Kultura

Literatuzta Literatur Aldizkariak II. zenbakia aterako du

Uztarria.com | 2004-03-10 : 16:03 | Kultura

  • Apirilean aterako da eta aurkezpenerako emanaldi batzuk egingo dira
  • Aldaketa batzuk egiteko asmoa dute aldizkaria hobetzeko

Hazparnen Euskal Herria Zuzenean jaialdia debekatu nahi du alkateak

Uztarria.eus | 2004-03-03 : 17:03 | Kultura

Azpeitiarekin anaituta dagoen herrian zeresan handia sortu du nahi honek

Jacques Coumet auzapezaren erabaki baten ondorioz sortu da afera

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Miel Anjel Elustondok 'Zaldi Ero idazleekin' idazleen webgune berria jarri du sarean

uztarria | 2004-02-26 : 19:02 | Kultura

  • Oraingoz, 200 idazleren argazkiak bildu ditu
  • Idazle guztiak Euskal Herrikoak dira eta hauen argazkien erakusketa da

Badator Bertsolari Gazteen II. Erniarraitz Sariketa

Uztarria | 2004-02-26 : 17:02 | Kultura

  • Martxoaren 5ean hasiko da txapelketa Zestoako kultur etxean
  • Hamasei bertsolarik hartuko dute parte, bost azpeitiar tartean
 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Uztarriak kultur-karteldegia jartzeko eskatu dio Udalari

Uztarria Kultur Koordinadora | 2004-02-10 : 16:02 | Kultura

  • Herriko ekitaldi denen zerrenda jasoko luke, Zelaitxo zinemak zuen tokian
  • 1998an proposatu zion aurreneko aldiz

Zuri-beltzean eta kolorean argazki bilduma onenak Juan Carlos del Pozorenak izan dira

Uztarria.com | 2004-02-09 : 16:02 | Kultura

  • Santo Tomas 2003ko argazki lehiaketako sarien banaketa Antxieta Etxean izan da
  • Gaztetxoetan Haritz Garmendia Iturria izan da irabazlea
 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Alaitz Olaizolak irabazi du Donostia Hiria saria, euskarazko antzezlanen sailean

Uztarria.com | 2004-02-03 : 12:02 | Kultura

  • Hasieran Aizpea Goenagak irabazi zuen, baina lehendik ere saritua izan zenez Olaizolari eman diote
  • Clitemnestra-ren itzulera antzezlana aurkeztu zuen Olaizolak lehiaketara
 

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Soreasun irudi makina doitu dute eta soinu makina berria ipini

Uztarria.com | 2004-01-30 : 18:01 | Kultura

  • Horrela, Soreasuko irudi eta soinu kalitatea asko hobetu da
  • Otsaila, apirila eta martxoan igandeetan haur eta gaztetxoentzako zinemaldia egongo da
 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Fernando Morillo azpeitiarra saritu dute Ondarroako nobela lehiaketan

Iban Arantzabal | 2004-01-22 : 16:01 | Kultura

  • Gloria Mundi du izena Fernando Morilloren nobelak. Espioitzako thriller bat dela esan liteke, generoak eskatzen dituen baldintza guztiekin eta irakurlea harrapatzeko dohain guztiekin.
  • Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketa.
  • Iñaki Irasizabal iurretarrarekin banatuko du saria.

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Sahatsa dantza taldea Fitur turismo ferian ariko da

Uztarria.eus | 2004-01-08 : 16:01 | Kultura

  • Euskal Autonomi Erkidegoaren Stand-aren barneko ekitaldien programaren barnean egongo da
  • Zortzi emanaldi egingo ditu, bakoitza 50 minutukoa

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

'Azpeitiko efemerideak' liburuaren aurkezpena larunbat honetan

uztarria | 2003-12-05 : 11:12 | Kultura

  • Imanol Eliasek egin du, eta Uztarria Kultur Koordinadorak argitaratu
  • Aurkezpena, 12:30ean izango da, udaletxean
 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketak ateak zabalduko ditu astelehenean

Uztarria.eus | 2003-11-27 : 12:11 | Kultura

Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketak ateak zabaldu ditu Antxieta Etxean. Bertan, inguruko margolari profesional nahiz amateurren 50 lan daude ikusgai. Guztira 28 artistak hartu dute parte. Beren lanak ikusi nahi dituenak Antxieta Etxera hurbildu beharko du, 18:00etatik 20:00etarako tartean. Erakusketa abenduaren 20an amaituko da

 

Azpeitiarrik ez, bertsolari finalean

Josu Azpillaga | 2003-11-24 : 09:11 | Kultura

Zarautzen aritu zen Jokin Uranga, beste bost bertsolarirekin batera, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoan. Lan ona egin zuen, baina finalak ihes egin dio.

