Politika

Topagunea: "Espetxe politikak hil egiten du"

Urola Kostako Hitza | 2007-10-26 : 09:10 | Politika

Etxerat-ek deituta maindire ilara egingo dute gaur (ostirala) presoen egoera salatzeko

Juan Karlos Arruti 'Paterra'-k kondenaren 3/4ak beteta dituela eta kalean egon beharko lukeela salatu dute (Urola Kostako Hitza)

EAJ: "Haserrea eta erabateko gaitzespena egiten diogu Batzokian Espainiako bandera ipini izanari"

Uztarria.eus | 2007-10-17 : 10:10 | Politika

"Burugabe" batzuek egiten dituzten erasoen artean, joan den astekoa "beste bat gehiago" izan dela azaldu du

"Ahal bezain azkarren, herri bezala identifikatzen gaituen ikurrina itzultzeko" eskatu diete "lapurtu zutenei"

»» Erantzunak: 4 (ander, mikel, IOlaizola)

Iparragirre Espainian epaitu nahian

Urola Kostako Hitza | 2007-10-17 : 09:10 | Politika

Euroagindua eskatu du Audientzia Nazionalak Iparragirre epaitzeko

Atzo, asteartea, deitu zuten epailearen aurrean deklaratzera (Urola Kostako Hitza)

Azpeitian "jarraipen zabala" izan du LABek deitutako lanuzte deialdiak

uztarria | 2007-10-11 : 13:10 | Politika

Azpeitiko hainbat enpresek eta komertzio askok itxi egin dute eguerdian; elkarretaratzeetan 350 bat lagun bildu dira

Arratsaldean manifestazioa egingo dute, 19:30ean

Azken albistea (urriak 12, 14:50). Mikel Zubimendi Valdemoroko kartzelara aldatu dute

 

Mobilizazio eguna deitu dute ostegunerako

Urola Kostako Hitza eta Uztarria | 2007-10-10 : 12:10 | Politika

.12:00etatik 13:00era lanuztea deitu dute azken egunotan izandako atxiloketak salatu eta Euskal Herriak bizi duen gatazka gainditzen laguntzeko

19:30ean manifestazioa abiatuko da plazatik (Urola Kostako Hitza)

 

Mikel Zubimendi Azpeitira atxilotuta ekarri du gaur Poliziak, eta haren etxea miatu dute

Uztarria.com | 2007-10-05 : 10:10 | Politika

Batasuneko Mahai Nazionalaren kontrako operazioan atzeman zuten atzo gauean

Bergararra da Zubimendi, baina Azpeitian bizi da duela urte batzuetatik

Azken albistea (hilak 8, 9:25). Garzonek kartzelara bidali du

 

»» Erantzunak: 5 (jaione, txokiarla, mikel, aitor )

'Txiki' eta Otaegi gogoratuko dituzte bihar euren herrietan

urola kostako hitza | 2007-09-26 : 09:09 | Politika

Gudari Eguna dela eta omenaldiak egingo dituzte eskualdeko hainbat herritan. Garrantzitsuenak Zarautzen eta Azpeitian egingo dira.

Haizea eta sustraiak , Txiki, Otaegi eta gerrako fusilatuei buruzko dokumentala Zinemaldian aurkeztu dute

Iñaki Errazkin: "Lana izateaz gain, hau guretzat militantzia ere bada"

Urola Kostako Hitza | 2007-09-24 : 09:09 | Politika

Hiru hilabete daramatza Iñaki Errazkinek karguan

Herritarrek dituzten kezkei eta orain arteko gertakariei buruzko azalpenak eman ditu (Urola Kostako Hitza)

 

"Errepresioaren aurrean" mobilizatzera deitu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Uztarria.eus | 2007-09-20 : 12:09 | Politika

Miren Odriozola Udalbiltzako kideak duen kartzelaratzeko arriskua salatu dute

Bihar, ostirala, kontzentrazioa egingo dute anbulatorio aurrean, 19:30ean

Eizmendi: "ETA eta eraikuntza nazionala ez dira bateragarriak"

Uztarria.eus | 2007-09-20 : 11:09 | Politika

Udalbiltza sortu zela zortzi urte bete dira aste honetan

Julian Eizmendi da EAJ eta EAren Udalbiltzako egungo zuzendaria

»» Erantzunak: 3 (Norah, jaione, aitor )

Fiskalak 10 urteko zigorra eskatu du Miren Odriozolarentzat

Urola Kostako Hitza | 2007-09-13 : 09:09 | Politika

Udalbiltzako 22 auzipetuei "erakunde terroristako kide" izatea leporatu die; Xarlo Etxezaharreta Hazparneko hautetsi ohia ere auzipetuen artean da

Odriozola Habeako zinegotzia izan da Azpeitiko Udalean (Urola Kostako Hitza)

 

Festetan ere presoak-eta gogoan

Uztarria.com | 2007-07-30 : 11:07 | Politika

Txupinazoaren aurretik elkarretaratzea egin dute plazan; asteazkenerako ere elkarretaratzea deitu du Etxeratek; 10:00etan, Loiolan

Azken albistea (uztailak 31, 14:00). Iparragirre Bois D'Arcy kartzelan sartu dute

 

Udalak "kezka" agertu du Iker Iparragirreren inkomunikazio egoeraz

Uztarria.com | 2007-07-28 : 15:07 | Politika

EAE-ANVk, EAk eta EB-Aralarrek osatutako gobernuaren mozioa onartu dute, eta Udala prest azaldu da atxilotuaren senideei laguntzeko; EAJk bere mozioa aurkeztu du

Lau alderdiek diote akordio politikoak “herritarren borondatea" errespetatu behar duela; EAJk ETAren indarkeriaren bukaera ere eskatu du

Iker Iparragirre atxilotu dute Frantziaren hego-ekialdean

Uztarria.eus | 2007-07-26 : 13:07 | Politika

Etakidea delakoan atzeman du Frantziako Poliziak; Juan Cruz Maiza eta Galder Bihotz Cornago ere harrapatu dituzte harekin, Rodezen

Iparragirrek 2005ean egin zuen ihes, Espainiako Polizia Azpeitira atxilotzera etorri zenean

Azken albistea (larunbata, 11:30). 135 lagun maindire ilaran

»» Erantzunak: 11 (ErramunAizpuru, jaione, Ander, kul, Ihintza...)

Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura eta Euskara diputatu izendatu dute

Uztarria.eus | 2007-07-12 : 13:07 | Politika

Lehen ere izana da diputatu: Kulturakoa, 1991tik 1995era

Gaur osatu dute Gipuzkoako Foru Aldundian Diputatuen Kontseilua

Jesus Gibert enpresaria atxilotu dute Azpeitian, 'zerga iraultzailea' ordaindu duelakoan

Berria.info | 2007-07-02 : 15:07 | Politika

Gibertek 81 urte ditu eta 1981eko martxoan bahitu egin zuten Komando Autonomo Antikapitalistek

Guardia zibilek haren etxea miatu dute, Donostian

Azpeitiko EAJ: “Ez dugu neurririk hartuko, erantzukizuna EArena da”

Uztarria.eus | 2007-06-18 : 19:06 | Politika

Larunbatean Alkatetza EAE-ANVk lortu izanak "ezustean" harrapatu duela jakinarazi du Eizmendi EAJren zerrendaburuak; "hau bonba bat da"

"EAk Alkatetza saldu egin du, herritarrek gehien bozkatu duten programa ez du aintzat hartu", esan du Etxeberria EAJren presidenteak

Azkeneko albistea (hilak 19, 14:02). Zumaiako alkateak dio "kromo aldaketarik ez" dutela egin Azpeitiarekin

 

»» Erantzunak: 11 (maitetxo, Txominn, HERRIA, Joxe, ARGU...)

Gipuzkoako EAk Azpeitikoari eskatu dio EAE-ANVri Alkatetza kentzeko zentsura mozioa aurkezteko

Uztarria.eus | 2007-06-17 : 16:06 | Politika

Zerrendarik bozkatuena (EAJrena) errespetatu ez izana leporatu dio Galdosek EAri, eta astebeteko epea eman dio "konponbidea" jartzen hasteko

Azpeitiko EAkoak ez dira Galdosen ildokoak

»» Erantzunak: 5 (Joxe, ARGU, jon, Anam, Uztarria)

Julia Tercero, Lizartzako zinegotzi orain

Uztarria.com | 2007-06-13 : 16:06 | Politika

Larunbatean hartuko du kargua, PPren hango zerrendako kideak erretiratu egin direlako

Aurreko legealdian gauza bera egin zuen Azpeitian

 

»» Erantzunak: 4 (Ander, ErramunAizpuru, Osky)

"Adostasunik ez" Udaleko kargu-hartze bezperatan

Uztarria.eus | 2007-06-13 : 16:06 | Politika

Larunbatean izango da ekitaldia, eta alderdiek hizketan segitzen dute

Bozketa bat egingo dute eta boto gehien lortzen dituena izango da alkate

Emaitzak: 1642 | Orriak: 1 2 3 4 ... 68 69 70 71 72 73 74 75 ... 80 81 82 83