30 : 16:05 | Politika

Etxezarretak bizkartzainekin ibiltzea zer den azaldu zuen Berria egunkarian

"Berriro bakarrik ibiltzen ikasteko" gogoz omen dago, eta egun hori laster iritsiko delakoan (www.berria.info)

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Hazparnek ere ezezkoa esan dio Europako Konstituzioari

Uztarria | 2005-05-30 : 11:05 | Politika

  • Bozken %49,16 kontra azaldu da, %46,80 alde; Frantziako Estatuan ere ezezkoak irabazi du
  • Azpeitian ere ezezkoa izan zen nagusi, otsailaren 20an (Hazparne Azpeitiarekin senidetuta dago)

Habeak dioenez, Udalak "negozioa lehenesten" du

Urola Kostako Hitza | 2005-05-23 : 15:05 | Politika

Udalean lurraren erabilpenaren inguruan hartzen ari diren hainbat erabaki kritikatu ditu Habeak

Etxebizitza eskubidearen inguruko kanpaina abiatu du Azpeitiko ezker abertzaleak (www.urola-kostakohitza.info)

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Ehunka lagun bildu ditu Elkartasun Egunak

Urola Kostako Hitza | 2005-05-23 : 15:05 | Politika

  • Topagunekoek diotenez "Azpeitiak argi eskatu du estatus politikoa onartzeko, presoen eskubideak errespeta daitezen" (urola-kostakohitza.info)
  • Azpeitiko Topaguneak emanda, herri kroseko sailkapenaren zerrenda dago
  • Ikusi eguneko 10 argazki

»» Erantzunak: 9 (Uztarria.eus...)

Herritarren elkartasun ahotsa

Urola Kostako Hitza | 2005-05-18 : 17:05 | Politika

Larunbatean, Topaguneak antolatuta, Elkartasun Eguna ospatuko da Elkartasunez presoak herrira lelopean

Gotzon Aranburu jo dute funtzionarioek

uztarria | 2005-05-16 : 15:05 | Politika

Beste preso sozial bat agurtzera hurbildu zenean gertatu zen, Villenako kartzelatik Valdemorora eraman behar zutenean diligentziak egitera

Zapatuan zekarren albistea Gara egunkariak, Askatasunak egindako salaketen harira

»» Erantzunak: 12 (Uztarria.eus...)

Marijo Segurola: "Familiari Joseba bisitatzea ukatu izana, anaia bera eta ingurukoak zigortzeko da"

Urola Kostako Hitza | 2005-05-13 : 14:05 | Politika

Atxilotu zutenetik ia haren berririk ez du familiak

Frantzian dago preso, Villefrancheko kartzelan

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

'Elkartasun Eguna 2005' aurkeztu dute

Urola Kostako Hitza | 2005-05-09 : 15:05 | Politika

Maiatzaren 21ean ospatuko da, eta hainbat ekitaldi izango ditu (Urola Kostako Hitza)

"Euren interesak alboratu eta bakearen aldeko apustua egiteko" gonbitea egin diete "entzungor dauden alderdiei"

Joseba Segurola isolatuta daukate Villefrancheko kartzelan

Uztarria | 2005-05-07 : 19:05 | Politika

  • Atxilotu zutenetik (martxoaren 23tik) ez du bisitarik jaso, epailearen debekuagatik
  • Askatasunak gogor salatu du preso politikoaren egoera

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

PPko zinegotziak itzultzailea izango du udalbatzarretan

Uztarria | 2005-05-06 : 15:05 | Politika

  • Euskara Patronatoko langile batek egingo dizkio itzultzaile lanak
  • Julia Tercerok hala eskatu zuen orain dela hilabete batzuk

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Garikoitz Etxeberria 'Kafe' epaiaren zain dago

uztarria | 2005-04-27 : 15:04 | Politika

Haika-Segi auzia amaitu da eta orain epaileen erabakia jakiteko zain daude auzipetuak

Bitartean, auzipetu gehienak aske geratu dira defentsa abokatuek hala eskatuta

»» Erantzunak: 11 (Uztarria.eus...)

Azpeitiko EAJk eskerrak eman dizkie hautesleei

uztarria | 2005-04-19 : 11:04 | Politika

Orain artean bezala "herriaren alde buru-belarri lan eginez" jarraituko dutela diote

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

EAJ-EA koalizioak lortu du babesik handiena, 4.907 botorekin

uztarria | 2005-04-17 : 21:04 | Politika

  • EHAK alderdiak 2.059 boto lortu ditu eta bigarren indarra da Azpeitian
  • Abstentzioa %25,28koa izan da
  • Azpeitiko datu guztiak eta botoen bilakaera dokumentu batean (pdf, 33 kb)

»» Erantzunak: 19 (Uztarria.eus...)

Emaitzak: 1635 | Orriak: 1 2 3 4 ... 76 77 78 79 80 81 82