Politika

Azken zortzi urteotan herrian garatu duen eraldaketan sakondu nahi du EH Bilduk

Uztarria.eus | 2019-05-03 : 14:43 | Politika

"Herritarrekin batera emango ditugu pausoak, pixkanaka baina etenik gabe", azaldu du Nagore Alkorta EH Bilduren alkategaiak. Hark adierazi du herritarren lehetasunak ezagutzeko gauzatu zuten galdeketa prozesuko emaitzak herri programan txertatu dituztela. Eneko Etxeberria egungo alkateak esan du Alkorta eta haren taldea Azpeitiak aurkez ditzakeen hautagairik "onenak" direla.

 

Etxean da Joseba Segurola 'Xegu' preso ohia

Uztarria.eus | 2019-05-01 : 10:06

Herrian da dagoeneko Joseba Segurola Xegu preso ohia (Azpeitia, 1975). Atzo iluntzean utzi zuten aske azpeitiarra, eta 20:45 aldean atera zen hura Soto del Real espetxetik (Madril). Segurolak kartzelaren...

»» Erantzunak: 1 (Potto)

EAJk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztuko du ostiralean Basazabalen

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 15:53 | Politika

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztuko du EAJk ostiralean, maiatzak 3, 19:00etan, Basazabal jauregian. Amaia Etxeberria alkategaiak gidatuko du aurkezpen ekitaldia. EAJk eskerrak eman dizkio herritarrei, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan erakutsitako konfiantzagatik.

 

»» Erantzunak: 3 (Potto, AbaskalenekoXanti, jexuxenama)

Aske utzi dute Joseba Segurola 'Xegu' presoa

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 14:38 | Politika

ETAko kide izatea leporatuta atxilotu zuten azpeitiarra 2005ean. Orduz geroztik, Frantziako hainbat espetxetan izan dute preso. Frantziako kartzela zigorra beteta, atzo Madrilera eraman zuten azpeitiarra Euroagindu bat tarteko, eta gaur, baldintzarik gabe aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek. Soto del Real espetxera eraman dute, azken izapideak egitera, eta arratsean geratu da libre.

 

»» Erantzunak: 3 (Aldapa1, alaken, Potto)

Maiatzaren 18ko Sare Eguna, prest

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | 2019-04-30 : 08:40 | Politika

Hemen duzue aurten maiatzaren 18an, larunbatez, egingo den Sare Egunaren egitarau osoa. Egun osoan zehar...

Zuei esker euskal herritarren interesak defendituko dira Espainian ere

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | 2019-04-29 : 16:30 | Politika

Mila esker atzo, igandea, EH Bilduren aldeko hautua egin zenuten 3.254 azpeitiarrei. Zuen botoari esker, euskal herritarren interesak defendituko ditugu Espainiako estatuan. Lan egingo da eskubide sozialen defentsan, presoak...

Inkestan galdera berria: 'Espainiako hauteskundeetako boto joerari eutsiko al diozu udal bozetan?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2019-04-29 : 14:34 | Politika

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Espainiako hauteskundeetako boto joerari eutsiko al diozu udal bozetan?. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, alergiei buruzkoan, 106 lagunek eman dute boza.

 

Boto bitxia, Urrestillan

Uztarria.eus | 2019-04-29 : 11:07

Atzoko hauteskunde egunak utzi zuen bitxikeriarik Azpeitian. Hainbat alderdiren aldeko paperak ez ezik, bestelako boto bat ere jaso zuten Urrestillako boto kutxa batean. "Casadok eta Riberak constituzio liburuska bana erosi...

»» Erantzunak: 5 (Gabiriko Pablo, Juanlu, baigizona, Txakurzarra, enpankaleko_ataikue)

Maiatzaren 26ko hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa bihar egingo dute

Uztarria.eus | 2019-04-29 : 10:09 | Politika

Europako Parlamenturako, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako eta udal hauteskundeetarako mahaiak eratzeko zozketak 09:00etan egingo dituzte. Udaletxeko areto nagusian jarri du zozketa egiteko ez ohiko udalbatzarraren hitzordua Udalak.

 

EAJk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak Azpeitian

Uztarria.eus | 2019-04-28 : 21:51 | Politika

Alderdi jeltzaleak 3.378 boz jaso ditu (botoen %41,65). Bigarren indarra EH Bildu izan da, EAJk baino 124 boto gutxiagorekin (3.254 boz). 2016ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin alderatuta, ia hamabi puntu hazi da parte-hartzea; izan ere, gaurko bozetan herritarren %72,82 joan dira botoa ematera. Senaturako ere EAJko ordezkariek jaso du boto gehien.

