Grabatu eta bidali aurten ere zezeneko bideo motzak

Erabiltzailearen aurpegia

Laugarren urtez segidan sokamutur saioetan grabatutako bideo laburrak bidaltzeko eskatu die zaleei Zezen Beltz elkarteak. Duela hiru urte 121 bideo jaso genituen, duela bi urte 133, eta iaz 203. Animatu aurten ere, sokamuturzaleok. Bidali 717770069 Whatsapp zenbakira bideoak.

Ezaugarriak:

– Gaia: Azpeitiko karnabaletako sokamuturra (giroa, zezena, sokamutilak, ganaduzaleak, zaleak…).

– 717770069 Whatsapp zenbakira bidali bideoak (Zezen Beltzena da).

– Egilearen izena eta abizenak jarri bidalketan.

– Bideoaren neurria, nahi dena.

– Horizontalean bidali bideoak. Ezinbestekoa da hori.

– Koloretan edo txuri-beltzean.

– Ahal dela, bideo motzak izatea. Montajeak ere bidal daitezke, ordea.

– Nahi adina bideo bidali ahal dira.

– Karnabaletako astean helarazi (martxoak 3-10).

– Bidaltzaileen artean bi lagunentzako zozketa egingo dugu.

– Zezen Beltzek bideo horiek YouTuben duen kanalera igoko ditu, montajea eginda eguneka, eta hauek joango da aurten ere sarean jartzen.

Aurtengo karnabaletako zezeneko ordutegiak.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide