Politika

Autobusa antolatu dute Altsasuko gazteen kontrako epaia salatzeko zapatuan Iruñean egingo den mobilizaziorako

Uztarria.eus | 2019-10-22 : 14:02 | Politika

Jada eman daiteke Iruñera joan-etorria egiteko autobuserako izena, Orkatz tabernan. Zapatuan 15:00etan aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik. Iruñean, Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean, izango da kontzentrazioa zapatuan, 17:00etan hasita. Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformek deitu dute protesta.

 

Posta bidezko boza emateko laguntza eskainiko du EAJk

Uztarria.eus | 2019-10-22 : 08:14 | Politika

Urriaren 29a, asteartea, izango da laguntza jasotzeko azken eguna; 18:30etik 20:00etara bitartean Batzokian eskainiko du EAJk zerbitzua.

 

Aitor Letamendia da Azpeitiko EAren koordinatzaile berria

Uztarria.eus | 2019-10-21 : 16:14

Joan zen asteaz geroztik, Azpeitiko Eusko Alkartasunako koordinatzailea da Aitor Letamendia. Agustin Lizarralderen lekukoa hartu du gazte azpeitiarrak, eta aurrerantzean bera izango da Azpeitiko EAren batzordearen burua.

Eusko Alkartasunaren barruko...

Kataluniarekiko elkartasuna lantegi atarietara atera du hainbat langilek

Uztarria.eus | 2019-10-18 : 15:27 | Politika

 

Euskal Herrian gehiengoa osatzen duten sindikatuek —ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru– deituta, Azpeitiko hainbat lantegitako eta ikastetxetako beharginek erreferenduma egitea delitua ez dela aldarrikatzeko eta espetxeratutako Kataluniako buruzagi...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Kataluniari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute plazan

Uztarria.eus | 2019-10-18 : 13:22 | Politika

Azpeitiko Udalak deituta Kataluniari babesa adierazteko elkarretaratzea izan da plazan gaur, ostirala, eta udaleko hainbat zinegotzi eta langile nahiz beste zenbait herritar izan dira bertan. Bestalde, gai horren harira, agerraldia egin du plazan Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatuak.

 

Dozenaka lagun bildu ziren atzo Aitor Esteban politikariak eman zuen hitzaldian

Uztarria.eus | 2019-10-18 : 10:58

Euskal erronka Madrilen izenburupean hitzaldia eskaini zuen atzo, osteguna, Aitor Esteban EAJren Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaileak Sanagustinen, eta dozenaka lagun bildu zen bertan haren hitzaldia entzuteko. Estebanek egungo egoera politikoa...

Kataluniari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du udalak etzirako

Uztarria.eus | 2019-10-16 : 16:09 | Politika

Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Kataluniako bederatzi buruzagi independentistari, eta hori salatzeko, elkarretaratzea deitu du Azpeitiko Udalak. Etzi, ostirala, egingo dute protesta, 12:00etan, plazan.

 

Aitor Esteban: "Autogobernua hedatzeko etengabeko jardunean aritzea dugu jomuga"

Uztarria.eus | 2019-10-16 : 15:00 | Politika

Aitor Esteban EAJren Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaileak hitzaldia eskainiko du bihar Sanagustinen, 19:00etan hasita. Euskal erronka Madrilen izenburupean arituko da solasean, eta hizpide izango ditu egungo egoera politikoa eta alderdi jeltzaleak kongresurako dituen erronkak. Hitzaldiaren atarian, Espainiako panorama politikoaz eta EAJren agenda politikoaz mintzatu da.

 

Kataluniako presoei elkartasuna erakutsi eta erreferenduma ez dela delitua adierazi dute dozenaka azpeitiarrek

Uztarria.eus | 2019-10-14 : 19:41 | Politika

 

Elkarretaratze jendetsua egin dute arratsean Azpeitiko plazan, Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako bederatzi buruzagi independentistari ezarritako kartzela zigorrak salatzeko eta haiekiko eta Kataluniarekiko elkartasuna adierazteko. Dozenaka lagunek egin du bat Azpeitiko...

»» Ikusi argazki guztiak (6) »» Erantzunak: 2 (Pruden Larrañaga, Enekoitz Esnaola)

Preso katalanen aurkako epaia salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2019-10-14 : 10:12 | Politika

Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorra ezarri die bederatzi buruzagi independentista katalani, eta epai hori salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, plazan. Azpeitiko Gure Eskuk deitu du protestara.

