Tablet bat zozketatuko dugu Grand ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2015ko urr. 21a, 23:31
Tablet bat zozketatuko dugu Zezen Beltzen VII. asteburuko Grand Prix-ean ikusleen artean. Sarrera bat = zenbaki bat. 10" Lenovo tablet bat izango da, Android sistemarekin. Datorren larunbatean (urriaren 24an) izango da Grand Prix jolas lehiaketa (17:00, Azpeitiko zezen plaza). Kuadrilen artekoa izango da: puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak... Zazpi proba izango dira: hiru, zezenekin egiteko; lau, zezenik gabe. Sarrerak hiru euro balioko du. \ \ Zezen Beltz VII. asteburuko egitaraua: http://zezenbeltz.com/index.php?option=com_lyftenbloggie&view=entry&year=2015&month=10&day=15&id=243:datorren-astean-zezen-beltzen-vii-asteburua&Itemid=18