Aurten ere entzierro txikia eta zezen txikiekin jolasak, Zezen Beltzek antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | Festak
2016ko uzt. 30a, 09:37

Aurten ere izango dira saninazioetan entzierro txikia eta zezen txikiekin jolasak, Zezen Beltz elkarteak antolatuta.

Uztailak 30 (larunbata), San Inazio bezpera:
- 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Ganadutegia: Zelai Luze.

Uztailak 31 (igandea), San Inazio eguna:
- 12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera. Ganadutegia: Arno.
- 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Ganadutegia: Arno.

Abuztuak 1 (astelehena), San Inazio bigarrena:
- 12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera. Ganadutegia: Lopene.
- 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Ganadutegia: Lopene.

Argazkian, jolasetarako lekua prestatzen elkarteko kideak.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu