Politika
Eneko Ibarguren: "Kapitulu berriak eta ederragoak irekitzeko gogoz nago. Maitasun handiz, eskerrik asko denoi"
2019-09-16 : 12:39 | Politika
|Amaitu da 11/13 sumarioko 47 auziperatuen kontrako epaiketa, aldeen arteko akordioa erdietsita. Espainiako Auzitegi Nazionaletik atera ostean, honako mezu hau helarazi nahi izan du Eneko Ibargurenek. Bere egoeraren nahiz kideen egoeraren berri eman, sentipenak elkarbanatu eta eskerrak eman ditu azpeitiarrak.
»» Erantzunak: 1 (alaken)
Nagore Alkorta Eudeleko bigarren presidenteorde izendatuko dute
2019-09-13 : 15:50 | Politika
|Eudeleko gobernu organoen hautaketara hautagaitza bateratua aurkeztuko dute EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk. Proposamena da Gorka Urtaran presidente, Jose Antonio Santano presidenteorde eta Nagore Alkorta bigarren presidenteorde izendatzea.
Udaletxean hartu dute Eneko Ibarguren, 11/13 auziko epaiketaren atarian
2019-09-10 : 12:00
|Irailaren 16an hasiko da Eneko Ibarguren Kurku azpeitiarraren eta 11/13 sumarioko 47 auziperatuen kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketaren atarian, azpeitiarraren berri "lehen eskutik" jasotzeko udaletxean hartu dute Ibarguren Nagore Alkorta...
Epaiketaren atarian, herritarren babes beroa jaso du Eneko Ibargurenek
2019-09-07 : 13:44 | Politika
|Beste behin ere herritarren babesa jaso du 11/2013 sumarioan auzipetuta dagoen Eneko Ibarguren Kurku azpeitiarrak. Hilaren 16an hasiko dira epaitzen Ibarguren eta beste 46 euskal herritar Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta...
Elkartasunez beteko dute plaza zapatuan, Eneko Ibargureni babesa agertzeko mosaikoarekin
2019-09-03 : 13:01 | Politika
|12:30ean egingo dute Elkartasun Mosaikoa herriko plazan, eta ehunka lagun elkartu nahi dituzte bertan, Ibargureni babesa agertzeko nahiz "zilegi izan den eta izaten jarraitzen duen lan politiko bat" epaituko dutela salatzeko. Mosaikorako gonbidapenak eman eta isunei aurre egiteko txapak saltuko dituzte egunotan plazan. Hilaren 16an hasiko da 11/13 sumarioko 47 auziperatuen kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Eneko Ibarguren: "Zilegia izan den lana epaituko dute irailean"
2019-09-02 : 09:17 | Politika
|"ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, eta 11/13 sumarioaren barruan, Eneko Ibarguren eta beste 46 lagun epaituko dituzte irailean hasita, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Uztarria herri aldizkariaren 219. zenbakian Ibarguren elkarrizketatu du luze, Julene Frantzesena kazetariak.
Agerraldi jendetsua egin dute Sanagustinen 11/13 sumarioko auziperatuen alde
2019-08-31 : 12:12 | Politika
|47ak Herrian plataformak deituta agerraldi jendetsua egin dute gaur, zapatua, Sanagustin kulturgunean. "ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, datorren irailaren 16an hasiko da 47 euskal herritarren aurkako epaiketa Madrilen, eta horien artean, Eneko Ibarguren Kurku azpeitiarra epaituko dute. 80 pertsona inguru bildu dira gaurko agerraldian epaiketa salatzeko, tartean, hainbat alorretako jende ezaguna.
Ostiral honetan elkarretaratzea izango da
2019-08-28 : 08:42 | Politika
|Ostiral honetan, abuztuak 30, elkarretaratzea egingo dugu plazan, 'Korapiloak askatzeko unea da' lemapean. Euskal presoek...
Euskal presoen eskubideak aldarrikatu dituzte, 'Korapiloak askatzeko unea da' lelo hartuta
2019-07-27 : 20:08 | Politika
|Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko, gaurko hainbat ekitaldi antolatu du Azpeitiko Sarek. Saninazioen atarian, Presoen Eguna mural bat margotuz hasi nahi zuten, baina ekitaldi hori bertan behera utzi dute euriagatik. Arratsaldean...
