Azpeitiko sokamuturra Lodosan, ezusteko eta guzti

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2015ko ira. 5a, 23:00

Gaur arratsaldean izan da Azpeitiko sokamuturraren saioa Lodosako kongresuan. Bi idisko atera ditu Eulogio Mateo ganadutegiak: aurrena oso ondo ibili da, eta bigarrenari eten egin zaio lepoko koilara atera berritan; suertez, idiskoa zuzenean zezen plazara joan da eta ez da ezer gertatu. Bideoan, sokamuturraren irteera. Hemen gaurko bideo gehiago.