 

'Euskal erronka Madrilen' hitzaldia eskainiko du Aitor Estebanek ostegunean Sanagustinen

Uztarria.eus | 2019-10-14 : 10:51 | Politika

Aitor Esteban EAJren bozeramailea da Espainiako Diputatuen Kongresuan, eta osteguneko solasaldian zehar jeltzaleek Madrilen dituzten erronkak izango ditu hizpide. Azpeitiko EAJk antolatu du hitzaldia, eta 19:00etan hasiko da. 

 

»» Erantzunak: 1 (Perikomotxala)

Herri Eskolak egin dituzte Gaztetxean, 'Euskal Estatu sozialista eraiki!' lelo hartuta

Uztarria.eus | 2019-10-13 : 11:12 | Politika

 

Atzo, urriak 12, Hispanitatearen Egunaren aurka Herri Eskolak egin zituzten Azpeitiko Gaztetxean, Azpeitiko Ikasle Abertzaleak eta Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta. Hispanitatearen Egunean ezer ez dutela ospatzeko aldarrikatu zuten, eta goizetik iluntzera...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Jendetza elkartu da plazan Altsasuko gazteei ezarritako epaia salatzeko

Uztarria.eus | 2019-10-11 : 10:56

Espainiako Auzitegi Gorenak asteazkenean jakinarazi zuen Altsasuko gazteen epaia, eta kartzelan dauden zazpi gazteek preso segitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek espetxe zigor urteak jaitsi dizkien. Erabaki hori salatzeko...

Elkarretaratzea egingo dute gaur, Altsasuko gazteei Gorenak ezarritako zigorrak salatzeko

Uztarria.eus | 2019-10-10 : 08:44 | Politika

Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiz, Altsasuko gazteek espetxean segitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek espetxe zigor urteak murriztu dizkien. Auzitegi horren erabakia salatzeko elkarretaratzea izango da 19:00etan, plazan.

 

Finantzen Euskal Kontseiluko kide izango da Nagore Alkorta alkatea

Uztarria.eus | 2019-10-09 : 15:39 | Politika

Eudelek hiru kide proposatu ditu 2019-2023 agintaldian kontseiluko kide izateko; Alkortaz gain, Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Gordexolako alkate Angela Egia izango dira Eudelen ordezkariak. Eusko Jaurlaritzako, hiru diputazioetako eta Eudeleko ordezkariek osatzen dute kontseilua.

 

Herri Eskolak antolatu ditu Azpeitiko IAk larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Ikasle Abertzaleak | 2019-10-08 : 10:17 | Politika

Azpeitiko Ikasle Abertzaleok eta Azpeitiko Gaztetxeak Herri Eskolak antolatu ditugu datorren larunbaterako, urriaren 12rako.

Hispanitatearen...

Angel Otaegiri omenaldia egin diote Nuarben

Uztarria.eus | 2019-09-28 : 13:40 | Politika

 

Atzo, ostirala, 44 urte beteko ziren Francoren erregimenak ETAko kide Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra hil zituela, FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Horren harira, atzo ...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Gudari Egunaren harira, hainbat ekitaldi egingo dute ostiralean nahiz larunbatean Nuarben

Uztarria.eus | 2019-09-24 : 10:06 | Politika

Ostiralean, lore eskaintza egingo dute Nuarbeko hilerrian, 18:00etan hasita. Hilaren 28an, berriz, ekitaldia egingo dute Nuarben, 12:30etik aurrera. Ostiralean 44 urte beteko dira Francoren erregimenak ETAko kide Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra hil zituela, FRAPeko beste hiru kiderekin batera

 

Alderdi Egunera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko EAJk

Uztarria.eus | 2019-09-23 : 17:24 | Politika

Jeltzaleek datorren igandean ospatuko dute urtero egin ohi duten festa eguna, Forondan (Gasteiz). Autobusa 09:00etan aterako da anbulatorioaren aurretik.

 

Nagore Alkorta Eudeleko presidenteorde izendatu dute

Uztarria.eus | 2019-09-19 : 14:51

(Argazkia: Barren)

Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea Eudeleko presidenteorde izendatu dute gaur, Elgoibarren (Gipuzkoa) egin duten ekitaldian. Eudel Euskal Udalen Elkarteak gaur goizean egin du urteko batzar nagusia, 2019-2023 agintaldirako gobernu-organo...

Emaitzak: 1869 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 91 92 93 94