Politika

Emakumeak ere 'Hitza eta erabakia' eskatzeko elkartu dira

Urola Kostako Hitza | 2006-12-18 : 15:12 | Politika

Duela bi aste 100 langile elkartu ziren helburu berarekin; asteazkenean herriko gazteen txanda izango da

Guztiek, urtarrilaren 13an 19:00etan Euskal Herriak du hitza eta erabakia lelopean izango den manifestaziorako deia egin dute (Urola Kostako Hitza)

 

Abenduaren 20an manifestaziorako deia egin du Azpeitiko Ezker Abertzaleak

Uztarria | 2006-12-16 : 11:12 | Politika

Manifestazio 19:30ean izango da; autodeterminazioaren alde, baldintza demokratikoak eskatu dituzte

Ezker abertzalekoen ustez, "herri honek baldintza demokratikoak behar ditu prozesua bururaino eramateko"

 

Autobusaren erreketa aldarrikatu dute

Uztarria | 2006-12-14 : 16:12 | Politika

"Euskal Herria eta bereziki ezker abertzalea jasaten ari den egoerari erantzuteko" erre zuten autobusa

»» Erantzunak: 1 (ErramunAizpuru)

Telesforo Monzon eta Loiolako euskal miliziak

Uztarria | 2006-12-05 : 20:12 | Politika

Francoren altxamenduaren ondoren, lehen euskal miliziak Azpeitian eratu zirela dio Monzon zenak; "euskal armada eratzeko oinarri izan ziren”

Iñaki Anasagastik 1973an egin zion elkarrizketarekin ‘Llámame Telesforo' liburua argitaratu du

 

Manoli Urangaren salaketa bikoitza

Uztarria | 2006-12-04 : 16:12 | Politika

Haren bizkartzain batek mehatxuak jaso izana salatu du eta PSE-EEko kideak berak Manuel Unanue kritikatu du udalbatzarrean "hitza mozteagatik"

EAJk eta EAk PSE-EEri erantzun diote mehatxatu denen alde daudela eta Urangari ez diotela egotzi biktimismoa erabili izana

2007ko udal aurrekontuak aurreko urtekoen ildotik

Urola Kostako Hitza | 2006-12-04 : 15:12 | Politika

Udalbatzarrean EAJk eta EAk alde bozkatu dute, Habea kontra agertu da eta PSE-EE eta PP abstenitu egin dira

Julian Eizmendi alkatearen hitzetan "aurrekontu orekatuak" dira (Urola Kostako Hitza)

Zabor bilketaz informazio zehatzagoa eskatu dute

Urola Kostako Hitza | 2006-11-27 : 15:11 | Politika

Azpeitiko Aralarrek Udalak etxeetara bidalitako gutunaz jardun du

Alde zaharrean zaborra botatzeko gurpildun plataforma txikiak proposatu dituzte (Urola Kostako Hitza)

'Herriko tabernen' kontrako neurriak hartzeko "nahikoa froga" ez dagoela dio Fiskaltzak

Uztarria | 2006-11-22 : 14:11 | Politika

Fiskalaren ustez "momentuz" ez dago nahikoa froga herriko tabernen eta Batasunaren arteko lotura egiaztatzeko

Aste honetan hilabete beteko da Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz Orkatz Kultur Elkartera inbentarioa egitera sartu zirela

Haika-Segi auziko epaia emateko epea hilabete baino gehiago luzatu dute

Uztarria | 2006-11-21 : 17:11 | Politika

Auziaren "konplexutasuna" dela-eta epaia emateko epea 30 lan egun luzatu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Auzipetuen artean dago Garikoitz Etxeberria Kafe azpeitiarra (Berria)

»» Erantzunak: 1 (mikel)

Habeak arau ordezkatzaileekin duen desadostasuna azaldu du

Uztarria | 2006-11-21 : 17:11 | Politika

Jarraitutako prozedurari, oinarri eta edukiei, helburu eta irtenbideei eta arau partikularrei egin dizkiete alegazioak

Habeak "haserako erabakia eten, zuzenketa guztiak egin, prozedura berri bat martxan jarri eta ondoren dokumentu berria jende aurrean jartzeko" eskatu dio Udalari

