Zezen Beltz elkartea

 

Errekortarien Txapelketako sarrerak salgai laster

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-07-06 : 08:58 | Festak

Santio egunez izango da saioa, uztailaren 25ean, Azpeitiko zezen plazan, 18:30ean hasita. Aurtengoa X. edizioa izango da. Numeratu gabeko sarrerak datorren astelehenetik aurrera egongo dira, ohiko tabernetan; numeratuak, hilaren 15etik aurrera, udaletxe azpian.

 

Errekortarien saioa, uztailaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-06-21 : 11:01

Aurrerapen gisa doakizue: Errekortarien Txapelketako Azpeitiko aurtengo saioa uztailaren 25ean izango da (Santio egunean), zezen-plazan, 18:30ean hasita. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatutako saioa da. Hurrengo asteetan jakinaraziko...

Astearte karnabal goizeko zezena

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-05-26 : 23:10

2016ko karnabalak. Otsailak 9, astearte goiza. Lopene ganadutegia. Arratsaldea: Arno. Norbanakoek grabatu eta Zezen Beltz...

Giro polita Nuarbeko sokamuturrean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-05-23 : 12:04 | Festak

 

Helduentzako eta txikientzako sokamuturra izan zen atzo, igandea, Nuarben, Trinitate festetan. Arno ganadutegiko zezenak izan ziren, arratsaldez. Giro polita izan zen. Ohitura berreskuratu zenetik laugarren urtez segidan izan da sokamuturra...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Igandean sokamuturra Nuarben

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-05-19 : 23:38

Ohitura berreskuratu zenetik laugarren urtez segidan sokamuturra izango da igande honetan Nuarben, Trinitate festetan. 17...

Astelehen karnabaleko sokamuturreko bideoa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-04-11 : 23:05

2016ko karnabalak. Otsailak 8, astelehen arratsaldea. Lopene ganadutegia. Norbanakoek grabatu eta Zezen Beltz elkartearen Whatsappera...

Karnabalak 2016: Elegante Eguneko arratsaldeko sokamuturra

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-03-22 : 14:58 | Festak

2016ko karnabalak. Otsailak 7, igandea, arratsaldea. Bergarako Zezenak ganadutegia. Norbanakoek grabatu eta Zezen Beltz elkartearen...

Jai karnabal eguerdiko zezeneko bideoa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-02-29 : 13:39

2016ko karnabalak. Otsailak 7, igandea. Bergarako Zezenak ganadutegia. Sokamutil ohi Aitor Unanue, IƱaki Zuloaga, Haritz...

Oskitz Aldalurri tokatu zaio Zezen Beltzek zozkatu duen afaria

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-02-18 : 20:00 | Festak

Hark ere bidali zizkion Zezen Beltzi karnabaletako sokamuturreko bideo laburrak, eta Zuhatz tabernan egiteko bi heldu eta bi haurrentzako afaria egokitu zaio zozketan. Elkartearen hiru elastiko ere zozketatu ditugu, eta haien irabazleak dira: Vanessa Ridruejo, Jaione Uranga eta Imanol Aramendi. Lehen aldiz eskatu diogu jendeari zezeneko eta zezen giroko bideo txikiak bidaltzeko, ikusentzuneko artxiboa osa dezagun, eta 121 jaso ditugu; 25 lagunek bidali dituzte. Eskerrik asko denei!

 

Sokamuturreko 121 bideo, eta 25 bidaltzaile

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-02-16 : 10:08 | Festak

Zezen Beltz elkarteak jendeari karnabaletako sokamuturreko bideo laburrak eskatu dizkio aurten, lehen aldiz, ikusentzuneko artxiboa osatzen joateko, eta emaitza ederra izan da: 121 bideo jaso ditugu, eta 25 lagunek bidali...

