Kultura

Zaparraie taldearen bidez Azpeitia Run4unity-n

Urola Kostako Hitza | 2008-04-29 : 18:04 | Kultura

Mundu mailako ekimena maiatzaren 10ean da eta herrian oinezko ibilbide bat antolatu dute

"Ardatza herrialde, erlijio eta kultura desberdinen arteko bakea eta elkartasuna dira" adierazi du Zaperraie taldeak

 

»» Erantzunak: 2 (Aupa, ander)

‘Nere gorringotik’ liburua argitaratu du Iñaki Segurolak

Uztarria.eus | 2008-04-29 : 11:04 | Kultura

Euskadi Irratiko kolaboratzailea da eta han irakurritako testuak bildu ditu liburuan

“Gorringoari gauza onak gustatzen zaizkio, arrazoizkoak, bihotzekoak; zuringoa, berriz ez da bizitzaz axolatzen”, dio

Aurten bukatuko dute Soreasuko bi eraikinen kanpoko egitura

Urola Kostako Hitza | 2008-04-28 : 09:04 | Kultura

Lur azpiko garajeak eta kanpoko bi eraikinak eginda, edukia eta barruko instalazioen lanak esleitzea falta zaio Udalari

.5.003.080 euro kostatutako da lehen fasea: bi eraikinen egitura edota kanpoaldea

 

»» Erantzunak: 1 (yeregi)

Irakastetik jendaurrera

Urola Kostako Hitza | 2008-04-25 : 08:04 | Kultura

Juan Antxieta Musika Eskolako irakasleak gaur, ostirala, kontzertua emango dute, 19:30ean, Betharramdarretan

Ez da ohikoa musika irakasleak jendaurrean jotzea; orain dela 24 urte ere eman zuten irakasleek antzeko kontzertua

 

Aurtengo Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa martxan da

Urola Kostako Hitza | 2008-04-24 : 08:04 | Kultura

Lanak, maiatzaren 5etik 30era bitartean aurkeztu behar dira udaletxean, Kultura Sailaren bulegoan

Irabazten duen kartelaren egileak 900 euroko saria jasoko du

Euskadiko Gazte Orkestran hartu dute Iraia Bereziartua

Urola Kostako Hitza | 2008-04-16 : 09:04 | Kultura

Azpeitiar biolin-jotzaileak Aste Santuan egin zituen EGOn sartzeko hautaprobak Gasteizen

Bereziartua hiru urterekin hasi zen biolina jotzen ikasten Juan Antxieta Musika Eskolan

 

»» Erantzunak: 2 (haitz, krixpin)

Juan Miguel Gutierrez zuzendariak 'Angor' dokumentala aurkeztuko du

Uztarria.eus | 2008-04-15 : 19:04 | Kultura

Munduko hainbat kulturatan heriotza ikusteko duten modua azaltzen da

Euskal zuzendariaren zazpigarren lana da, eta ostiralean ikusteko aukera izango da, Betharrametan

Alain Sorazu eta Iñaki Azpeitia Txistularien Txapelketan saridunak

Urola Kostako Hitza | 2008-04-15 : 08:04 | Kultura

Juan Antxieta Musika Eskolakoak larunbatean Hernanin izan ziren Txistulari Txapelketan

Musika Eskolaren 25. urteurrena dela eta, ikasle ohiekin bilera deitu dute; ostiralean, 19:00etan

T-ren izpiritua, 'Txorietxe'

Urola Kostako Hitza | 2008-04-14 : 09:04 | Kultura

Urrestillako Triku Musika Elkartearen lokaletan jarduten duen T taldeak lan berria kaleratu du: Txorietxe diskoa

Horrez gainera, musika taldearen webgunea jarri dute martxan

 

Fernando Morillok lan berria aurkeztu du gaztetxoentzat

Urola Kostako Hitza | 2008-04-11 : 13:04 | Kultura

Idazleak Suminaren estrategiara izeneko eleberria argitaratu du, idatzi duen hemeretzigarrena

Gaur, ostirala, aurkeztu du Donostiako Elkar Aretoan

 

