Zezen Beltz elkartea

 

Zezen Beltz VII. asteburua: lehen eguna, zortzi bideotan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-10-24 : 21:00 | Festak

Jende asko ibili da aurreneko jardunaldian. Eguerdian sokamutur txikia egin da. Arratsaldean, Grand Prix lehiaketa, 26 parte hartzailerekin. Talde urdinak irabazi du, baina txapeldun, denak izan dira. 2.200 lagun inguru izan dira zezen plazan. Zezen Beltzek zozketatutako tableta Ainhoa Arbelaitzi tokatu zaio. Bihar (igandea): 12:30ean sokamutur txikia; ordu berean saiheski eta oilasko dastaketa plazan, eta goizetik animalia arraza ezberdinen erakusketa han; 17:00etan zezen bolaztatuak Artzubian. Uztarria.eus-en argazki bilduma (26 irudi)

Sokamutur txikia, sokaneska-mutilekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-10-24 : 15:15 | Aisia

Zezen Beltzen VII. asteburuko sokamutur txikiaren lehen saioa da bideokoa, gaurkoa. Bost sokaneska-mutil atera dira, Erdikaletik, Lopene ganadutegiko zezen txiki batekin. Ondoren, zezen txikiak eta pottokak izan dira, plazan. 17...

Tablet bat zozketatuko dugu Grand ...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-10-21 : 23:31

Tablet bat zozketatuko dugu Zezen Beltzen VII. asteburuko Grand Prix-ean ikusleen artean. Sarrera bat = zenbaki bat. 10" Lenovo tablet bat izango da, Android sistemarekin. Datorren larunbatean (urriaren 24an) izango da...

Kamiseta berriak salgai

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-10-20 : 22:42

Kamiseta berriak atera ditu Zezen Beltz elkarteak (irudian, ereduak), eta VII. asteburuan ere erosi ahal...

Grand Prixeko izen-ematea, ostegunera arte

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-10-19 : 13:07 | Aisia

Datorren larunbatean (urriaren 24an) izango da Zezen Beltzen VII. asteburuko Grand Prix jolas lehiaketa, eta orain arte 26 lagunek eman dute izena. Ostegunean bukatuko da epea. Izena info@zezenbeltz.com...

Datorren astean, Zezen Beltzen VII. asteburua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-10-15 : 20:00 | Festak

Urriaren 24an eta 25ean izango da, kuadrilen arteko Grand Prix jolas lehiaketa dela berritasun: puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak... Zazpi proba izango dira: hiru, zezenekin egiteko; lau, zezenik gabe. Dagoeneko 24 lagunek eman dute izena; apuntatzeko, info@zezenbeltz.com helbidea. Horrez gain, asteburuan sokamutur txikia, animalia arraza desberdinen erakusketa, saiheski eta oilasko dastatzea, zezen bolaztatuak... egongo dira. @zezenbeltzazp

 

Zezen jolasen Grand Prixean, kuadrilen arteko lehia aurten

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-10-06 : 20:30 | Festak

Urriaren 24an eta 25ean izango da aurten Zezen Beltzen asteburua, eta dei bat egin nahi dugu Grand Prix jolasetan parte hartzeko, ikuskizun berri bezala kuadrilen arteko lehiaketa egongo baita. Animatu, eta eman izena info@zezenbeltz.com helbidean. Urriaren 24an (larunbata) izango da saioa, Azpeitiko zezen plazan: puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak... Iaz antolatu genuen lehenengo aldiz Grand Prixa (orduko argazki bilduma eta bideoa albistean).

 

100.000 bisita bi astean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-09-21 : 10:12

Lodosako sokamutur kongresuan Azpeitiko saioko zezen bat aldatzeko uneko bideoak bi astean 100.000 bisita...

Helburuak beteta itzuli gara Lodosako sokamutur kongresutik

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-09-07 : 16:15 | Festak

(albistean Azpeitiko 9 bideo; eta beste batzuk. Eta hemen, giroko 19 argazki). Pasa den aste bukaeran Lodosan (Nafarroa) izan gara Azpeitiko talde bat (35 bat lagun), sokamuturraren XII. kongresuan...

