"Azpeitia ordezkatuta" lehen sariko argazkian

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2023ko mar. 26a, 09:19

"Azpeitia ordezkatzea" bilatu nahi izan du Ander Uriak karnabaletako sokamutur lehiaketan lehen saria irabazi duen irudiarekin. Gazte bat zezenaren muturrean aurrean ageri da, eta atzean, jende asko, "zezenak erakarrita", Uriak Zezenbeltz.eus-en elkarrizketan esan duenez. Azpeitiko arriskua du izena haren fotografiak.

Uriak bigarren urtez hartu du parte Azpeitiko Argazki Elkartearen lehiaketan. Sokamuturzalea da, eta gustuko du argazkilaritza ere. "Txikitatik ibili izan naiz kamera bat eskuan". Aitortu du "sorpresa" izan dela beretzat lehiaketako lehen saria irabaztea.

Sari banaketa ekitaldiaren albistea.