Bidali aurten ere sokamuturreko bideo motzak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2020ko ots. 18a, 20:00

Bosgarren urtez segidan, karnabaletako sokamutur saioetan grabatutako bideo motzak bidaltzeko eskatu die zaleei Zezen Beltz elkarteak. Animatu! Bidali 717770069 whatsapp zenbakira bideoak. Hemen ezaugarriak.

– Gaia: Azpeitiko karnabaletako sokamuturra (giroa, zezena, sokamutilak, ganaduzaleak, zaleak…).

– 717770069 whatsapp zenbakira bidali bideoak (Zezen Beltzena da).

– Egilearen izena eta abizenak jarri bidalketan.

– Bideoaren neurria, nahi dena.

– Horizontalean bidali bideoak. Ezinbestekoa da hori.

– Koloretan edo txuri-beltzean.

– Ahal dela, bideo motzak izatea. Montajeak ere bidal daitezke, ordea.

– Nahi adina bideo bidali ahal dira.

– Karnabaletako astean helarazi (otsailak 23-martxoak 1).

– Bidaltzaileen artean bi lagunentzako zozketa egingo dugu.

– Zezen Beltzek bideo horiek  YouTuben duen kanalera igoko ditu, montajea eginda eguneka.

Aurtengo karnabaletako zezeneko ordutegiak.

Karnabaletako sokamuturreko bideo motzak

2016: 25 bidaltzaile, 121 bideo; zozketako irabazlea, Oskitz Aldalur.
2017: 22 bidaltzaile, 133 bideo; Vanessa Ridruejo.
2018: 21 bidaltzaile, 203 bideo: Marcos Gomez.
2019: 22 bidaltzaile, 74 bideo; Iosu Iriarte.