Jose Luis Frantzesenari omenaldi jendetsua

Urola Kostako Hitza | 2008-04-08 : 09:04 | Kultura

Herriko hainbat musika eta dantza taldek hartu zuten parte omenaldian

Mikel Ibarzabalen arabera, "jende asko izan zen pilotalekuan eta gustura gelditu ziren ekitaldiarekin"

 

T eta Waxi taldeen disko aurkezpenekin hasiko da bihar Asteburu Musikalak

Urola Kostako Hitza | 2008-04-04 : 15:04 | Kultura

Hurrengo hiruhilabetekoan, ekaina bitartean, 18 ekitaldi antolatu dituzte herriko hainbat txokotan

Era askotako ekitaldiak eta parte-hartze zabalarekin antolatu dute, Udal Musika Banda, Urrestillako musika taldeak, Kitarra taldea, Izarraitz Txistulari Taldea, Juan Antxieta Musika Eskola besteak beste.

Herritarren ordezkaritza film laburren biran

Uztarria.eus | 2008-04-03 : 13:04 | Kultura

Topaguneak antolatu duen Euskarazko Film Laburren Zirkuituan Libe Aranburu aktore azpeitiarra da protagonistetako bat

Azken Trena film laburreko aktore nagusietako bat da

 

Frantzesena: "Niri Musika Bandak lanbidea eman dit eta bizitza bete-betea"

Urola Kostako Hitza | 2008-04-03 : 09:04 | Kultura

Txiki-txikitatik musikari lotua egon da eta Julian Barrenetxea abesbatzako eta Udal Musika Bandako zuzendaria izan da urte askoan

Larunbatean omenaldia egingo diote

 

Aro bat bukatu da, bestea hasi

Uztarria Kultur Koordinakundea | 2008-03-08 : 13:03 | Kultura

Gaur egun Azpeitian badaude bilguneak eta proiektu estrategikoak, eta Uztarriak kultur koordinakunde egiturari bukaera eman dio

Hamar urte egin ditu, eta Euskara eta Kultura mahaien garaia da orain; Uztarriak Komunikazio Talde bezala baino ez du segituko

Ikusi aldizkari monografikoa (pdf, 3Mb) eta bideoa

 

»» Erantzunak: 1 (AitorBengoetxea)

Jaialdiarekin eta ekitaldiarekin bukatuko da Uztarriaren Kulturaldia

Urola Kostako Hitza | 2008-03-07 : 09:03 | Kultura

Kultur Koordinakundeak herriko hainbat talderekin jaialdia egingo du gaur, ostirala, Gaztetxean, 22:30etik

Bihar ekitaldi irekia egingo du Betharrametan, 12:30etik

Karelean taldeak bere lehenengo diskoa kaleratu berri du

Uztarria.eus | 2008-03-06 : 11:03 | Kultura

56. gelatik diskoa hamar abestik osatzen dute

Karelean taldeak bihar, ostirala, zuzenekoa eskainiko du Gaztetxean, Uztarriaren jaialdian

 

Bazen behin herria Munoaundin

Urola Kostako Hitza | 2008-03-05 : 09:03 | Kultura

Azkoitia eta Azpeitia artean Burdin Aroko herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte eta indusketak egiten ari dira bertan

Iaz egin zituzten lehen lanak eta uda honetan ere jarraitzeko asmoa dute

 

Erniarraitz sariketako txapel handia, Aitor Urbietarentzat

Urola Kostako Hitza | 2008-03-03 : 09:03 | Kultura

Saio ederra egin zuten finalean sei bertsolariek eta oso alde txikiarekin gelditu ziren lehen hirurak sailkapenean

Bertsorik onenaren saria ere Aitor Urbietak jaso zuen, Alaia Martinekin zortziko txikian abestutako hirugarren bertsoagatik

 

Bertso pasadizoen bilduma

Uztarria.eus | 2008-03-01 : 13:03 | Kultura

Kepa Urbietak Oroitarri liburua aurkeztu du gaur (larunbata); herriko bertsolariek eta gai-jartzaileek kontatutako 140 pasarte bildu ditu

Uztarria Kultur Koordinakundeak argitaratu du; bere 13. produktua da

 

Emaitzak: 5340 | Orriak: 1 2 3 4 ... 240 241 242 243 244 245 246 247 ... 264 265 266 267