Berriz ere, asteburu mundiala

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko urr. 15a, 11:21
Bukatu da Zezen Beltz X. asteburua, eta berriz ere ederra izan da, mundiala. Ostiralean hasi genuen, elkartearen 10. urteurreneko ekitaldiarekin, eta jendea bildu zen Sanagustinen. Sokamutur txikietan sokaneska-mutilak izan ditugu, Grand Prixean parte hartze handia –lau talde, 30 parte hartzaile neska-mutil, eta Azkoitiko taldea irabazle; 1.500 lagun harmailetan–, oilasko eta saiheski dastatzean ere herritar ugari, eta Artzubiko zezen ekitaldian ere bai. Elkarteko kideen konpromisoagatik, herriko eragileen eta herritarren babesagatik lortzen ditugu fruitu onak; eskerrik asko, berriz ere! \ \ Albiste barruan, argazkien eta bideo azkar batzuen bilduma: \ http://zezenbeltz.eus/?p=1116