Politika

ETAk su-etena eman du

Uztarria | 2006-03-22 : 12:03 | Politika

Su-etena iraunkorra da (martxoaren 24tik), "prozesu demokratiko bat" eramateko aurrera

Azpeitiko eragileen erreakzioak uztarria.com-en

 

»» Erantzunak: 37 (Uztarria.eus...)

Joseba Segurola presoak gose greban jarraitzen du

Urola Kostako Hitza | 2006-03-22 : 12:03 | Politika

Segurolak martxoaren 4an ekin zion gose grebari; martxoaren 23an urtebete egingo du preso

Jabi Agirrek, aldiz, osasun arazoengatik ospitalera eramateko eskatu du, baina zigor ziegara zigortu dute (Urola Kostako Hitza)

Ramon Etxezarretarentzat "ikaragarriak" dira azken kartzelatzeak

Uztarria | 2006-03-17 : 12:03 | Politika

Marlaska epaileak espetxeratu egin ditu Olano eta Petrikorena martxoaren 9ko greba dela eta

"Ez dakit nola froga daitekeen grebak deitzea delitu egite bat dela", esan du Etxezarretak

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Julian Eizmendi: "Nazio eraikuntza lurraldeen arteko atxikimendu librean oinarritu behar da"

Gurutze Izagirre 'Berria' | 2006-03-14 : 15:03 | Politika

Zazpi lurraldeetako udal hautsiek, Euskal Herrian sinesten dutenek, osatzen dute Udalbiltza-Udalbide, Julian Eizmendiren esanetan, baina printzipio nagusietako bat "indarkeria baztertzea" da. Laugarren batzar orokorra amaituta, orain arteko lana eta aurrera begirakoa zehaztu du (Berria)

»» Erantzunak: 12 (Uztarria.eus...)

Lanuzteak "erantzun ona" izan du Azpeitian

Uztarria | 2006-03-09 : 13:03 | Politika

Ezker abertzaleak lanuztearen "balorazio positiboa" egin du; merkataritzan eta tabernetan "erabatekoa" izan dela esan du

Arratsaldean ere manifestazioa egongo da (19:00); eguerdikoan 500 lagun bildu dira

 

»» Erantzunak: 51 (Uztarria.eus...)

Epaitegi inguruak itxi dituzte, motxila bat dagoelako

Uztarria | 2006-03-08 : 15:03 | Politika

15:00etan Ertzaintzaren egoitzara deitu dute epaitegi alboan motxila gorri bat dagoela esateko

Ertzaintzaren unitate bereziaren zain daude, motxilan zer dagoen begiratzeko

Azken albistea (17:50): Ertzaintzak Uztarriari jakinarazi dionez, "alarma faltsua" izan da eta dagoeneko ireki dituzte epaitegi inguruko bideak

 

»» Erantzunak: 11 (Uztarria.eus...)

Ezker abertzaleak grebara deitu du

Urola Kostako Hitza | 2006-03-08 : 11:03 | Politika

Azpeitiko ezker abertzaleak bat egin du biharko deituta dagoen greba eta mobilizazio egunarekin (Urola Kostako Hitza)

 

Fiskalak eskainitako akordioarekin Lizasok eta Azkuek zigorra jaistea lortu dute

Urola Kostako Hitza | 2006-03-07 : 18:03 | Politika

Iñaki Azkueri, bost urtetik urte eta erdira, eta, Unai Lizasori hiru urtetik urtebetera jaitsi diote kartzela zigorra

"Gezurra dena onartu behar izan dugu zigorra jaisteko eta balorazio gazi-gozoa" egiten dute Unai Lizasok eta Iñaki Azkuek

»» Erantzunak: 13 (Uztarria.eus...)

