Sokamuturreko 90 bideo, 20 herritarrek...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea |
2020ko mar. 5a, 11:55

Aurten ere karnabaletako sokamuturreko bideo txiki asko jaso ditu Zezen Beltz elkarteak, herritarrek bidalita: 20 lagunek bidali dituzte, denera 90 bideo. Eskerrik asko denei! Bidaltzaileen artean egindako zozketan, Juanjo Goenagari tokatu zaio bi lagunentzako afaria, Sanagustin kulturgunean.

90 bideo horiekin muntaia bat egingo du Zezen Beltzek hurrengo asteetan, sarera igotzeko.

Elkarteak bosgarren urtez eskatu du zezeneko bideo motzak bidaltzeko, artxiboa osatze aldera.

Karnabaletako sokamuturreko bideo motzak

2016: 25 bidaltzaile, 121 bideo; zozketako irabazlea, Oskitz Aldalur.
2017: 22 bidaltzaile, 133 bideo; Vanessa Ridruejo.
2018: 21 bidaltzaile, 203 bideo: Marcos Gomez.
2019: 22 bidaltzaile, 74 bideo; Iosu Iriarte.
2020: 20 bidaltzaile, 90 bideo; Juanjo Goenaga.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu