Politika

Nagore Alkorta Eudeleko presidenteorde izendatu dute

Uztarria.eus | atzo : 14:51

(Argazkia: Barren)

Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea Eudeleko presidenteorde izendatu dute gaur, Elgoibarren (Gipuzkoa) egin duten ekitaldian. Eudel Euskal Udalen Elkarteak gaur goizean egin du urteko batzar nagusia, 2019-2023 agintaldirako gobernu-organo...

Eneko Ibarguren: "Kapitulu berriak eta ederragoak irekitzeko gogoz nago. Maitasun handiz, eskerrik asko denoi"

Uztarria.eus | 2019-09-16 : 12:39 | Politika

Amaitu da 11/13 sumarioko 47 auziperatuen kontrako epaiketa, aldeen arteko akordioa erdietsita. Espainiako Auzitegi Nazionaletik atera ostean, honako mezu hau helarazi nahi izan du Eneko Ibargurenek. Bere egoeraren nahiz kideen egoeraren berri eman, sentipenak elkarbanatu eta eskerrak eman ditu azpeitiarrak.

 

»» Erantzunak: 1 (alaken)

Nagore Alkorta Eudeleko bigarren presidenteorde izendatuko dute

Uztarria.eus | 2019-09-13 : 15:50 | Politika

Eudeleko gobernu organoen hautaketara hautagaitza bateratua aurkeztuko dute EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk. Proposamena da Gorka Urtaran presidente, Jose Antonio Santano presidenteorde eta Nagore Alkorta bigarren presidenteorde izendatzea.

 

Udaletxean hartu dute Eneko Ibarguren, 11/13 auziko epaiketaren atarian

Uztarria.eus | 2019-09-10 : 12:00

Irailaren 16an hasiko da Eneko Ibarguren Kurku azpeitiarraren eta 11/13 sumarioko 47 auziperatuen kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketaren atarian, azpeitiarraren berri "lehen eskutik" jasotzeko udaletxean hartu dute Ibarguren Nagore Alkorta...

Epaiketaren atarian, herritarren babes beroa jaso du Eneko Ibargurenek

Uztarria.eus | 2019-09-07 : 13:44 | Politika

 

Beste behin ere herritarren babesa jaso du 11/2013 sumarioan auzipetuta dagoen Eneko Ibarguren Kurku azpeitiarrak. Hilaren 16an hasiko dira epaitzen Ibarguren eta beste 46 euskal herritar Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Elkartasunez beteko dute plaza zapatuan, Eneko Ibargureni babesa agertzeko mosaikoarekin

Uztarria.eus | 2019-09-03 : 13:01 | Politika

12:30ean egingo dute Elkartasun Mosaikoa herriko plazan, eta ehunka lagun elkartu nahi dituzte bertan, Ibargureni babesa agertzeko nahiz "zilegi izan den eta izaten jarraitzen duen lan politiko bat" epaituko dutela salatzeko. Mosaikorako gonbidapenak eman eta isunei aurre egiteko txapak saltuko dituzte egunotan plazan. Hilaren 16an hasiko da 11/13 sumarioko 47 auziperatuen kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. 

 

Eneko Ibarguren: "Zilegia izan den lana epaituko dute irailean"

Uztarria.eus | 2019-09-02 : 09:17 | Politika

"ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, eta 11/13 sumarioaren barruan, Eneko Ibarguren eta beste 46 lagun epaituko dituzte irailean hasita, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Uztarria herri aldizkariaren 219. zenbakian Ibarguren elkarrizketatu du luze, Julene Frantzesena kazetariak.

 

Agerraldi jendetsua egin dute Sanagustinen 11/13 sumarioko auziperatuen alde

Uztarria.eus | 2019-08-31 : 12:12 | Politika

47ak Herrian plataformak deituta agerraldi jendetsua egin dute gaur, zapatua, Sanagustin kulturgunean. "ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, datorren irailaren 16an hasiko da 47 euskal herritarren aurkako epaiketa Madrilen, eta horien artean, Eneko Ibarguren Kurku azpeitiarra epaituko dute. 80 pertsona inguru bildu dira gaurko agerraldian epaiketa salatzeko, tartean, hainbat alorretako jende ezaguna.

 

Ostiral honetan elkarretaratzea izango da

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | 2019-08-28 : 08:42 | Politika

Ostiral honetan, abuztuak 30, elkarretaratzea egingo dugu plazan, 'Korapiloak askatzeko unea da' lemapean. Euskal presoek...

