Kultura

Korrontzi: "Artista asko egongo dira larunbateko kontzertuan, eta denon artean giro zoragarria sortuko dugu"

Uztarria.eus | 2019-10-09 : 14:20 | Kultura

Ostiralean hasiko da Tuba Jaialdiaren hamargarren edizioa, eta beste urte batez, tuba eta bonbardino hotsak izango dira nagusi herriko hainbat txokotan. Korrontzi Tuba Band ikuskizuna izango da egitasmoaren aurtengo protagonistetako bat, eta Korrontzi taldeak bere abestiak taularatuko ditu dozenaka tuba eta bonbardino jotzailerekin batera. Bizkaiko taldeak adierazi duenez, larunbateko emanaldian ehun lagun baino gehiago igoko da Soreasu antzokiko taula gainera, eta emanaldi "polita" eta "ezustekoz betetakoa" eskainiko dute musikariek. 20:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak salgai daude kulturaz.eus atarian.

 

Txisteratik egunak utzitakoa, irudietan

Uztarria.eus | 2019-10-09 : 09:06 | Kultura

Kulturaz kooperatibak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarriak elkarlanean osatzen dugun Mikrouhinak bideo sortako beste eduki bat da honako hau, joan zen larunbateko IV. Txisteratik Egun Magikoan hartutako irudiekin egina...

Iñaki Alberdi musikaria hil da

Uztarria.eus | 2019-10-08 : 14:04 | Kultura

Udal Musika Bandako klarinete-jotzailea zen Iñaki Alberdi, eta gaur hil da, 84 urterekin. 69 urtez izan da bandako kide; instrumentuak irakasten aritu izan da, baita taldea zuzentzen ere. Azken hatsera arte izan da bandako kidea azpeitiarra: saninazioetan klarinetea jotzen aritu zen, eta datorren igandean eman behar zuten kontzerturako prestatzen ere ari zen. Zutabe garrantzitsua izan da bandarentzat, eta pertsona alaiaren oroitzapena utzita joan da.

 

Nora Alberdi: "Atera dudan ondorioa da emakume egin egiten garela"

Uztarria.eus | 2019-10-08 : 18:20 | Kultura

Nora Alberdi azpeitiarrak Kuraiosa izeneko dokumentala aurkeztuko du ostiralean, hilak 11, Azpeitiko Soreasu antzokian, 21:00etan hasita. Estreinaldiaren atarian, Alberdirekin solasean aritu da Maialen Etxaniz kazetaria, Kulturaz kooperatibak, Uztarria Komunikazio...

Gotzon Barandiaran: "Transmisioa ezinbestekoa da gure kulturgintzaren ekosistema Zaintza Intentsiboen Unitatetik ateratzeko"

Unibertsitatea.net | 2019-10-08 : 13:03 | Kultura

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi izenburupean, jardunaldia izango da urriaren 19an, larunbata, Azpeitian. Gotzon Barandiaran idazlea, Jalgiko eta UEUko kidea da saioen antolatzaileetako bat, eta harekin jardunaldiez hitz egin du Unibertsitatea.net atariak.

 

Hasi da Organo Erromantikoaren XX. Zikloa

Uztarria.eus | 2019-10-07 : 10:33

Zapatuan hasi zen Organo Erromantikoaren Nazioarteko XX. Zikloa Azkoitian eta Bergaran, eta atzo, igandea, izan zen lehen kontzertua Azpeitian. Willibald Guggenmos organistak eskaini zuen saioa Loiolako Santutegian, eta dozenaka lagun...

Aste honetan hasiko dituzte ikasturte berriko ekitaldiak Udal Liburutegian

Uztarria.eus | 2019-10-07 : 08:30 | Kultura

Asteazkenean egingo dute lehen saioa, LH1eko eta LH2ko haurrei zuzendutako eskulan tailerra. Ipuin kontaketak eta marrazketa saioa ere izango dira, besteak beste.

 

Maddi eta Txost! taldeen musikak bete du Sanagustin kulturguneko arkupea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2019-10-07 : 09:29 | Kultura

 

Arkupehotsak egitasmoaren barruan, kontzertu bana eskaini zuten Txost! eta Maddi musika taldeek joan zen ostiralean Sanagustin kulturguneko arkupean. 

Maddi Noguera ataundarrak bakarka hasi eta 2017tik hona talde formazioan datorren...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Urriaren 18an egingo dute V. Trikigiro jaialdia

Uztarria.eus | 2019-10-07 : 08:00 | Kultura

Trikitilari gaztetxoen emanaldia, kalejira, afaria eta emanaldia izango dira 19:00etatik aurrera. Sanagustin kulturgunean jarri dute afaritarako hitzordua, eta sarrerak gaur bertan jarriko dituzte salgai, hamabost eurotan. Afalostean hainbat soinu-jotzailek eta pandero-jotzailek eskainiko dute emanaldia Sanagustineko agertokian.

