Pajarita honekin irtengo du zezenak jai eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | Festak
2020ko ots. 21a, 09:36

Honako pajarita honekin irtengo du zezenak etzi, Elegante Egunean, 12:00etan.

Jai karnabala (otsailak 23)

12:00-12:30: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia. (goiko argazkia, iazko jai karnabal arratsaldeko irteerakoa da)

Astelehen karnabala (otsailak 24)

11:00-12:30: txikien sokamuturra, eta plazan zezen txikiak eta poniak, Arno ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.

Astearte karnabala (otsailak 25)

07:00-09:30: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Arno ganadutegia.

Bi ohar:

– 16 urtetik beherako lagunek debekatua dute helduen sokamuturreko ibilbidean egotea.
– Karnabaletan ere helduen sokamuturrean ez dute soka lotuko Gipuzkoanonean (behean, argoila), Alberdieneko eraikuntza lanengatik. Beraz, plazatik zuzenean Errebalera eramango dute zezena.

Bidali aurten ere sokamuturreko bideo motzak

Bosgarren urtez segidan, karnabaletako sokamutur saioetan grabatutako bideo motzak bidaltzeko eskatu die zaleei Zezen Beltz elkarteak. Animatu! Bidali 717770069 whatsapp zenbakira bideoak. Hemen ezaugarriak:
https://uztarria.eus/komunitatea/zezenbeltz/158...

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu