Kultura

Uther eta Grip taldeen kontzertuak izango dira gaur Orkatzen

Uztarria.eus | 2019-10-18 : 08:42 | Kultura

22:30ean hasiko dira emanaldiak Orkatz tabernan, eta sarrera doakoa izango da. Crust-fastcore doinuak eramango ditu Uther taldeak Orkatzera; Grip taldeak, beerriz, grind-punk doinuak eskainiko ditu.

 

Jende kopurua tarteko, Azoka Plazan egingo dute euskal kultur sorkuntzaren transmisioaren inguruko jardunaldia

Uztarria.eus | 2019-10-17 : 15:42 | Kultura

Hasieran Basazabal jauregian ziren egitekoak zapatuko Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldia, baina espero baino jende gehiagok eman du izena hitzordurako, eta Azoka Plazara lekualdatu dute. Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzeko eta sendotzeko helburuarekin antolatu dute jardunaldia. Hezkuntza arautuan jarriko dute arreta, eskola bitartekaritzaren egoeraz gogoeta egiteko.

 

Hanburgoko NDR Orkestra Filarmonikoaren Kursaaleko kontzertura joateko doako autobusa jarri dute

Uztarria.eus | 2019-10-17 : 12:27 | Kultura

Azaroaren 12an, asteartea, izango da kontzertua, 20:00etan. Autobusa, berriz, 18:45ean irtengo da anbulatorio aurretik. Kontzerturako sarrerak Kursaalen webgunean erosten dituztenek egin ahalko dute autobuserako erreserba, udalera deituta edo mezua bidalita, azaroaren 7a bitartean. Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek sarrerak zein autobuserako tokia Azpeitiko Udalean erreserbatu beharko dituzte.

 

Ikusgai dago Pablo Soraluze azpeitiarraren lanen erakusketa Betharram aretoan

Uztarria.eus | 2019-10-17 : 10:41 | Kultura

 

Pablo Soraluze azpeitiarrak egindako lanen erakusketa zabaldu dute Betharram aretoan. Bertan, Soraluzek material ezberdinak erabiliz egindako obrak ikus daitezke. Asteartean zabaldu zuten erakusketa, eta irekita egongo da urriaren 29ra arte...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Diecisiete' filma emango dute datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus | 2019-10-17 : 08:50 | Kultura

Asteburuan Diecisiete filma emango dute Soreasu antzokian. Bihar, etzi eta ostiralean ikusi ahal izango da filma: bihar, ostirala, 22:00etan emango dute; etzi, larunbata, ere 22:00etan izango da; eta...

'El regreso de Scar: tributo a El Rey Leon 2' emanaldia izango da igandean

Uztarria.eus | 2019-10-16 : 08:32 | Kultura

Soreasu antzokian izango da emanaldia, 17:00etan hasita. El Rey Leon antzezlan ezagunaren tributua izango da igandekoa, eta Vitamin Produccionesek antolatu du. Onbeat taldeko kideen ahotsak eta Senegalgo Nazioarteko Balletaren dantza tradizionalak uztartuko dituzte ikuskizun berrian. Emanaldirako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eros daitezke 14,44 euroren trukean.

 

Erakusketa berria jarri du argazki elkarteak Lagun Onak MBren tabernan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2019-10-15 : 16:03 | Kultura

Gaur bertan berritu dugu Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan dugun argazki erakusketa. Ohi bezala, Azpeitiko...

Trikigiro, batu eta zabaltzeko

Uztarria.eus | 2019-10-15 : 11:30 | Kultura

Trikiti zaleen komunitatea saretzeko asmoz ospatuko dute bosgarrenez Trikigiro jaialdia. Egitasmoa Urola Erdira zabaltzeko, hitzaldiak izango dira Azkoitian eta Zestoan.

 

Tuba Jaialdiaren antolatzaileak: "Orain arteko ediziorik ikusgarriena izan da aurtengoa"

Uztarria.eus | 2019-10-15 : 09:11 | Kultura

Ostiralean hasita, hainbat ekintza egin dute musikari hainbatek, eta egitarau guztia "arazorik gabe" bete ahal izan dutela azaldu dute. "Parte-hartzaileen hitzetan, edizio guztietan ederrena izan da aurtengoa", azaldu dute antolatzaileek. Egitasmoaren sustatzaileek eskerrak eman dizkiete antolakuntza aritu diren lagunei, baita parte-hartzaileei ere.

 

Organo eta txistu doinuak bat eginda

Uztarria.eus | 2019-10-14 : 13:24 | Kultura

Aurrera doa Organo Erromantikoaren Nazioarteko XX. Zikloa. Atzo, igandea, izan zen bigarren kontzertua, Ignacio Arakistain organo-jotzaile azpeitiarrak eta Peio Irigoien txistulariak eskainitakoa. Loiolako Basilikan eskaini zuten emanaldiaren bideo hau egin...