Joseba Segurola herritik urrunago eta gose greban

Uztarria | 2006-03-07 : 17:03 | Politika

Bois d'Arcyko espetxetik Cuincyko espetxera (Belgikako mugan) aldatu dute

Larunbatetik, gose greba egiten ari da

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Unai Lizasoren eta Iñaki Azkueren inguruko batzarra egingo dute asteartean

Urola Kostako Hitza | 2006-03-06 : 09:03 | Politika

Ezker abertzaleak bi herritarren egoerari buruzko batzarra egiteko deia luzatu du (Urola Kostako Hitza)

 

Eizmendi: "Euskal Herriko lurralde kohesioa da eginkizun nagusia"

Uztarria | 2006-03-05 : 11:03 | Politika

EAJko eta EAkoen Udalbiltzaren laugarren batzarra egin zuten atzo, Durangon

Azpeitiko alkatea 2003ko azarotik da elkarteko lehendakari

»» Erantzunak: 15 (Uztarria.eus...)

Udalbatzarra bertan behera, Anguloren argazkia ateratzeagatik

Urola Kostako Hitza | 2006-03-04 : 12:03 | Politika

Habeak, zinegotzien karguak itzultzeko eta Lizaso eta Azkueren aurkako epaiketa bertan behera uzteko eskatu du (Urola Kostako Hitza)

 

Torturen auziak aurrera egingo duen "itxaropenik ez" du Unai Lizasok

uztarria | 2006-02-24 : 18:02 | Politika

Gaur izan da Lizaso Madrilgo Hirugarren Instrukzioko epaitegian deklaratzen

Torturen aurka egindako elkarretaratzean ELA eta LAB sindikatuek, Habea eta EA alderdi politikoek eta Askatasunak parte hartu dute

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Jasandako torturen inguruan deklaratuko du Unai Lizasok

Urola Kostako Hitza | 2006-02-22 : 14:02 | Politika

Atxilotuta eduki zuten hiru egunetan, buruan kolpeak eta iletik tiraka jardun ziotela salatu zuen aske utzi zutenean

Tortura Euskal herrian, 2005 Txostenean jasotako Unai Lizasoren testigantza hemen irakurgai (Urola Kostako Hitza)

 

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Gaur PPk Pilar Elias omenduko du, Azpeitian

Urola Kostako Hitza | 2006-02-16 : 10:02 | Politika

Angel Acebes ere etorriko da Kirurin egingo duten omenaldiko bazkarira (Urola Kostako Hitza)

Azkeneko albistea (15:00): Pilar Eliasek eskerrak eman nahi izan dizkie alderdiko kide eta lagunei

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Begoña Uzkudun: "Omenaldia barruan gelditu direnei, senideei eta iheslariei eskaini nahi diet"

Urola Kostako Hitza | 2006-02-04 : 10:02 | Politika

Kartzelan 18 urte igaro eta gero, gaur (zapatua, 19:30) egingo diote omenaldia Begoña Uzkuduni, Errezilgo plazan (Urola Kostako Hitza)

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

-

Uztarria.eus | 2006-01-23 : 16:01 | Politika

-

 

Pasaiako segada ikertzen

Axun Erzibengoa ('Oarsoaldeko Hitza'-ren 'ON' hilabetekaria, 2005eko abenduko zenbakia) | 2006-01-16 : 16:01 | Politika

1984an Pasaiako Badian gertatutako hilketen auzia ikertzen jarraitzeko agindua eman du Gipuzkoako Auzitegiak

KAAko lau kide hil zituzten; haien artean, bi azpeitiar (Kurro eta Pelitxo)

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Euskal presoen aldeko manifestazio nazionalerako autobusa

Askatasuna | 2006-01-05 : 17:01 | Politika

Larunbatean izango da, Bilbon, 17:00etan hasita, dagozkien eskubideen jabe lelopean. Autobuserako, Orkatzen izena eman.

Manifestazioa Ibaetako dokumentua sinatu duten taldeek deitua da; 700 atxikimendu baino gehiago ditu

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

'Herrira' webgune berria

Askatasuna | 2005-12-30 : 13:12 | Politika

Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak webgunea martxan jarri du

www.mundurat.net/herrira

Webgunea eguneratuta mantentzen saiatuko gara: albisteak, informazioa, foroa... izango dira ikusgai

Emaitzak: 1635 | Orriak: 1 2 3 4 ... 74 75 76 77 78 79 80 81 82