Kultura
Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa eskainiko du argazki elkarteak datozen hilabeteetan
2019-01-15 : 11:17 | Kultura
|Reflex motako kamera digitalak erabiltzen erakutsiko du argazki elkarteak, otsailaren 6tik martxoaren 27ra. Orotara zortzi saio izango ditu ikastaroak. Izen-ematea zabalik da, eta horretarako epea urtarrilaren 30ean itxiko da.
Ostegunean hasiko da Gaztetxeko Zine Ziklo Klaustrofobikoa, 'Mustang' filmarekin
2019-01-15 : 09:18 | Kultura
|Zine Ziklo Amorosoaren eta Zine Ziklo Biolentoaren ostean, bueltan dira film emanaldiak Azpeitiko Gaztetxera. Oraingoan...
Freedoniak dantzan jarri du Sanagustin
2019-01-14 : 10:43 | Kultura
|Freedoniaren musika beltzak zirrara sortu zuen joan zen ostiralean Sanagustin kulturgunean. Shenobi azken lana eskuetan zuela etorri zen Madrilgo taldea Azpeitira, eta kulturgunean elkartutako dozenaka lagun aho zabalik utzi zituzten...
Indiako eta Uruguaiko jaialdi banatako sail ofizialetarako hautatu dute 'Lekaime' filma
2019-01-11 : 12:43 | Kultura
|Indiako 3rd Chhatrapati Shivaji International Film Festivaleko sail ofizialean lehiatu da Lekaime abenduan, eta egunotan Uruguain egiten ari diren Nox FilmFest jaialdiko sail ofizialeko hautagaietako bat da film laburra. Sitgeseko Fantasiazko Zinema Jaialdian ikusi zuen argia Xanti Rodriguezek zuzendutako lanak; Azpeitian ere aurkeztu zuen urrian.
Umeentzako Irakurleen Txokoa abian da Udal Liburutegian
2019-01-11 : 10:20 | Kultura
|Urrian hasita, hileko azken ostegun arratsaldetan elkartzen dira irakurle gazteak liburutegian, guztien artean liburu bat irakurtzeko eta harekin lotutako ekintzak garatzeko. 8 eta 9 urtekoentzakoa da Azpeitian lehen aldiz antolatu duten egitasmoa, eta adin horretako edozeinek har dezake parte. Haurrak "irakurketara gerturatzea" da helburua.
Nafarroako euskal estatuaz eztabaidatuko dute igandean Baigeran
2019-01-11 : 09:04 | Kultura
|Joan zen azaroaren bukaeran eskaini zuen solasaldiaren jarraipena izango da igandekoa; izan ere, han plazaratutako galderei erantzuteko baliatuko dute saioa. Besteak beste, munduan dagoen kontzientzia historikoaz, euskal subjektu politikoaz eta eguneroko kontzientzia historikoaz hausnartuko dute bertatzen direnek.
Nora Alberdi: "Googleko iruditegian agertuko ez diren argazkiak egin nahi ditut"
2019-01-10 : 11:38 | Kultura
|Argazkilari azpeitiarrak bere lehen erakusketa zabaldu du Sanagustin kulturgunean. Askotariko uneak izozten dituzten hamabost argazki bildu ditu bertan.
'Yuli' eta 'Ralph rompe internet' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun
2019-01-10 : 09:12 | Kultura
|Yuli eta Ralph rompe internet filmen lau emanaldi izango dira datozen egunetan Soreasu antzokian. Batetik, Iciar Bollainen zuzendutako Yuli filma (Espainia, 2018) zapatuan, igandean eta astelehenean emango dute: larunbatekoa 22...
Maika Sitte: "Agertokian bihotza eta azala uzten ditugu, pertsonak hunkitzeko helburuz"
2019-01-09 : 10:05 | Kultura
|Soul eta funk doinuek hartuko dute ostiralean Sanagustin kulturgunea; izan ere, Madrilgo Freedonia taldeak Shenobi azken lana taularatuko du 23:00etan. Sarrerak salgai daude 18 euroren trukean, Kulturaz.eus atarian eta Sanagustinen.
Oporren ostean, zabalik da Burdinbidearen Euskal Museoa
2019-01-08 : 11:35 | Kultura
|Aste Santura arte museoa soilik izango da ikusgai, asteartetik igandera; jaiegunetan ere irekiko dute. Tren historikoak Lasaora joan-etorrian ibiliko dira Aste Santuko ostegunetik Pazko Asteko astelehenera bitartean. Garai horretan bertan hasiko dira lurrun trenak asteburuetan Lasaora bidaiak egiten.