Tenpera eta Espagueti taldeen kontzertuekin itzuli da Katapulta Tour Sanagustinera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2019-10-14 : 11:43 | Kultura

 

Udako etenaldiaren ostean, Katapulta Tour Gipuzkoa egitasmoa iritsi zen Azpeitira atzo. Katapulta Tour zirkuituaren barruan, kontzertu bana eskaini zuten Tenpera eta Espagueti musika taldeek Sanagustin kulturgunean. Espagueti taldeak 2014an hasi...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bandak eta gonbidatu bereziek agurtu dute aurtengo Tuba Jaialdia

Uztarria.eus | 2019-10-13 : 16:48 | Kultura

 

X. Tuba Jaialdiak gaur eguerdian izan du azken hitzordua, Soreasu antzokian. Han, Udal Musika Bandak gonbidatu bereziekin borobildutako kontzertua eskaini du. Hiru bakarlari aritu dira Unai Frantsesenak gidatzen duen bandarekin...

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Ikusmina piztu du 'Korrontzi Tuba Band' ikuskizunak

Uztarria.eus | 2019-10-13 : 09:57 | Kultura

 

Korrontzi Tuba Band ikuskizuna. Horixe izan da aurtengo Tuba Jaialdiko ekitaldi garrantzitsuenetakoa. Izan ere, tuba eta bonbardino-jotzaile hainbatek eta Korrontzi taldeko musikariek emanaldi berezia eskaini zuten larunbat iluntzean Soreasu antzokian...

»» Ikusi argazki guztiak (31)

'Kuraiosa'-ren leihoak ireki ditu Nora Alberdik Soreasun

Uztarria.eus | 2019-10-12 : 09:10

Kuraiosa dokumentalaren lehen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten atzo iluntzean Soreasu antzokira joandako ikus-entzuleek. Nora Alberdi azpeitiarraren Ikus-Entzunezko ikasketen gradu amaierako proiektua izateaz gain, iaz Sorkuntza Beka jaso zuten egitasmoetako...

Basazabalen erakusketa irekita hasi dute X. Tuba Jaialdia

Uztarria.eus | 2019-10-11 : 18:52 | Kultura

 

Martxan da X. Tuba Jaialdia. Gaurtik igande eguerdira arte hainbat hitzordu eskainiko ditu Azpeitiko Metal Boskoteak antolatutako jaialdiak, herritar guztientzat irekitakoak batzuk, eta tuba eta bonbardino jotzaileentzat espreski pentsatutakoak beste...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Berriz itzuli dira, haien DNAren bila

Urola Kostako Hitza | 2019-10-11 : 11:51 | Kultura

1983an aurkitu zuten Antxieta taldeko kideek Zestoako Amalda III haitzuloa. Irailean han izan dira Joseba Rios arkeologoarekin, Euskal Herriko azken neanderthalaren DNA zantzuen bila.

 

Espagueti eta Tenpera taldeek kontzertuak eskainiko dituzte igandean

Uztarria.eus | 2019-10-11 : 08:17 | Kultura

Katapulta Tour Gipuzkoaren 2018-2019 sasoiko azken bigarren kontzertuak izango dira igandekoak: azaroan izango dira azkenak, Raitx eta Flavio taldeenak. 19:00etan hasiko dira Espagueti eta Tenpera taldeen emanaldiak, Sanagustineko Arkupean. Kontzertuak doakoak izango dira.

 

Abian da Antzerki Sormen Laborategia

Uztarria.eus | 2019-10-10 : 12:05

Antzerki Sormen Laborategia martxan da dagoeneko. Atzo, asteazkena, izan zen ikastaroko lehen eguna Dinamoa Sormen Gunean. Amancay Gaztañaga zestoarrak gidatuko du ikastaroa, eta hamabi ikaslek osatuko dute taldea. Bertan, besteak...

Udal Musika Bandaren doinu artean agurtu dute IƱaki Alberdi

Uztarria.eus | 2019-10-10 : 10:02 | Kultura

 

Joan den asteartean hil zen Iñaki Alberdi musikaria, eta atzo, asteazkena, egin zuten haren hileta elizkizuna. Hari gustatuko litzaiokeen moduan eman zioten azken agurra: musikaz lagunduta. Udal Musika Bandako kide...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

'Quien a hierro mata' eta 'Asto erregea' filmak ikusi ahalko dira igandean eta astelehenean

Uztarria.eus | 2019-10-10 : 08:13 | Kultura

Tuba Jaialdia dela eta, asteburuan hainbat ekitaldi izango da Soreasu antzokian, eta horregatik, igandean eta astelehenean soilik izango dira film emanaldiak. Quien a hierro mata filma emango dute igandean eta...

Emaitzak: 5022 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 ... 249 250 251 252