 

»» Erantzunak: 1 (Ander)

Azpeitiko EAJn Jon Jauregiren alde ia erabat

Uztarria | 2006-11-15 : 10:11 | Politika

GBB, Ahaldun Nagusirako hautagaia aukeratzeko prozesuan dabil, eta hilaren bukaeran egingo dute bigarren itzulia

Azpeitian ofizialki inork ez du aurkeztu Gonzalez Txabarriren aldeko hautagaitza

»» Erantzunak: 1 (Anam)

Garikoitz Etxeberria: "Guri berriro epaia eman nahi izatea ez da kasualitatea"

Uztarria | 2006-11-14 : 17:11 | Politika

Ostegunean Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai-Haika-Segi gazte erakundeen auziko epaia berriro aztertuko du

Fiskaltzak 10 urteko kartzela zigorra eskatu du, AVTk 15ekoa

Ostegunean manifestazioa Azpeitian, 19:30ean

Ezker Abertzaleak Orkatzeko miaketa salatu du

Urola Kostako Hitza | 2006-11-05 : 14:11 | Politika

Herritarrei datorren astean Bilbon izango den manifestazioan parte hartzeko dei berezia egin diete (Urola Kostako Hitza)

 

EB-Aralar koalizioak zinegotzi bat bai Azpeitian 2007an?

Uztarria | 2006-11-04 : 18:11 | Politika

Aralarren batzarrak gaur onartu du EAEn 2007ko foru eta udal hauteskundeetan EB-Berdeekin koalizioan joatea

2003ko emaitzak kontuan hartuz gero, zinegotzi bat lortuko lukete Azpeitian

Kultur arlotik ere babesa Orkatzi

Uztarria | 2006-11-02 : 16:11 | Politika

Kultur arloko hainbat eragileren sinadurak biltzen ari dira

Alde Zaharreko 82 establezimenduk babesa adierazi diote Orkatzi

Uztarria | 2006-10-30 : 17:10 | Politika

Atxikimenduan, babesa eskaintzeaz gain, "euskal herritarron hitza errespetatzea beharrezkoa" dela esan dute

Ertzaintzak egindako inbentarioaren ondoren sortu da ekimena

Espainiako Gerran ibilitakoak gogoan, elkarrekin eta aparte

Urola Kostako Hitza | 2006-10-30 : 13:10 | Politika

Udal Gobernua osatzen duten EAJko eta EAko ordezkariek hilerriko Erorien Gurutzean

Habeakoek Gernikako arbolan egin dituzte ekitaldiak (Urola Kostako Hitza)

 

Azpeitiarrak ere autoinkulpatu dira Ibarretxeren auzian

Uztarria | 2006-10-26 : 13:10 | Politika

Autobus bat joan da Azpeitia eta Azkoititik, eta autoetan bere kasa ere joan omen da jende gehiago

Astelehenean Xabier Arzallusek Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariaren aurkako auzibidean bere burua autoinkulpatu zuenean egindako deiari erantzun nahi izan diote

Ertzaintza Orkatzera sartu da

Uztarria | 2006-10-25 : 17:10 | Politika

Ertzaintzak Erdi kalea itxita du eta Orkatz Kultur Elkartea miatzen ari dira

Espainiako Auzitegi Gorenak astelehenean eman zuen herriko tabernetako ondasunen inbentaria egiteko agindua

Azken albistea (19:15): Orkatz kanpoan zeuden ertzainak eta furgoneta joan egin dira. Perez Arregi plazan Erdi kale bukaeran bilduta zeudenek aurre egin diete, eta tentsio uneak bizi izan dira (ikusi orduko bi bideo). Biharko (hilak 25) 19:30ean manifestazioa deitu dute

 

»» Erantzunak: 2 (euskaltzale, ekaitz)

Bake prozesuko bilerak Loiolako Santutegian?

Jon Agirre | 2006-10-24 : 16:10 | Politika

elconfidencial.com-ek esan du PSE, EAJ eta Batasuna bertan ari direla biltzen

"Jesuiten konpainiak bete-betean erabaki du bake prozesuan sartzea"

Emaitzak: 1635 | Orriak: 1 2 3 4 ... 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82