Kultura

Sanagustin kulturguneak zortzi urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2019-07-22 : 16:15 | Kultura

Azpiegitura kudeaketa soil batetik abiatu eta kultura modu integral batean lantzera iritsi da Sanagustin kulturgunea kudeatzen duen kooperatiba.

Sanagustin kulturgunea 360º

»» Erantzunak: 1 (Pako Iriarte)

Hiru azpeitiarrek parte hartuko dute irailaren 14an hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Uztarria.eus | 2019-07-16 : 14:20 | Kultura

Hamasei saio izango ditu irailaren 14an hasi eta abenduaren 14an bukatuko den Bertsolari Txapelketak. Beñat Lizasok, Jokin Urangak eta Oier Etxeberriak parte hartuko dute txapelketan. Final laurdenetako bat Azpeitian izango da: urriaren 27an, igandez, Soreasu antzokian. Guztira, 48 bertsolari ariko dira lehian, eta horietatik zortzi sailkatuko dira finalera.

 

Hainbat lagun elkartu da Sebastian Donearen parrokiara egindako bisitan

Uztarria.eus | 2019-07-15 : 14:37

Joan den larunbatean, bisita gidatua egin zuten Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan. Antolatzaileek 12:00etan jarri zuten hitzordua, eta hainbat lagun elkartu zen bertan. Adituen arabera, Azpeitiko...

Sahatsa dantza taldearen ikuskizunarekin amaitu da Azpeitia Dantzan

Uztarria.eus | 2019-07-13 : 22:33 | Kultura

 

Gaur, zapatua, Azpeitia Dantzan egitasmoaren baitan, Bizkaia, soineko zuriz jantzia emanaldia eskaini du plazan Juan Luis Lizabek zuzentzen duen Sahatsa dantza taldeak. Eguraldiak ateri eutsi dio, eta hainbat herritar gerturatu...

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Munoaundi aztarnategian bisita gidatua egingo dute hilaren 20an

Uztarria.eus | 2019-07-12 : 13:43 | Kultura

Nahi duen orok izango du Azpeitia eta Azkoitia artean dagoen Burdin Aroko herri harresitua bertatik bertara ezagutzeko aukera. Aurten ere indusketak egiten ari da Aranzadi elkartea bertan; astelehenean hasi ziren lanekin eta hilaren 27ra arte ariko dira. Datorren zapatuan 11:00etan jarri dute hitzordua Abaraxka aterpetxean, handik Munoandira joateko.

 

Azkaiter Peloxek eta Sala anaiek musikaz girotu dituzte herriko kaleak

Uztarria.eus | 2019-07-12 : 10:26 | Kultura

 

Osteguneroko pintxo-poteoaren tartea musika duinuz gozatzeko aukera izan zuten atzo iluntzean herritarrek, Sala anaiei eta Azkaiter Peloxi esker. Izan ere, herrian zehar kontzertu ibiltaria eskaini zuten musikariek Zulo Zabal elkartean...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Sahatsa dantza taldearen emanaldiarekin amaituko da Azpeitia Dantzan bihar

Uztarria.eus | 2019-07-12 : 09:30 | Kultura

Sahatsa dantza taldeak Bizkaia, soineko zuriz jantzia emanaldia eskainiko du bihar, zapatua, 20:00etatik aurrera. Plaza Txikian hasiko da ekitaldia 19:50ean, eta ondoren, kalejiran, plazara joango dira, eta han jarraituko dute ikuskizunarekin. Azpeitia Dantzan egitasmoaren hirugarren eta azken emanaldia izango da biharkoa.

 

Anjel Larrañaga: "Kupelaren ibilbidea aurten bukatuko da"

Urola Kostako Hitza | 2019-07-11 : 12:11 | Kultura

Larrañagak berak, Xabier Alberdi Zabalek eta Jexux Epeldek –lehen, Juan Ezenarro Berastegik– osatutako musika taldearen ibilia azken txanpan da. Igandean Urrategin dute zita.

 

Kontzertu ibiltaria eskainiko dute bihar Sala anaiek eta Azkaiter Peloxek

Uztarria.eus | 2019-07-10 : 17:19 | Kultura

19:00etan Zulo Zabal soziedadean hasi eta Sanagustin kulturgunean bukatuko dute kalez kale eta hainbat tabernatan egingo duten ibilbidea. Koldo Eizmendik Sanagustinen jarri duen argazki erakusketaren haria antolatu dute biharko musika saioa.