Euskal presoen eskubideak aldarrikatu dituzte, 'Korapiloak askatzeko unea da' lelo hartuta

Uztarria.eus | 2019-07-27 : 20:08 | Politika

 

Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko, gaurko hainbat ekitaldi antolatu du Azpeitiko Sarek. Saninazioen atarian, Presoen Eguna mural bat margotuz hasi nahi zuten, baina ekitaldi hori bertan behera utzi dute euriagatik. Arratsaldean...

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Animatu elkartasun keinu desberdinak egitera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Eneko herrian | 2019-07-22 : 08:14 | Politika

Elkartasunak ez duelako etenik, datozen asteetan jada hasiak diren elkartasun keinu ezberdinak egitera animatu nahi...

Errazkinen eta Intxaurrandietaren aldeko ebazpenari helegitea jartzea baztertu du GHK-k

Uztarria.eus | 2019-07-19 : 14:42 | Politika

Espainiako Kontu Auzitegiak ekainean berretsi zuen Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohiaren eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko presidente ohiaren aldeko epaia. GHK-k txosten juridiko bat eskatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenean beste helegite bat jarri edo ez aztertzeko, eta gaur erabaki du Bilduko bi agintari ohien aurka ez egitea, txostenaren arabera, ez delako "arrazoizkoa" aurrera segitzea.

 

Joseba Alvarez: "G7aren gailurra Euskal Herrian egitea inposizio politiko bat da"

Urola Kostako Hitza | 2019-07-17 : 11:30 | Politika

G7a Miarritzen bilduko da abuztuan, eta 'Zertara datoz Zazpi Handiak Miarritzera?' hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Joseba Alvarezek (Donostia, 1959) Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

 

Ehunka herritarrek babestu dute Eneko Ibarguren 'Kurku'

Uztarria.eus | 2019-07-11 : 12:15 | Politika

Irailaren 16tik aurrera, Eneko Ibarguren Kurku azpeitiarra eta beste 46 lagun epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, "ETAren espetxe frontea" osatzea leportatuta. Ibarguren eta gainontzeko auziperatuak babesteko agerraldi jendetsua egin zuten atzo, Eneko Herrian plataformak deituta. Epaiketaren nondik norakoen berri emateaz gain, hemendik irailera bitartean izango diren ekimenen berri ere eman zuten.

 

Zazpi Handiek Miarritzen egingo duten gailurra aztergai izango dute uztailaren 17an Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2019-07-09 : 10:35 | Politika

Abuztuaren 24an, 25ean eta 26an Miarritzen (Lapurdi) batuko dira AEB, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Frantzia...

Eneko Ibargureni babesa adierazteko agerraldia egingo dute asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Eneko herrian | 2019-07-05 : 11:48 | Politika

Irailaren 16an hasiko da presoen elkartasun mugimenduko 47 herritarren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, 11...

Euskalduntasun etnikoa eta nazionala izango ditu hizpide Joxe Manuel Odriozolak bihar

Uztarria.eus | 2019-07-04 : 08:19 | Politika

Idazleak Euskalduntasun etnikoa ala nazionala hitzaldia eskainiko du bihar, ostirala, 19:00etan, Baigerako aretoan. Naziogintza taldeak antolatu du solasaldia, eta herritarrek beren ideiak partekatzeko aukera izango dute hitzaldiaren ostean.

 

Jabier LarraƱaga eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundi berrian

Uztarria.eus | 2019-06-30 : 18:31 | Politika

Larrañagak Ogasuneko eta Finantzetako diputatu izaten jarraituko du. Mendozak, aldiz, kargua estreinatuko du: Gobernantza departamentuaren arduraduna eta aldundiaren bozeramailea izango da Azpeitian jaiotako hondarribiarra.

 

Udalbatza berria osatzeko osoko bilkura, irudietan

Uztarria.eus | 2019-06-17 : 14:50 | Politika

Erlo Telebistak bideo honetan jaso du joan den zapatuan Azpeitiko udalbatza berria osatzeko egin zuten osoko bilkura. Nagore Alkorta izendatu zuten alkate udalbatzar horretan.

Amaitu da Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea Azpeitian

Uztarria.eus | 2019-06-16 : 11:00 | Politika

 

Lau egunetako jardunaldien ostean, amaitu da Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak lehenengo aldiz antolatu duten Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea Azpeitian. Gaur, igandea, azken garbiketa lanak egin dituzte auzolanean...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Emaitzak: 1830 | Orriak: 1 2 3 4 ... 89 90 91 92