Willis Drumond eta Delient taldeak Sanagustinen izango dira zapatuan
2019-01-08 : 10:09 | Kultura
|Kontzertuak 23:00etan hasiko dira. Willis Drummondekin batera agertokian izango da Azpeitiko Delient musika taldea. Emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko, Kulturaz.eus webgunean edo Sanagustin kulturgunean, 12 euroren trukean.
Izei eta Deus Ez taldeen kontzertuak, irudietan
2019-01-07 : 17:32 | Kultura
|Kulturaz kooperatibak sustatutako Arkupehotsak egitasmoaren barruan, kontzertu bana eskaini zuten Izei eta Deus Ez taldeek. Azpeitiko Izei metal taldea duela pare bat urte sortu zuten Joseba Eizagirrek, Pello Arribasek...
Jende ugari bildu da Musika Bandaren Errege eguneko kontzertuan
2019-01-06 : 13:35
|Udal Musika Bandak Eguberrietako kontzertua eskaini du gaur, Errege egunez, 13:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Unai Frantsesena aritu da zuzendari lanetan, eta guztira, sei abesti jo dituzte musikariek. Honako hauek...
Eguberrietako kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak bihar
2019-01-05 : 11:20 | Kultura
|Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, Errege egunez, 13:00etan hasita. Sei abesti joko dituzte Udal Musika Bandako musikariek, Unai Frantzesenaren zuzendaritzapean.
Freedoniaren musika beltzak Sanagustin hartuko du hurrengo ostiralean
2019-01-05 : 10:10 | Kultura
|Madrilgo taldeak Shenobi azken diskoa aurkeztuko du hilaren 11n, eta soul, funk eta R&B doinuez osatutako abesti aldarrikatzaileak taularatuko ditu bederatzi laguneko bandak. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Gaztetxean elkartutako lagunak txunditu ditu Hoi Denk Zirkue! ikuskizunak
2019-01-04 : 12:07 | Kultura
|Magiaz, umorez, algaraz eta dantzaz bete zen atzo, urtarrilak 3, Azpeitiko Gaztetxea, Hoi Denk Zirkue! ikuskizunaren galan. Dozenaka haur, gaztetxo eta guraso elkartu ziren bertan, Gaztetxeak antolatutako zirkoaren hirugarren edizio...
Aritz Unanue: "Zuzenean jotzea gustatzen zaigu gehien, eta horretarako aukera paregabea da Arkupehotsak"
2019-01-04 : 10:43 | Kultura
|Duela pare bat urte sortu zuten Izei taldea Joseba Eizagirre, Pello Arribas, Aritz Unanue eta Aitzol Etxaniz azpeitiarrek. Musikaren munduan eskarmentua duten lau lagun horiek Izei taldearekin lehen aldiz igoko dira Sanagustin kulturguneko agertokira gaur, 22:30ean hasita, Arkupehotsak egitasmoaren barruan. Deus Ez taldeak ere eskainiko du emanaldia, eta sarrera doakoa izango da. Uztarria.eus-ek Aritz Unanue Izei taldeko bateria-jotzailearekin hitz egin du, eta hark azaldu duenez, "dena emateko prest" daude taldekideak.
Nora Alberdiren argazki erakusketa ikusgai dago Sanagustinen
2019-01-03 : 15:46 | Kultura
|Nora Alberdi argazkilariak eta Uztarriako kolaboratzaileak ateratako argazkiak ikusgai jarri dituzte Sanagustin kulturgunean. Urtarrilaren 15era bitartean izango da erakusketa zabalik. Askotariko momentuak izoztu ditu gazte azpeitiarrak irudietan: paisaiak, naturako elementuak...
'Superlopez' filma emango dute asteburuan Soreasun
2019-01-03 : 09:15 | Kultura
|Superlopez filmaren hiru emanaldi izango dira igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Igandeko emanaldiak 16:30ean eta 19:30ean izango dira, eta astelehenekoa, ikuslearen egunekoa, 21:00etan hasiko da. Zapatuan, Errege...
Goienetxe Fundazioko kideek ipuin kontaketa saioa eskainiko dute bihar
2019-01-03 : 08:30 | Kultura
|Udal Liburutegian izango da haurrei zuzendutako emanaldia, 11:00etan hasita. Mari Karmen eta Pepi ariko dira ipuinak kontatzen.