Beste urte bat

Erabiltzailearen aurpegia

Udaberria, uda, udazkena, negua. Familia eta lagunak. Maitasuna eta goxotasuna. Poza eta tristura. Esperantza eta desesperantza. Konpainia. Bakardadea. Jaiotza bat. Heriotz bat. Denbora pasatzen…

Gerri (Ruth Sheen) terapeuta eta Tom (Jim Broadbent) geologoa. Urte luzeak ezkonduta daramatzaten eta itxuraz behintzat zoriontsu direla dirudien bikotea da. Beren seme Joe (Oliver Maltman), abokatua, mutilzahar gelditzeak arduratzen ditu biak. Buruhauste horrek  ez dio uzten ikusten Gerriri bere lankide Marick (Lesly Manville) zenbateraino behar duen bere laguntasuna.

Bikote ezkondu zoriontsu baten eta beren inguruko hain zoriontsu ez diren lagun, senitarteko, bizilagun, lankide,… eta abarrei buruzko historia bat da Mike Leigh-en  2010eko lan hau.

Zahartzaroak norberari eta ingurukoei dakarzkien arazoen gogoeta hunkigarria. Pesimista izatera iritsi gabe eta filmak dituen umore eta baikortasun printzak kontuan hartu arren, triste izaten jarraitzen duen zahartzaroari buruzko tragikomedia bat.

Another year

Noiz: Urtarrilak 26, osteguna, gaueko 21:30etan

Non: Soreasu aretoran

Zenbat kostatzen da: 3 €

Izenburua: Another Year

Zuzendariak: Mike Leigh

Aktoreak: Jim Broadbent, Ruth Sheen eta Lesley Manville

Iraupena: 129 min

Herrialdea: Erresuma Batua

Azkenik zure iritzia jakin nahi dugu. Lagun iezaguzu bi galdera hauek erantzunez.

Aprobetxatu zine klubaren eskaintza hau, martxotik aurrera, zine klubik izango den ere ez dakigu eta.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide