Zezen txikiak, entzierro txikia eta bigantxak berriz saninazioetan

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2022ko uzt. 27a, 11:37
Pandemiako etenaren ondoren, saninazioetan ere izango da kaleko zezenik aurten, lau egunetan: zezen txikiak, entzierro txikia eta bigantxak, ohi bezala. Zezen Beltz elkartearen izenean, ondo pasatu festak!

Uztailak 30 (larunbata), San Inazio bezpera

  • 18:00-19:30. Bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, eta zezen txikiak, Pilotalekuan. Ganadutegia: Arno.

Uztailak 31 (igandea), San Inazio eguna

  • 12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Pilotalekura. Ondoren, zezen txikiak, Pilotalekuan. Ganadutegia: Lopene.
  • 18:00. Zezen txikiak, Pilotalekuan. Ganadutegia: Lopene.

Abuztuak 1 (astelehena), San Inazio bigarrena

  • 12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Pilotalekura. Ondoren, zezen txikiak, Pilotalekuan. Ganadutegia: Zelai Luze.
  • 18:00. Zezen txikiak, Pilotalekuan. Ganadutegia: Zelai Luze.

Abuztuak 2 (asteartea). San Inazio hirugarrena

  • 07:30. Bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Pilotalekuan. Ganadutegia: Saka.

Bideoan, 2019ko abuztuaren 1eko entzierro txikia.