Sokamuturreko bideo batzuk

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-02-10 : 17:15 | Festak

Ari gara herritarrek bidalitako karnabaletako sokamuturreko bideoak YouTubera pasatzen, eta datorren astean jakinaraziko dugu zeini tokatu zaion bi lagunentzako afaria (bideoak igandera artean bidal daitezke 717770069 whatsapp zenbakira). Bitartean, hemen karnabal hauetako sokamuturreko eta zezen giroko bideoen lagin txiki bat. Eskerrik asko denoi!

Jai karnabal eguerdiko irteera. Josu Legarda-ereñoren bideoa:

Zezena, lazo honekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-02-07 : 09:29

Lazo honekin irtengo du eguerdiko zezenak, karnabal giroan. Eguerdiko sokamuturra: 12:00-12:30. Arratsaldekoa: 16...

Aitor Cordobak sokamutil izateari utziko dio karnabal hauetan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-02-06 : 16:05 | Festak

(Elkarrizketa egin dio 'Uztarria' herri aldizkariak). Sokan jartzearen ametsa duela hamabost urte bete zuen. Karnabaletan jantziko ditu azkenekoz praka zuriak. "Zezena atera aurreko Erdikaleko giroa ederra dun”.

 

Beteranoak sokan jai karnabal eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-02-05 : 12:14 | Festak

Klasikoa bihurtzen ari da: jai karnabalean eguerdiko zezenean sokan, sokamutil ohiak. Aurten: Aitor Unanue, Iñaki Zuloaga, Haritz Segurola Xague, Fernando Arakistain eta Aitor Iriarte Txato. 12:00-12:30eko saioan ariko dira, Bergarako Zezenak ganadutegiko idisko batekin. Erretiratu zirenean, 'Uztarria'-k eta 'Urola Kostako Hitza'-k elkarrizketak egin zizkieten. Hemen haien datuak eta esan bana:

 

Zezen Beltzek Youtube-n, 100.000 ikustaldi pasa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-02-03 : 17:28 | Besterik

Zezen Beltz elkartearen Youtubeko kanalean (www.youtube.com/zezenbeltz2010) dagoeneko bideoen 100.000 ikustaldi pasa...

Bidali karnabaletan sokamuturrean grabatutako bideoak Zezen Beltzi

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-02-02 : 15:00 | Festak

Zezen Beltzek ekimen berri bat jarriko du martxan aurtengo karnabaletan: sokamuturreko bideo laburrak jaso nahi ditu, herritarrek telefono mugikorrez grabatutakoak. Helburua: sokamuturrean ikusentzuneko artxiboa osatzen joatea. Bideoa bidaltzen dutenen artean bi lagunentzako afaria zozketatuko dugu. Whatsapp zenbaki honetara bidali bideoak: 717 770 069.

Karnabaletako sokamuturreko ordutegia eta ganadutegiak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-02-01 : 10:30 | Festak

Txikien eta, batez ere, helduen sokamutur saioak izango ditugu festa hauetan. (bideoa: iazko jai karnabaleko arratsaldeko irteera, Josu Legarda-ereñok grabatutakoa; Zezen Beltzen YouTubeko bigarren bideo bisitatuena da, 5.500 pasarekin...

Sokamuturra 'Sagardo tokian' doinuarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-01-31 : 11:24

Gaur zortzi, jai karnabala! Tori berotzen hasteko Azpeitiko sokamuturra 'Sagardo tokian' doinuarekin. Zezen Beltz elkartearen...

San Sebastian eguneko sokamuturraren bideoak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-01-21 : 17:39 | Festak

Atzo izan zen San Sebastian festetako bigarren sokamutur hitzordua. Berriz ere, jende pila. Ganadutegia: Arno...

Sansebastianetakoaren atarikoa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-01-17 : 22:00 | Festak

Gaur arratsaldean izan da San Sebastian festetako helduen lehen sokamutur saioa, Bergarako Zezenak ganadutegiarekin. Eguerdian zezen txikiak izan dira (Lopene). Hemen bideo eta argazki batzuk. Asteazkenean, San Sebastian egunez, helduen sokamuturra: 12:00-12:30 eta 16:30-20:00. Atzoko irteerako bideoa:

Emaitzak: 258 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13