Albisteen buletina

Uztarria.com

Webgune honekin batera, azken orduko albisteak jasotzeko buletin txiki bat jarri dugu martxan: e-postazko albistegia. Hemen behean azaltzen dizugu hau guztia. Animatu, eta eman izena: ikusiko duzu zeinen den praktikoa! Eta aspertzen bazara, lasai, oso erraza da baja ematea ere.

Webgune honetan, albisteen atalean sartzen diren albisteen sarrerako testua zure e-postan jasotzeko aukera duzu.

Sarrerako testua soilik jasoko duzu eta ez, beraz, testu luze eta astunik. Testutxoarekin batera, link edo lotura bat azalduko zaizu; albistea interesgarria izan daitekeela iruditzen bazaizu, egin klik lotura horretan, eta irakurri albiste osoa sarean.

Nola eman izena?

Besterik gabe, ezkerrean agertzen den laukitxoan e-posta emanda. Nahiago baduzu, bidali mezu huts bat honako helbidera uztarria-com-subscribe@yahoogroups.com, eta listo.

Konfirmazio mezu bat bidaliko zaizu zure helbide horretara, ingelesez. Erantzun mezu hari, ezer idatzi gabe, eta listo!

Birusik jaso al dezaket?

Ez. Mezuek ez dute artxibo erantsirik izango. Beraz, ziurtatua dago ez duzula birusik jasoko bide honetatik.

Inork jakingo al du nire e-posta helbidea?

Uztarria.com-eko kudeatzaileak bakarrik. Beraz, inork ez dizu publizitatetik bidaliko hau dela-eta. Mezu guztietan ingelesezko anuntzio txiki bat sartuko dizute, hori bai, doako zerbitzu bat erabiltzen baita hau kudeatzeko.

Eta aspertzen banaiz?

Ez dago arazorik. Bidali beste mezu huts bat helbide honetara uztarria-com-unsubscribe@yahoogroups.com, eta nahikoa. Hortik aurrera ez duzu mezurik jasoko.