Azpeitiko sokamuturra Lodosan, ezusteko eta guzti

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-09-05 : 21:00 | Festak

Gaur arratsaldean izan da Azpeitiko sokamuturraren saioa Lodosako kongresuan. Bi idisko atera ditu Eulogio Mateo ganadutegiak: aurrena oso ondo ibili da, eta bigarrenari eten egin zaio lepoko koilara atera berritan...

Azpeitiko sokamuturra Lodosan aste bukaera honetan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-09-02 : 09:00 | Festak

Ostiraleretik igandera arte izango da Nafarroako herrian sokamuturraren XII. kongresua. 30-35 lagun joango gara, Zezen Beltzek antolatutako bidaian. Azpeitiko hitzordua, larunbat arratsaldean. Bideoa: Azpeitiko sokamuturraren irteera duela bi urte Chivako topaketan.

Aurtengo saninazioetako entzierro txikiaren bideoa ...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-08-07 : 21:43

Aurtengo saninazioetako entzierro txikiaren bideoa duzue hau. Festetan hiru egunez izan da txikientzako entzierroa, Zezen...

Saninazioetarako egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-07-29 : 12:27 | Festak

Saninazioetarako honako egitaraua prestatu dugu Zezen Beltz elkartekook:

- San Inazio bezpera (uztailak 30): 18:00etan zezen txikiekin jolasak Pilotalekuan. Ganadutegia: Arno.

- San Inazio eguna (uztailak 31): 12:30ean entzierro txikia...

Berriz ere Paquito Murillo irabazle errekortarietan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-07-25 : 21:00 | Festak

 

Azpeitiko zezen plaza bete egin da IX. Errekortarien Txapelketako saioa ikusteko. Bukaerako buruz buruko ikusgarrian Madrilgoa nagusitu egin zaio Eusebio Sacristani. Iaz ere Murillo izan zen irabazlea. Zezen Beltz elkarteak...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Aurtengo Errekortarien Txapelketako aurkezpen bideoa ...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-07-20 : 11:38

Aurtengo Errekortarien Txapelketako aurkezpen bideoa da hau. Hilaren 25ean izango da Azpeitiko saioa, 18:30ean...

Errekortarien Txapelketa, iazko formato arrakastatsuarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-07-17 : 20:22 | Festak

Santio Egunez izango da Azpeitiko zezen plazako saioa (18:30), sei zezen bikain eta zirkuituko hamabi errekortari onenekin. Hasieran kanporaketa batzuk izango dira, eta bukaeran, buruz burukoa.

 

Errekortarien Txapelketako sarrerak salgai daude

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-07-14 : 18:45 | Festak

Hilaren 25ean izango da saioa, Santio egunean (zapatua), 18:30ean Azpeitiko zezen plazan. Ostiral honetan aurkeztuko dugu aurtengo edizioa.

Kaitoren artxibo eta transmisio lana eskertu nahian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-07-13 : 14:30 | Iritzia

Azpeitiko Kultur Mahaiak datorren igandean (Sanagustin kulturgunea, 12:30) ohorezko bazkide izendatuko du Nikolas Oteiza Kaito, hainbat urtean Azpeitiaren mesedetan egindako irudi artxibo lana aitortzeko. Han izango gara Zezen Beltz elkarteko kideok ere, ondo merezitako aitortza baita Kaitok jasoko duena. Transmisio lan eskerga egin du.

Nuarbeko sokamuturra eta erronka

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-06-01 : 10:00 | Festak

 

Eguraldi ederra lagun, giro polita egon zen zapatuan Nuarben Trinitate festetako sokamuturrean. Zezen Beltzek antolatu zuen, Nuarbeko festa batzordearekin batera. Lopene ganadutegiko zezenak izan ziren. Igandean Nuarbeko bizilagunen eta Azpeitiko...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Sokamuturra eta erronka Nuarbeko festetan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-05-30 : 12:30

Gaur (larunbata) hasiko dira Nuarben Trinitate festak, 16:00etan txupinazoa botata. 16:30ean sokamuturra egongo da, Zezen Beltzek Nuarbeko festa batzordearekin batera antolatuta. Bihar (igandea), 18:00etan, Nuarbeko bizilagunen eta...

Emaitzak: 269 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14