 

18:00etan, %60,58koa da Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako parte-hartzea Azpeitian

Uztarria.eus | 2019-04-28 : 18:10 | Politika

2016ko Espainiako hauteskundeekin alderatuta, 15 puntu igo da parte-hartzea Azpeitian. 18:00etan, 6.358 lagunek dute botoa emanda.

 

Erroldaren %44,33ak eman du botoa 14:00etarako Azpeitian

Uztarria.eus | 2019-04-28 : 15:01 | Politika

Espainiako Gorteetarako izan ziren azken hauteskundeekin alderatuta, igoera nabarmena izan du parte-hartzeak Azpeitian. Izan ere, 2016an, azpeitiarren %33,54ak zuen botoa emanda ordu horretarako.

 

Herritarrak normaltasunez ari dira Espainiako Gorteetarako botoa ematen

Uztarria.eus | 2019-04-28 : 12:55 | Politika

 

Espainiako Gorteetarako hauteskunde eguna da gaur, igandea, eta herritarrek Kongrasurako eta Senaturako ordezkariak aukeratuko dituzte. 09:00az geroztik, zabalik daude hautetsontziak, eta azpeitiarrak normalatasunez ari dira botoa ematen dagokien hauteslekuetan...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Espainiako hauteskundeen emaitzak igandean bertan Uztarria.eus-en

Uztarria.eus | 2019-04-26 : 11:14 | Politika

Uztarria.eus-ek, aurreko hauteskundeetan egin izan duen bezala, jarraipen berezia egingo du igandean, Espainiako hauteskunde orokorretan. Kongresurako zein Senaturako bozetan Azpeitian izango diren emaitzak jarriko ditu webgunean.

 

Hauteskunde zerrendak argitaratu dituzte buletin ofizialean

Uztarria.eus | 2019-04-24 : 09:54 | Politika

Gaur, asteazkena, kaleratu ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak datorren maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztu diren behin-behineko hautagai zerrendak. Horien artean, Azpeitiko udal hauteskundeetako hautagaienak, eta hiru alkategai izango dira herritarren aukeran.

 

»» Erantzunak: 4 (Perikomotxala, PelloAlkorta, IrekiAteak)

Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea izango da ekainean Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Ikasle Abertzaleak | 2019-04-23 : 13:55 | Politika

Burgesiak argi du langile klase antolatua dela bere botere posizioa zalantzan jar dezakeen bakarra. Desjabetu...

Ikurrin ugari balkoietan, Aberri Egunez

Uztarria.eus | 2019-04-21 : 11:51 | Politika

 

Aberri Eguna da gaur, eta gaurko egunez ohi den moduan, kolore zuriak, gorriak eta berdeak atera ditu jendeak balkoietara, aberriarekiko atxikimendua azalduz. Batek baino gehiagok egin du bat gaurko egunarekin...

»» Ikusi argazki guztiak (10) »» Erantzunak: 2 (baigizona, miren)

Ezetz esan zuten

Uztarria.eus | 2019-04-15 : 10:46 | Politika

Dagoeneko osorik irakur daiteke webgune honetan 2019ko apirileko Uztarria aldizkaria (PDF formatuan, hemen). Herri aldizkariaren 215. zenbaki horretan, 90eko hamarkadan derrigorrezko soldadutzari ezetz esan eta intsumiso egin ziren hiru herritarrekin hitz egin du Julene Frantzesena kazetariak, Euskal Herrian intsumisio mugimendua sortu zeneko 30. urteurrenaren harira.

 

Larriki gaixo diren presoen askatasuna eskatu du Sarek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | 2019-04-15 : 10:41 | Politika

Azpeitiko Sare Herritarrak espetxean larriki gaixo diren pertsonak gogora ekarri nahi ditu anbulatorio aurrean egindako...

Irailaren 16an hasiko da Eneko Ibarguren eta beste 46 lagunen kontrako epaiketa

Uztarria.eus | 2019-04-11 : 12:40 | Politika

Fiskalak 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du Ibargurenentzat, baita 4.800 euroko isuna eta 8 urteko inhabilitazioa ere. Herrirako kide izateagatik, "erakunde terroristan" parte-hartzea eta "terrorismoari gorazarre egitea" leporatzen dio fiskalak azpeitiarrari. Auzipetuek azaldu dutenez, euskal presoen eskubideen aldeko lana egin dute, eta auzibidea "estatuaren estolderietan sortutako astakeria juridiko eta soziala" dela salatu dute.

 

Emaitzak: 1821 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 89 90 91 92