Denetariko ekintzez josita dator X. Zezen Beltz asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2018ko urr. 1a, 17:28
Iazko Grand Prix solidaroioko irudia. (Juan Mari Ibarzabal)

Zezen Beltzek duela aste batzuk aurreratu zuen urriaren 12an, 13an eta 14an izango dela hamargarren Zezen Beltz asteburua. Elkartearen urteurrena ospatzeko, zezezaleei zuzendutako egitarau oparoa prestatu dute. 

Azpeitiko sokamuturrak 500 urte bete ditu aurten, eta ederki ospatu dugu, baina aurten bete da beste urteurren bat, apalagoa bada ere: 10 urte bete ditu Zezen Beltz elkarteak. Eta, orain, elkartearen hamargarren asteburua antolatu dugu: urriaren 12an, 13an eta 14an izango da. Egitaraua, oparoa.

Urriak 12, ostirala:

19:30: Zezen Beltz elkarteak 10 urte. Ekitaldia eta ondoren mokadua. Sanagustin kulturgunean.

Urriak 13, larunbata

12:30: Sokamutur txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.

17:00: Grand Prix, zezen plazan. Bukaeran, zezen txikiak haurrentzat.

Sarrera: hiru euro. Aurrez ohiko tokietan eta egunean bertan zezen plazako leihatilan.

Urriak 14, igandea

12:30: Sokamutur txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.

Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea, plazan, musikaz alaiturik.

Goizean, Zezen Beltz elkarteko kamisetak berriak eta lepoko zapi gorriak erosteko aukera izango da, plazan.

17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.