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Ostiralean hasiko da Euskal Antzerki Topaketen XXI. edizioa

Uztarria.eus | 2003-11-04 : 12:11 | Kultura

Ostiral honetan irekiko ditu ateak Euskal Antzerki Topaketen XXI. edizoak. Aurtengoan bederatzi antzezlan desberdin ikusteko aukera izango da, horien artean bi estreinaldi. Bestalde, XXI. edizio honetan, Aktoreen Egunean euskal antzezlanak eta Goenkale telesaila omenduko dituzte.

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Jokin Urangak eta Leire Ostolazak ez zuten final-erdirako txartelik lortu

Uztarria.eus | 2003-10-27 : 17:10 | Kultura

Asteburuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako lehen saioak jokatu ziren Oñatin (urriaren 25ean) eta Ordizian (urriaren 26an) Jokin Urangak eta Leire Ostolazak ez zuten final-erdian sartzerik lortu, eta beraz, puntuazioaren zain egon beharko dute. Jokin Urangak 391 puntu egin zituen eta taldeko bigarrena izan zen. Leirek, berriz, 361 puntu egin zituen, eta taldeko laugarrena izan zen.

 

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Fernando Morillok jasoko du haur eta gazte literatura arloko Euskadi Literatura Saria

Uztarria.eus | 2003-10-23 : 12:10 | Kultura

Fernando Morillok Izar Malkoak lanarekin haur eta gazte literaturari dagokion Euskadi Literatura Saria jasoko du. Elkarrizketa egin dio uztarria-k, sariaren berri izan bezin pronto.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Lautik bi, aurrera

Josu Azpillaga | 2003-10-13 : 10:10 | Kultura

Lau azpeitiarren hartzen dute parte Gipuzkoako bertsolari txapelketan, eta hauetatik bi pasa dira jada hurrengo fasera: Jokin Uranga eta Leire Ostolaza. Urko Egaña eta Beñat Lizasok ez dute suerte hori izan.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketarako oinarriak aurkeztu ditu Kutxak

Uztarria.eus | 2003-10-10 : 13:10 | Kultura

Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketan parte hartzeko oinarriak zabaldu ditu Kutxak. Erakusketa "urolaldeko artistak eragin eta beraien lanak ezagutzera eman" nahirik antolatu ohi du Kutxak Antxieta Etxeko erakusketa aretoan. Lanak aurkezteko epea azaroaren 3tik 8ra bitartean izango da, eta erakusketa abenduaren 1etik 20ra izango da.



 

Trenaren museoak bihar IX. urteurrena beteko du

Uztarria.com | 2003-10-10 : 12:10 | Kultura

Euskal Burnibidearen Museoak, Trenaren museoak, bihar bere irekieraren IX. urteurrena beteko du. Hori dela eta, bidaiarientzako bi tren gehiago egoteaz gain Amigos del Ferrocarril de la Peninsula Iberica elkarteko kideak etorriko dira museoaren urteurrena dela eta.

 

Pako Aristi eta Fernando Morillo haur eta gazte literatura arloan finalista dira Euskadi Literatura Sarietan

Uztarria.eus | 2003-10-08 : 11:10 | Kultura

Pako Aristi eta Fernando Morillo Euskadi Literatura Sarietan finalista dira haur eta gazte literatura arloan. Aristiren Deborah hondartza bakarti batean (Erein) eta Morilloren Izar-malkoak (Aizkorri) lanak dira aukeratutako finalistak beste lau lanekin batera.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 4727 | Orriak: 1 2 3 4 ... 229 230 231 232 233 234 235 236 237