XIII. Zezen Beltz asteburua, urriaren 15ean eta 16an

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2022ko urr. 3a, 10:37
Iazko Grand Prixeko une bat.

Hemen da berriz ere Zezen Beltz Asteburua. XIII. edizioa izango da aurtengoa, urriaren 15ean eta 16an egingo dituzte ekintzak. Dagoeneko jakinarazi dute egitaraua.

Zezen Beltz elkarteak antolatuta, Zezen Beltz asteburua egingo dute urriaren 15ean eta 16an. XIII. edizioa izango da aurtengoa, eta ohiko moduan, askotariko ekintzak izango dira. Hona hemen egitaraua:

Urriak 15, larunbata:

  • 12:30: Sokamutur txikia, eta ondoren, zezen txikiak eta poniak haurrentzat.
  • 17:00: Grand Prixa zezen plazan, eta ondoren, zezen bolaztuak 16 urtetik gorakoentzat. Sarrerak salgai 3 eurotan ohiko tabernetan (Berdie, Jim Clark, Mendizabal, Pastorkua eta Eguzkitza) urriaren 6tik (osteguna) aurrera, eta egunean bertan, zezen plazako leihatiletan. Horrez gain, urriaren 14an (ostirala) plazan  sarrerak salgai izango dira, 19:00etatik 20:30era bitartean.

Urriak 16, igandea:

  • 12:30: Sokamutur txikia, eta ondoren, zezen txikiak eta poniak haurrentzat. Ordu berean, oilasko eta txahal saiheski errea egongo dira dastagai plazan.
  • 17:00: Helduen entzierroa Artzubitik plazara, eta ondoren, zezen bolaztuak Artzubia kalean.

Hemen ikus daiteke XII. Zezen Beltz asteburuko (2021eko urria) argazki bilduma.