Zezen Beltz elkartea

 

'Soka ez da eten' dokumentalaren laburpena, katalanez, espainolez, frantsesez eta ingelesez

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-06-28 : 12:43 | Aisia

Chivako Sokako Zezenaren kongresua dela-eta Azpeitiko sokamuturraren dokumentala katalanez eta espainolez laburtzeko aukera sortu zen. Bide batez, frantsesezkoa eta ingelesezkoa ere egin ditugu. Zezen Beltzek 'Soka ez da eten' 2011n estreinatu zuen, euskaraz, 75 minutuko iraupenekoa. Laburpen bakoitza ordu laurden batekoa da.

Katalanez bideoa (eta testua):

37 lagun goaz Chivara, Sokako Zezenaren kongresura

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-06-26 : 13:50 | Aisia

 

Larunbatean eta igandean izango dira zezen erakustaldiak. Azpeitikoa jaian izango da, 11:00ak aldera, Bergarako zezenekin. Ostiralean abiatuko da herritik autobusa Valentzi aldera.

Chivako (Valentzia, Herrialde Katalanak) Sokako Zezenaren Kongresuan...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Aurtengo karnabaletako sokamuturraren laburpen bat ...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-06-01 : 18:35 | Festak

Aurtengo karnabaletako sokamuturraren laburpen bat egin dugu, ia hogei minutukoa. Zezen Beltz elkarteak grabatu eta...

Chivarako izen-ematea asteartean bukatuko da

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-05-31 : 11:00

Datorren asteartean (ekainaren 4an) bukatuko da ekainaren bukaeran Chivara (Valentzia) Sokako Zezenaren kongresura joateko izen-ematea. Orain arte 35 bat lagunek eman dute izena (sokamuturzaleek, gaurko eta lehengo sokamutilek...). Zenbat eta...

Atzo (zapatua) berriro izan zen sokamuturra Nuarben

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-05-26 : 17:39 | Festak

Atzo (zapatua) berriro izan zen sokamuturra Nuarbeko festatan, ohitura berreskuratzea erabaki baitzuen festa batzordeak. Zezen...

Zapatuan Nuarben zezen txikiak ere bai

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-05-21 : 11:38

Datorren zapatuan (hilak 25) Nuarbeko festatan sokamuturraren ondoren bi zezen txiki botako ditu Zelai Luze ganadutegiak, gaztetxoek ere aukera izan dezaten ondo pasatzeko. Zezen Beltz elkarteak eskerrak eman nahi dizkio...

Nuarbeko aurtengo festatan, sokamuturra

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-05-14 : 11:00 | Festak

Maiatzaren 25ean (larunbata) izango da, 17:00etan. Zezen Beltz elkarteak, Nuarbeko festa batzordeak, sokamutilek eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dugu. Bestetik, ekain bukaeran Chivara Sokako Zezenaren kongresura joateko izen-ematea zabalik dago ekainaren 4ra arte.

 

Zezen Beltzek ekainaren 4ra luzatu du Chivarako irteerako izen-emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-05-09 : 11:30 | Festak

Sokako Zezenaren kongresura ahal den jende gehien apuntatzeko hartu du erabakia elkarteak. Orain arte ia 25 lagunek eman dute izena (sokamuturzaleek, gaurko eta lehengo sokamutilek...). Zenbat eta jende gehiago izan, adinak ere desberdinak badira, orduan eta politagoa izango da. Ekainaren 28an izango da irteera, 13:00etan. Prezioa denera: 110 euro. Udaletxean, Interneten eta Eguzkitza eta Juantxo Txikin har daiteke inprimakia. Azpeitiko sokamuturraren erakustaldi bat izango da Chivan (Valentzia).

Chivako irteerarako bi aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-04-22 : 16:00 | Festak

Ekainaren bukaeran Chivara (Valentzia, Herrialde Katalanak) Sokako Zezenaren Kongresurako antolatu dugun irteerak bi aldaketa ditu: ekainaren 28an irteera ordua 13:00etara atzeratu dugu eta adin nagusikoak ez diren lagunak ere joan ahal izango dira. Gaurtik aurrera izena emateko orria Eguzkitza eta Juantxo Txikin ere har daiteke.

Chivako irteerarako izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-04-18 : 20:33

Sokako Zezenaren Chivako (Valentzia, Herrialde Katalanak) kongresura irteera antolatu dugula-eta, izena emateko epeak zabalik jarraitzen du. Hemen xehetasunak:
- http://zezenbeltz.com/images/chiva/IZEN-EMATEKO...">Izen-emate orria (apuntatzeko azken eguna: maiatzak 10)
- http://zezenbeltz.com/images/chiva/Chivako_irte...">Bidaiaren xehetasunak (ekainaren 28, 29...