 

Parrokian bisita gidatua egingo dute zapatuan

Uztarria.eus | 2019-07-10 : 09:30 | Kultura

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan, parrokia bisitatzeko aukera izango da zapatuan, hilak 13, 12:00etatik aurrera. Bisita egin nahi duenak, info@ignaziotarlurraldea.com helbidera idatzi edo 943-151 878 telefonora deitu beharko du.

 

Gerri mugimenduek eta askotariko erritmoek dantzan jarri dute Soreasu

Uztarria.eus | 2019-07-08 : 11:11 | Kultura

 

Jose Mari Orbegozoren eskolakoek dantzan jarri zuten atzo, igandea, Soreasu. 20:00etan hasi zen saioa, eta erritmo askotako dantzak ikusi ahal izan ziren bertan: bachata, sanba, rock-and-rolla, txa-txa-txa, sabel dantza...

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Jose Mari Orbegozoren eskolakoek emanaldia eskainiko dute igandean

Uztarria.eus | 2019-07-05 : 11:02 | Kultura

Dantzaki eskolako ikasleek askotariko dantzak egingo dituzte igandean, Soreasu antzokian, 20:00etan hasita. Azpeitia Dantzan egitasmoko bigarren emanaldia izango da.

 

Ekain Ibarguren: "Batzuk harritu egiten dira pailazo izateagatik pagatzen didatelako"

Gipuzkoako Hitza | 2019-07-05 : 10:31 | Kultura

Uda "bete-betea" aurreikusten du azpeitiarrak, baina "oso pozik" dago, zirkuan lan egiteko ametsa betetzen ari delako. Ile zuriarekin eta zimurrekin ere, "hil arte" hantxe jarraituko lukeela azaldu du. 'Gipuzkoako Hitza' astekariko Aitziber Arzallus kazetariak elkarrizketa egin dio pailazoari.

 

Miren Gorrotxategi: "Misteriozko nobela izango da, baina ez polizia eleberri tipiko bat"

Urola Kostako Hitza | 2019-07-03 : 12:00 | Kultura

(H)ilbeltza Beka eskuratu du idazle azpeitiarrak Vianako bihotza eleberri proiektuarekin. 2020ko abenduan argitaratuko dute haren liburua.

 

Koldo Eizmendiren argazki erakusketa ikusgai, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2019-07-03 : 09:14 | Kultura

 

Koldo Eizmendi azpeitiarrak ateratako argazkien erakusketa jarri dute Sanagustin kulturgunean. Hark hamaika txokotako rock doinuak eta giroak irudietan jaso ditu, eta bere etxeko txikienen laguntzarekin prestatu du erakusketa. Atzoz geroztik...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gaur zabalduko dute Argizaiola 2018 argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2019-07-02 : 16:52 | Kultura

Gaur, uztailak 2, irekiko dute Argizaiola 2018 lehiaketako argazki erakusketa. Aurten berriro Betharrameko aretoan ikusi...

Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak irabazi dituzte Zumarragako eta Irungo dantza txapelketak

Uztarria.eus | 2019-07-02 : 11:23

Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrek helduen mailako dantza sueltoko bi txapelketa irabazi dituzte azken egunetan. Joan den zapatuan, Zumarragan, lortu zuten lehen garaipena, Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga bergararren...

AAEren erakusketa berria Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2019-07-01 : 15:24 | Kultura

Azpeitiko Argazki Elkarteak berritu egin du Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernako hormetan duen erakusketa; joan...

Ostiral iluntzea goxatu dute Sara Zozayak eta Ainhoa Larrañagak

Uztarria.eus | 2019-07-01 : 15:04 | Kultura

 

Herritarrek belarriak goxatzeko aukera izan zuten joan den ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Ainhoa Larrañaga hernaniarrak eta Sara Zozaya donostiarrak musikaz bete zuten aretoa. Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan eskaini...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gaurtik aurrera, udako ordutegia izango du Udal Liburutegiak

Uztarria.eus | 2019-07-01 : 09:34 | Kultura

08:30etik 14:00etara egongo da zabalik egunero, eta arratsaldeetan itxita izango da. Uztailaren 30etik abuzturan 18ra itxi egingo dute oporrak direla eta.

 

Emaitzak: 4822 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 239 240 241 242