Kultura

Etxeko obra batekin hasi dira XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | 2019-11-01 : 11:40

Atzo, ostegunarekin, hasi ziren XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak. Eta ezin hobeto hasi ere; izan ere, Erika Olaizola azpeitiarrak Panpina lana estreinatu zuen, eta sarrera guztiak agortu ziren. Ikusmin handia piztu...

Sanagustin Dantzaleku egitasmoa izango da gaur gauean kulturgunean

Uztarria.eus | 2019-11-01 : 08:18 | Kultura

Areto dantzak egiteko aukera izango da kulturgunean, 23:30etik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko dituzte bertan.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Cano eta Olariaga, hitzak eta irudiak, Dinamoan

Uztarria.eus | 2019-10-31 : 18:11 | Kultura

 

Dozenaka lagun elkartu zen atzo arratsaldean Dinamoan, Harkaitz Cano idazleak eta Antton Olariaga marrazkigileak eskaini zuten Hitzalak solasaldia entzuteko eta ikusteko. Hitzen eta irudien harremanaz aritu ziren, izan ere, Cano...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Panpinaren itzal bi

Urola Kostako Hitza | 2019-10-31 : 11:00 | Kultura

Gaur hasiko dira Azpeitian XXXVII. Antzerki Topaketak, Sortzaile Berrien Zikloaren barruko 'Panpina' antzezlanarekin. Erika Olaizola eta Leire Arenas dira sortzaileetako bi, eta prest daude obraren estreinaldi handirako

 

'Dia de lluvia en New York' filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasun

Uztarria.eus | 2019-10-31 : 08:12 | Kultura

Dia de lluvia en Nueva York filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Asteburu honetan bi emanaldi soilik izango dira, XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak hasiko direlako. Igandeko emanaldia 19...

Hasi da irudi bidezko narraziogintza tailerraren istorioa

Uztarria.eus | 2019-10-30 : 17:20

Dinamoa sormen guneak ateak ireki dizkio Badirudi ikastaroari, irudi bidezko narraziogintza tailerrari. Atzo, asteartea, hasi zen Mariñe Arbeok eta Malen Amenabarrek gidatuko duten ikastaroa, eta Dinamoan elkartu ziren tailerra emateaz...

Sortzaile Berrien Zikloarekin, bihar hasiko dira XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | 2019-10-30 : 09:33 | Kultura

Erika Olaizola azpeitiarraren Panpina obraren estreinaldiak irekiko du aurtengo edizioa. Bihar izango da emanaldia 20:00etan, Soreasun. Ostiralean Zaldi Urdina obra ikusi ahalko da Soreasun, eta Izoztutako haizea bezala zapatuan. Igandean, berriz, umeei eta gaztetxoei zuzendutako bi antzezlan izango dira Dinamoan eta Soreasu antzokian: Etxerik Txikiena eta Noa uy! Uy! Uy!.

 

Argazki elkarteko kideek berrinterpretatutako irudiak ikus daitezke herriko hainbat saltokitan

Uztarria.eus | 2019-10-29 : 11:01 | Kultura

 

Atzo hiru erakusketa zabaldu zituen Azpeitiko Argazki Elkarteak; bat Sanagustin kulturgunean ikus daiteke, eta beste bat Foru Ibilbideko erakusketa aretoan –Pepe Gil argazkilariaren artxiboko irudiekin osatu dituzte horiek–. Horiez...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Pepe Gil argazkilariaren artxiboko perlak, erakusgai

Uztarria.eus | 2019-10-28 : 18:49 | Kultura

 

Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) 35 urte bete ditu aurten, eta urtemuga ospatzeko taldeko kideek Argazki Astea antolatu dute. Hori dela eta, gaurtik hasi eta azaroaren 10era bitartean argazkilaritzari lotutako askotariko...

»» Ikusi argazki guztiak (11) »» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Agortzear daude Soziedad Alkoholika eta Saia Goait taldeen kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus | 2019-10-28 : 12:03 | Kultura

Azaroaren 9an eskainiko dituzte kontzertuak Soziedad Alkoholikak eta Saia Goaitek Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Sarrerak agortzear daudela jakinarazi du gaur Kulturaz kooperatibak.

 

»» Erantzunak: 2 (asdg, Gabiriko Pablo)

NiƱa Coyote eta Chico Tornado, Deus Ez eta Waxy taldeen doinuek hartu dute Sanagustin

Uztarria.eus | 2019-10-28 : 11:44 | Kultura

 

Niña Coyote eta Chico Tornado, Deus Ez eta Waxy taldeek kontzertu bana eman zuten joan den ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Son Estrella Galiciak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean antolatu zituzten hiru zuzenekoak...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Hitzalak' solasaldia eskainiko dute Harkaitz Canok eta Antton Olariagak asteazkenean

Uztarria.eus | 2019-10-28 : 08:18 | Kultura

Idazlea eta ilustratzailea hitzaren zein irudiaren arteko harremanaz ariko dira hizketan, 19:00etatik aurrera, Dinamoa sormen gunean. Hitzaren Eskolaren barruan antolatu dute saio irekia.

 

Jokin Urangak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalerdietarako txartela lortu du

Uztarria.eus | 2019-10-27 : 11:26 | Kultura

Eibarko Coliseo antzokian jokatu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenen azken hirugarren saioa, eta Jon Maia izan zen garaile. Beraz, zumaiarrak zuzenean eskuratu zuen finalerdietarako txartela. Jokin Urangak, berriz, bigarren postua eskuratu zuen, eta, final-laurdenen fasea amaitzeko bi saioren faltan, azpeitiarra matematikoki sailkatu da finalerdietara. Gaur, final-laurdenetako laugarren saioa jokatuko dute Soreasu antzokian.  

 

Umoreak eta kritika sozialak bat egin dute 'La paz y otras lunas' antzezlanean

Uztarria.eus | 2019-10-27 : 08:00 | Kultura

 

Antzerkiaz gozatuz eta gozaraziz taularatu zuen atzo, larunbata, iluntzean, Ezezagunok antzerki taldeak La Paz y otras lunas antzezlana, Soreasun. Dozenaka lagun bertararatu ziren antzokira Aristofanes filosofoaren La paz obran oinarritutako...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Jokin Urangak Eibarren abestuko du bihar, Gipuzkoako Txapelketaren final-laurdenetako saioan

Uztarria.eus | 2019-10-25 : 09:39 | Kultura

Eibarko Coliseo antzokiko agertokian izango da bihar azpeitiarra, Felix Zubiarekin, Gorka Maizekin, Jon Maiarekin, Mikel Tapiarekin eta Unai Muñoarekin batera. Etzi, igandea, berriz, laugarren final-laurdena jokatuko dute Alaia Martinek, Amaia Iturriotzek, Iñaki Gurrutxagak, Iñigo Mantzizidorrek, Nerea Elustondok eta Oihana Iguaranek. Soreasu antzokian, 17:00etan hasita.

 

Argazki Astearen inguruko informazio orokorra eman du Juan Mari Ibarzabal AAEko lehendakariak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2019-10-25 : 09:34 | Kultura

Argazki Asteari buruzko informazio orokorra, elkarteko lehendakari Juan Mari Ibarzabalen eskutik.

30 antzezlan eta lau estreinaldi, Euskal Antzerki Topaketen menuan

Uztarria.eus | 2019-10-24 : 17:11 | Kultura

Urriaren 31tik azaroaren 23ra egingo dituzte XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak. Sortzaile Berrien Zikloko lanak Dinamoan taularatuko dituzte, ostegunetan. Euskal Herriko eragileen lehen topaketa ere izango da azaroaren 21ean.

 

Lukiek eta Montauk taldeen kontzertuak izango dira zapatuan Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2019-10-24 : 16:06 | Kultura

Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da. 

 

»» Erantzunak: 2 (JesperSkibby, Perikomotxala)

Lehen helburua bete du 'Errautsak hauspotzen' proiektuaren finantzaketa kolektiboak

Uztarria.eus | 2019-10-24 : 15:13 | Kultura

Urola Erdiko trikitiari aitortza egingo dion Errautsak hauspotzen proiektua diruz laguntzeko kanpaina abiatu zuten irailean Trikigiro kultur elkarteak, Azpeitiko Kulturaz kooperatibak eta Euskal Herriko Trikitixa elkarteak. Goteo crowdfunding plataformaren bidez, 11.360 euro eskuratu dituzte 40 egunetan, egin zitekeen ekarpenen gutxieneko diru kopurua.

 

'Hotel Bombay' ikusi ahal izango da bihar eta astelehenean Soreasun

Uztarria.eus | 2019-10-24 : 08:40 | Kultura

Hotel Bombay filmaren bi emanaldi izango dira datozen egunetan Soreasu antzokian. Bihar, ostirala, izango da lehen emanaldia, eta astelehenean, bigarrena; izan ere, zapatuan La paz y otras lunas antzezlana izango...

Emaitzak: 5018 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 248 249 250 251