Komunitatea

 

'Zeru horiek' Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2006-03-23 : 19:03

Bihar (ostirala) hasiko dira Donostian Zinea eta Giza Eskubideen 4. Topaketak, eta 'Zeru horiek' filma botako dute hasieran, 19:45ean. Aitzpea Goenagak zuzendu du euskarazko filma hori eta Nagore Aranburu ...

Gazteak, play-off-etatik gertu

Erabiltzailearen aurpegia areto | 2006-03-23 : 16:03

Gipuzkoako Hirugarren B Mailan jokatzen dabiltzan Jostaldi B-ko gazteentzat partida garrantzitsua izango da biharkoa. Azpeitiarrak Tolosan lehiatuko dira 20.45etatik aurrera Laskorainen aurka eta garaipena ezinbestekoa dute play-off postuetan jarraitzeko ...

Harrituta

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2006-03-22 : 18:03

Harrituta nago Iraurgik egin duen azken fitxaketak sortu duen zalapartarekin. Harrituta nago bitxia dena hil ala biziko kontu bihurtzeko dugun gaitasunarekin. Harrituta besteek gu diferente ikusten gaituztela azpimarratu behar horrekin ...

Azpeitiko gazteriaren diagnosia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2006-03-22 : 17:03

Otsailaren 18an Azpeitiko gazteok oinarri bat ezarri genuen, eta oinarri horren emaitza da Azpeitiko gazteriaren diagnosia. Gaztetxetik gazteon arazoak lantzeko konpromisoa eta gogoa azaldu zen, eta horrela lan talde bat ...

Xegu gose-greban

Erabiltzailearen aurpegia Bego | 2006-03-22 : 14:03

Hotzak gaude ilunabarrean, gorputza ahul,

                         Eskuak artega

 Duela hamaika mende kalera irten ez garela.

         duela hamaika urte deusere jan ez dugula

 Leihoko barroteen bestaldean euria

                                 isilean eta etengabe

 Beste leihoetan ...

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Retolazaren informazioa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2006-03-22 : 11:03

Luis Mari Retolaza EAJko kidea Eusko Jaurlaritzan Herrizaingo sailburu izan zen 1980-88an, eta, besteak beste, GALen garaia ezagutu zuen. Berria egunkariak otsailean elkarrizketa zabala egin zion, eta Pasaiako sarraskiaren gaia ...

Emaitza bikainak asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia areto | 2006-03-21 : 19:03

Joan den asteburua benetan oparoa suertatu zen beste behin ere Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko bi taldeentzat. Bigarren Mailako Jostaldik garaipena eskuratu zuen  azken minutuan (1-2) Gure Txokoa talde ...

50 urtean fraide

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2006-03-21 : 11:03

Ignacio Geretak 50 urte bete ditu fraide. Hain zuzen, igandean bete zituen 50 urte aurreneko meza eman zuenetik (Azpeitiko Parrokian izan zen), eta igandean bertan meza eman zuen herrian, Frantziskanoetan ...

Zergatik ez denentzat berdina?

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola | 2006-03-21 : 09:03

Baloreak krisian dauden garai hauetan, baloreetako bati buruz dudan iritzia zuekin konpartitu nahi det. Begirunea. Errespetuari buruzkoa.

Hiztegiek honi buruz zer esaten duten ez dakit. Niretzat pertsonak pertsona bezela tratatzea ...

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Asteburuko kirol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2006-03-20 : 13:03

FUTBOLA

1. Regionala
Lagun Onak 1
Zumaiako 0

2. Regionala
Beti Ona 1
Ikasberri 2

Jubenilak 2. Maila igoera
Ikasberri 4
Usurbil 2

Kadeteak 2. Maila kopa
Lagun Onak 3 ...

Euzkitzeren asmoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2006-03-20 : 13:03

Xabier Euzkitzek atzo (igandea) 'Berria'-n esan zuenez, baliteke Euskal Telebistan, pilota emanaldiez gain, beste zerbaiten hastea laster. "Iazko ekainean amaitu zen 'Sorginen laratza', sei urteko ibilbidearen ondoren. Orain pilotarekin ...

Kalien izenak

Erabiltzailearen aurpegia Bego | 2006-03-20 : 12:03

Nik ez dakit, radarra edo zer demontre daukadan, baina askotan hurbildu zaizkit kamioi edo furgonetako txoferrak informazio eske.

Azkena, aurreko astean, Zelaitxo aurrean zegoen kamioi handi bat geldirik, txoferra, leihotik ...

Enbazuen

Erabiltzailearen aurpegia leire | 2006-03-20 : 09:03


Atzo txirrindulariak izan ziren, karrera egon zen, eta parean
harrapatu ninduen. Han egon nintzen bukatu arte bide bazterrean (kotxetik ateratako argazkia da hau) eta pentsatu nuen bakarren batzuk epelak botako ...

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Puzzle bat

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2006-03-18 : 23:03

Jolas txiki bat. Ez dauka Azpeitiarekin zerikusirik, baina kuriosoa iruditu zaigu.

Beheko pieza guztiak, goiko koadro txikian sartu behar dituzue. Piezei buelta emateko, jiratzeko, klik egin piezaren gainean maiuskulen letra ...

Jose Artetxeren biografia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2006-03-17 : 09:03

Jose Artetxeren jaiotzaren mendeurrena dela-eta, beste kontu bat.

Bere biografia txiki bat osorik jaitsi daiteke saretik. Eusko Jaurlaritzaren Bidegileak sailean argitaratu zuten, 2001ean, 28 orrialdetako liburua. Egileak, Jose Ramon Zubimendi ...

Emaitzak: 5713 | Orriak: 1 2 3 4 ... 352 353 354 355 356 357 358 359 ... 378 379 380 381