Ezohiko egoerak baldintzatuta ari dira botoa ematen herritarrak
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

Azpeitia

09:00etan ireki dituzte Azpeitiko hauteslekuak, eta ohikoa den moduan hainbat herritarrek goizean goiz eman dute botoa. Ezohiko egoerak baldintzatu ditu, ordea, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta osasun eta segurtasun neurriak ezarri dituzte hautesleku guztietan.

Azpeitian 11.321 herritar daude boza ematera deituta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

Azpeitia

Ohiko lekuetan izango dute herritarrek botoa emateko aukera igandean. Koronabirusak eragindako egoera tarteko, baina, ezohiko babes eta segurtasun neurriak hartu beharko dituzte herritarrek: besteak beste, maskara jantzi beharko dute eta norberak bere izen-abizenak esan beharko ditu hautes mahaian identifikatzeko. Uztarriak hauteskunde egunaren berri emango du webgune honetan.