Klik! "momentu inportanteenetakoari"

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2022ko mar. 19a, 18:35

Santi Eliasen Orkatz argazkiak irabazi du karnabaletako Sokamuturra lehiaketa. Gustatzen zaio Erdikalean behean jartzea, zezenaren irteeran, "kristoren indarra" duen unea dela iruditzen zaiolako. Haren hitzak jaso ditu Zezen Beltz elkarteak.

Santi Elisek Zezenbeltz.eus-i adierazi dio Orkatz argazkian gustuko dituela ageri diren gazteen "begirasunak eta harridura", ez zuela nahi izan lehiaketara argazki "agresiboegia" aurkeztea, eta "zezenaren indarra" ere nabarmendu du. Haren ustez, Jai Karnabal eguerdiko zezenaren irteera eta, batik bat, arratsaldekoa dira festako "momenturik inportanteenetakoak". Angelu handiko argazki kamera erabiltzen du Eliasek, eta anaiak laguntzen dio; hark "gidatzen" du gerritik eutsita.