Azpeitiko sokamuturra Lodosan aste bukaera honetan

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2015ko ira. 2a, 11:00

Ostiraleretik igandera arte izango da Nafarroako herrian sokamuturraren XII. kongresua. 30-35 lagun joango gara, Zezen Beltzek antolatutako bidaian. Azpeitiko hitzordua, larunbat arratsaldean. Bideoa: Azpeitiko sokamuturraren irteera duela bi urte Chivako topaketan.

Aurten Lodosan (Nafarroa) izango da sokamuturraren kongresua, XII.a, eta han izango da Azpeitikoa, antolatzaileek gonbidatuta. 18 herritako sokamuturrak ikusteko modua izango da.

Datorren ostiraletik igandera artean izango da topaketa (irailaren 4, 5 eta 6an), eta erakustadiak larunbatean eta igandean izango dira. Azpeitikoa zapatuan, 19:00ak aldera, herriko sokamutilen ardurapean. Nafarroako ganadutegi bateko zezenak aterako dituzte.

Zezen Beltz elkarteak irteera antolatu du Lodosara; 30-35 lagun izango gara han. Beste inork azkeneko unean apuntatu nahi badu, idatz dezala info@zezenbeltz.com helbidera.

Beste herri askok bezala, Zezen Beltzek stand bat ipiniko du, geure produktuekin.

Astebururako festa handia antolatu dute Lodosakoek, beraz.

Kongresuko web orria

Egitaraua

Duela bi urte, Chivan

Azpeitiko sokamuturrak 2013ko ekainean parte hartu zuen Chivako (Valentzia, Herrialde Katalanak) kongresuan. Ia 40 lagun joan ginen hemendik. Azpeitiko sokamuturreko orduko 14 bideo. Orain arte orduko biltzarrean baino ez dugu hartu parte. 13 herritako sokamuturraren erakustaldia izan zen.

Chivako bidaiako 50 bideo