Animatu elkartasun keinu desberdinak egitera
2019-07-22 : 08:14 | Politika
|Elkartasunak ez duelako etenik, datozen asteetan jada hasiak diren elkartasun keinu ezberdinak egitera animatu nahi...
Errazkinen eta Intxaurrandietaren aldeko ebazpenari helegitea jartzea baztertu du GHK-k
2019-07-19 : 14:42 | Politika
|Espainiako Kontu Auzitegiak ekainean berretsi zuen Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohiaren eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko presidente ohiaren aldeko epaia. GHK-k txosten juridiko bat eskatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenean beste helegite bat jarri edo ez aztertzeko, eta gaur erabaki du Bilduko bi agintari ohien aurka ez egitea, txostenaren arabera, ez delako "arrazoizkoa" aurrera segitzea.
Joseba Alvarez: "G7aren gailurra Euskal Herrian egitea inposizio politiko bat da"
2019-07-17 : 11:30 | Politika
|G7a Miarritzen bilduko da abuztuan, eta 'Zertara datoz Zazpi Handiak Miarritzera?' hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Joseba Alvarezek (Donostia, 1959) Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.
Ehunka herritarrek babestu dute Eneko Ibarguren 'Kurku'
2019-07-11 : 12:15 | Politika
|Irailaren 16tik aurrera, Eneko Ibarguren Kurku azpeitiarra eta beste 46 lagun epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, "ETAren espetxe frontea" osatzea leportatuta. Ibarguren eta gainontzeko auziperatuak babesteko agerraldi jendetsua egin zuten atzo, Eneko Herrian plataformak deituta. Epaiketaren nondik norakoen berri emateaz gain, hemendik irailera bitartean izango diren ekimenen berri ere eman zuten.
Zazpi Handiek Miarritzen egingo duten gailurra aztergai izango dute uztailaren 17an Sanagustinen
2019-07-09 : 10:35 | Politika
|Abuztuaren 24an, 25ean eta 26an Miarritzen (Lapurdi) batuko dira AEB, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Frantzia...
Eneko Ibargureni babesa adierazteko agerraldia egingo dute asteazkenean
2019-07-05 : 11:48 | Politika
|Irailaren 16an hasiko da presoen elkartasun mugimenduko 47 herritarren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, 11...
Euskalduntasun etnikoa eta nazionala izango ditu hizpide Joxe Manuel Odriozolak bihar
2019-07-04 : 08:19 | Politika
|Idazleak Euskalduntasun etnikoa ala nazionala hitzaldia eskainiko du bihar, ostirala, 19:00etan, Baigerako aretoan. Naziogintza taldeak antolatu du solasaldia, eta herritarrek beren ideiak partekatzeko aukera izango dute hitzaldiaren ostean.
Jabier Larrañaga eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundi berrian
2019-06-30 : 18:31 | Politika
|Larrañagak Ogasuneko eta Finantzetako diputatu izaten jarraituko du. Mendozak, aldiz, kargua estreinatuko du: Gobernantza departamentuaren arduraduna eta aldundiaren bozeramailea izango da Azpeitian jaiotako hondarribiarra.
Udalbatza berria osatzeko osoko bilkura, irudietan
2019-06-17 : 14:50 | Politika
|Erlo Telebistak bideo honetan jaso du joan den zapatuan Azpeitiko udalbatza berria osatzeko egin zuten osoko bilkura. Nagore Alkorta izendatu zuten alkate udalbatzar horretan.
Amaitu da Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea Azpeitian
2019-06-16 : 11:00 | Politika
|Lau egunetako jardunaldien ostean, amaitu da Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak lehenengo aldiz antolatu duten Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea Azpeitian. Gaur, igandea, azken garbiketa lanak egin dituzte auzolanean...
Jaso du aginte makila Nagore Alkortak, Azpeitiko lehen emakume alkateak
2019-06-15 : 13:59 | Politika
|Gaur eguerdian osatu dute 2019-2023 agintaldirako udalbatza berria. Nagore Alkorta da Azpeitiko alkate berria, eta historian kargu hori hartu duen lehen emakumea. EH Bilduren hamar hautetsien botoak jaso ditu inbestiduran; Amaia Etxeberriak, EAJren zazpienak. Alkortak gogoan izan du hori bere hitzartzean. Jasotakoa hobeto uzten saiatuko direla hitz eman, eta horretarako "esfortzurik handiena eta konpromiso zintzoena" agindu ditu.
»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)