Sokako Zezenaren Kongresura irteera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-04-10 : 10:27

Sokako Zezenaren Chivako (Valentzia, Herrialde Katalanak) kongresura irteera antolatu dugula-eta aurkezpena egin dugu. http://zezenbeltz.com/index.php?option=com_lyft...">Hemen albistea.

Izena emateko informazioa eta bestelako xehetasunak:
- http://zezenbeltz.com/images/chiva/IZEN-EMATEKO...">Izen-emate orria (apuntatzeko azken eguna: maiatzak 10)
- http://zezenbeltz.com/images/chiva/Chivako_irte...">Bidaiaren xehetasunak...

Azpeitiko argoila hauek jarriko dituzte ...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-03-27 : 16:03

Ekainaren 29an Azpeitiko sokamuturra izango da Chivan (Valentzia, Herrialde Katalanak), http://zezenbeltz.com/index.php?option=com_lyft...">Sokako Zezenaren X. Kongresuan, eta...

Sokako Zezenaren X. Kongresuan izango da Azpeitiko sokamuturra

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-03-21 : 10:04 | Festak

Ekainaren 28, 29 eta 30ean izango da, Chivan (Herrialde Katalanak). Gonbidapena jaso du Zezen Beltz elkarteak, eta han izango dira sokamutilak eta gurean ibiltzen den ganadutegi bat, Azpeitiko argoila bat eta guzti. Irteera antolatzeko asmoa dugu. Kongresuaren spota:

»» Erantzunak: 4 (kantabresa, Betikue, nekane)

Chivako sokamuturzaleak Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-02-17 : 11:46

Gaur zortzi (otsailaren 10an, jai karnabalean) Azpeitian ziren Chivako bi sokamuturzale (Valentzia, Herrialde Katalanak). Haietako...

Animoak Omarri, eskerrak sokamuturzale denei

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-02-14 : 18:44

Azpeitiko sokamutilek ohar bat atera dute karnabalen ondoren. Labanaz zauritutako Omar A. zezenzaleari animoak eman dizkiote. Sokamuturzale denei, berriz, eskerrak eguraldi txarrarekin ere zezenean ibiltzeagatik.

"Aupa denoi! 2013ko karnabalak ere...

Jai karnabalean zezena, pajarita honekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-02-07 : 17:00 | Festak

Aste hasieran iragarri genuen erakutsiko genuela, eta hementxe duzue aurtengo jai karnabalean zezenak eramango duen pajarita. Duela hamar bat urte hasi zen ekimena: urtero azpeitiar sokamuturzale batek pajarita bat ekartzen du jai karnabalez, eta zezena pajarita horrekin ibiltzen da —sokan lotzen da, zezenaren lepo parean gera dadin—. Ondo pasatu karnabalak! (hemen sokamuturreko ordutegiak eta ganadutegiak)

 

»» Erantzunak: 6 (naroa03, horidukhi, xarkai, IA, narruealatxapie...)

'Soka ez da eten', 3 eurotan salgai

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-02-06 : 13:41

Zezen Beltz elkarteak salgai jarri ditu Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten dokumentaleko ale batzuk Juantxo Txiki eta Eguzkitza tabernetan, 3 eurotan. 2011ko otsailaren 26an aurkeztu genuen lana, eta mila...

Hementxen dala!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-02-04 : 20:30 | Festak

Jai karnabaleko sokamuturrean Bergarako Zezenak ganadutegia izango da, astelehenekoan Albizu, asteartekoan Arno. Sokamutilek aldez aurretik eskerrak eman dizkiete laguntza ematen dutenei. Aurtengo elegante egunean ere zezena pajaritarekin ibiliko da; baina, nolakoa ote?...

 

Espainiako aldizkari bateko azala, Azpeitiko sokamuturraz

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-02-02 : 15:50 | Festak

'La Talanquera'-k 2013ko otsaileko zenbakian azaleko gai nagusi gisa dakar, 'Sokamuturra. Tradizioa Azpeitian' izenburuarekin (azala handiago ikusteko). "Zezen festa herrikoiei" buruzko aldizkaria da; testuak irakurtzeko ordaindu beharra dago. Valladoliden (Espainia) du egoitza 'La Talanquera'-k.

 

Aldaketak sokamutil taldean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-01-31 : 10:25

Aitor Iriarte Txato iazko karnabaletan zen sokamutil azkeneko aldiz irtetekoa (http://uztarria.com/aktualitatea/1329478029">Hitza-k elkarrizketa egin zion aurretik...

Emaitzak: 255 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11 12 13