Errekortarien Txapelketako sarrerak salgai daude

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2015ko uzt. 14a, 20:45

Hilaren 25ean izango da saioa, Santio egunean (zapatua), 18:30ean Azpeitiko zezen plazan. Ostiral honetan aurkeztuko dugu aurtengo edizioa.

Uztailaren 25eko IX. Errekortarien Txapelketako saioa ikusteko sarrera numeratuak udaletxe azpian eros daitezke: ostiral honetan (18:00-20:00), larunbatean (12:00-14:00), igandean (12:00-14:00), hilaren 24an (18:00-20:00) eta 25ean (11:00-14:00).

Sarrera numeratu gabeak, berriz, Azpeitian Pastorkua, Juantxo Txiki, Iraurgi SB, Ametsa, Harzubia, Eguzkitza, Azpeitia, Etxe Zuri, Jim Clark eta Kantoin, eta Azkoitian Elurren.

Saioaren egunean ere sarrerak erosteko aukera izango da. Lehiatila 17:00ak aldera irekiko da. Zezen Beltzek sarrerak aurrez erosteko aholkua eman du. 

Sarreren prezioak:

Orokorrak, numeratu gabeak:

0-4 urte: doan.

5-14 urte:10 euro.

15 urtetik gora: 15 euro.

Numeratuak:

Barrera: 25 euro.

Grada, 1. ilara: 20 euro.

Palkoa, 1. ilara: 20 euro.

Palkoa, orokorra: 15 euro.

Prezioak berdinak dira eguzkitan nahiz itzalean.

Zezen Beltz Azpeitiko elkartea eta Toropasion enpresa dira saioaren antolatzaileak, eta udala eta EITB, laguntzaileak.

Iaz Paquito Murillo de Humanes (Espainia) izan zen irabazlea. Bete egin zen plaza.