 

Txisteratik eguneko gala magikoa, irudietan

Uztarria.eus | 2019-10-06 : 19:00 | Kultura

 

IV. Txisteratik Egun Magikoa izan zen atzo, urriak 5, Azpeitian, eta magia izan zen protagonista goizetik gauera arte. Gertuko magia, jolasak eta magoen emanaldiak izan ziren herriko kaleetan zehar, eta...

»» Ikusi argazki guztiak (45)

Urriaren 27an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako saioa izango da Soreasun

Uztarria.eus | 2019-10-06 : 18:52 | Kultura

Alaia Martin, Amaia Iturriotz, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran izango dira antzokiko agertokian. Sarrerak Internet bidez eros daitezke dagoeneko. Beñat Lizaso eta Jokin Uranga final-laurdenetan izango dira: Lizasok Irunen abestuko du, eta Eibarren Urangak.

 

Txisteratik kalera atera dute magia

Uztarria.eus | 2019-10-05 : 18:34 | Kultura

 

Txundituta, liluratuta eta aho zabalik. Horrela utzi ditu herritarrak IV. Txisteratik Egun Magikoaren lehen apurrak. Eguerdian zehar, gertuko magia izan da protagonista Azpeitiko plazan eta Alde Zaharreko kaleetan, eta adin...

»» Ikusi argazki guztiak (50)

Mende laurdeneko bidaia luzea

Uztarria.eus | 2019-10-05 : 11:32 | Kultura

 

Atzo, urriak 4, mende laurdena bete zuen Burdinbidearen Euskal Museoak, eta gaur urteurren borobila ospatzen ari dira goizaz geroztik. Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua...

»» Ikusi argazki guztiak (49) »» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Dantza suelto ikastaroa berreskuratuko du Itsasik

Uztarria.eus | 2019-10-04 : 15:54 | Kultura

Urriaren 15ean hasi eta abendura arte emango dituzte doako saioak Itsasiren lokalean, astearteetan eta ostegunetan. "Euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duten guztiei" dei egin diete antolatzaileek parte hartzera.

 

Kultur eskaintza oparoa dakar udazkenak Azpeitira

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2019-10-04 : 12:14 | Kultura

Kultur-ekitaldi ugari izango dira urtea bukatu bitartean Azpeitian. Eskaintza askotarikoa izango da; herriko taldeek antolaturiko ekintzez gain, hainbat txokotatik etorriko dira Sanagustin Kulturgunera eta Soreasu Antzokira. Kultur ekitaldiez gain, sormena eta transmisioa lantzeko ere hainbat proiektu jarriko dira abian Dinamoa sormen gunean.

 

Unibertsitatearen eraginaz eta Orkestrak egiten duen lanaz solastu dira Miren Larrea eta Mari Jose Aranguren Basazabalen

Uztarria.eus | 2019-10-04 : 11:33 | Kultura

 

Munoandi elkarteak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan, Gazteak unibertsitateari, unibertsitateak gizarteari hitzaldia eskaini zuten atzo, osteguna, Mari Jose Aranguren eta Miren Larrea Orkestra lehiakortasunaren euskal institutuko kideek...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Juan Mari Ibarzabal irabazle, Javier Navarro argazki lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2019-10-04 : 10:43 | Kultura

'A través' izeneko argazkiarekin, Juan Mari Ibarzabal Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak aurreneko saria jaso du...

Abereh bakarlariak kontzertua eskainiko du igandean Orkatzen

Uztarria.eus | 2019-10-04 : 10:36 | Kultura

Abereh bakarlariak kontzertua eskainiko du igandean, 19:30ean hasita, Orkatz kultur elkartean. Erik Berganza Bizkaiko musikariak Laino eta belatz artean diskoa kaleratu zuen joan zen ekainean, eta hain zuzen ere...

Alaitz Olaizolak 'Nork agintzen du?' liburua aurkeztu du

Uztarria.eus | 2019-10-03 : 16:13

Alaitz Olaizolak (Azpeitia, 1975) Nork agintzen du? haurrei zuzendutako liburua aurkeztu du gaur, osteguna, Donostian. Erein argitaletxearen Antzoki Txikia bildumaren barruan argitaratu zuen azpeitiarrak lana joan zen apirilean, eta gaur...

Prest dute 'Euskal Kultur Sorkuntzaren Transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi' jardunaldia

Uztarria.eus | 2019-10-03 : 15:26

Gaur, ostegunarekin, aurkeztu dute Donostian, datorren urriaren 19an herrian egingo den Euskal Kultur Sorkuntzaren Transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldia. Jalgik, Azpeitiko Udalak, Hik Hasik, Elkar fundazioak, Ikaselkarrek eta UEUk...

Emaitzak: 5022 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 ... 249 250 251 252