Gaur eta bihar, Zezen Beltz XIII. Asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2022ko urr. 15a, 09:40

Sokamutur txikia, zezen txikiak, Gran Prixa, oilasko eta txahal saiheski dastatzea, eta helduen entzierroa eta sokamuturra izango dira.

Gaur eta bihar izango da Zezen Beltz XIII. Asteburua. Egitaraua:

Urriak 15 (larunbata):

  • 12:30: sokamutur txikia, eta ondoren zezen txikiak eta poniak haurrentzat.
  • 17:00: Gran Prix-a zezen plazan, eta ondoren zezen bolaztuak 16 urtetik gorakoentzat. Sarrerak salgai hiru eurotan ohiko tabernetan urriaren 6tik (osteguna) aurrera eta egunean bertan zezen plazako lehiatiletan. Horrez gain, urriaren 14an (ostirala) plazan 19:00-20:30 bitartean sarrerak salgai izango dira.

Urriak 16 (igandea):

  • 12:30: sokamutur txikia eta ondoren zezen txikiak eta poniak haurrentzat. Eta ordu berean oilasko eta txahal saiheski errea egongo da dastagai plazan.
  • 17:00: helduen entzierroa Artzubitik plazara eta ondoren zezen bolaztatuak Artzubia kalean.