Zezen jolasen Grand Prixean, kuadrilen arteko lehia aurten

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2015ko urr. 6a, 22:30

Urriaren 24an eta 25ean izango da aurten Zezen Beltzen asteburua, eta dei bat egin nahi dugu Grand Prix jolasetan parte hartzeko, ikuskizun berri bezala kuadrilen arteko lehiaketa egongo baita. Animatu, eta eman izena info@zezenbeltz.com helbidean. Urriaren 24an (larunbata) izango da saioa, Azpeitiko zezen plazan: puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak... Iaz antolatu genuen lehenengo aldiz Grand Prixa (orduko argazki bilduma eta bideoa albistean).

Grand Prixeko ezaugarriak:

- Urriaren 24an (larunbata) izango da Grand Prixa: 17:00etan, Azpeitiko zezen plazan. 

- Parte hartzeko 16 urtetik gorako laguna izan behar da.

- Zezenak enbolatuak eta txikiak izango dira, jolastekoak. Zelai Luze ganadutegia.

- Sariak egongo dira.

- Izena emateko: info@zezenbeltz.com edo elkartearen Facebook orria. 

- Grand Prix ikuskizun enpresarekin batera antolatu dugu, iaz bezala.

- Bukaeran, zezen txikiak egongo dira haurrentzat.

- Sarrera: hiru euro.

- Iazko Grand Prixeko argazki bilduma eta bideoa.

Aurtengoa Zezen Beltz elkartearen VII. asteburua izango da. Datorren astean emango dugu egitarau osoaren berri.